Lan Ekintza Bilbao

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lan Ekintzaren logotipoa.
Lan Ekintzaren bulego nagusiak.
Bilbo Zaharran dagoen Lan Ekintzaren bulego eta enpresa-zentroa

Lan Ekintza Bilbao Bilboko Udalak 1989an herritarrak lan-merkatuan errazago eta udalerriko merkataritza eta enpresa-jarduerari laguntzeko tresna gisa sortutako Garapen Lokaleko Agentzia da. Udalaren sozietate publikoa da, hortaz. Bere helburuak hauek dira:

  • Enplegua lortzeko eta enpleguari eusteko aukeren hobekuntza,
  • Aukera ekonomiko berriak aurkitzea,
  • Hiriko merkataritzaren, enpresen eta auzoen sustapena,
  • Ekintzailetza eta berrikuntza bultzatzea, eta antolaketa-eredu berria ezartzea.

Inpaktu-adierazleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enplegua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guztira 2000-2009
Arreta jaso duten pertsonak: 38.728 pertsona
Pertsona txertatuak: 16.225 pertsona
Pertsona kontratatuak : 2.807 pertsona
Formakuntzako/Lanbide Prestakuntzako Programetako parte-hartzaileak : 10.741 pertsona

Ekintzailetza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guztira 2000-2009
Arreta jaso duten pertsonak : 12.335 pertsona
Lagundutako enpresak: 923 pertsona
Zuzenean sortutako enplegua: 1.712 pertsona
Egindako inbertsioa: 37.860.830 €

Merkataritza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guztira 2009
Enpresei buruzko informazioa lortzeko kontsultak: 97
Diagnostiko indibidualizatuak: 53
Saltokian emandako aholkularitza: 57
Diru-laguntzak: 76.500 €
Prestakuntza-ekintzak: 130 comercios
Bilbao Dendak erakundeari eta Merkatarien Elkarteei emandako laguntza: 357.000 €

Bilboko Behatoki Sozioekonomikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lan Ekintzak Bilboko Behatoki Sozioekonomikoa zuzentzen du. Udalaren eta bere ingurunearen eskualde- eta enpresa-garapenerako gakoak eta estrategikoak diren tokiko premiak antzemateko tresna gisa jokatzen du. Dagoen informazio sozioekonomiko guztiaren analisia, azterketa, bilketa eta hedapena egiten du, aldagai garrantzitsuenen bilakaera kontuan hartuta. Etorkizuneko ikuspegi prospektiboa eskaintzen du, erabakiak hartzeko eta arrakasta-berme handiagoekin esku hartzeko aukera ematen duena.

Ikerketak eta argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sektore ekonomikoen azterketa prospektiboa eta Bilboko lan-merkatuan doitzea.
Bilboko udalerriko lehiakortasun-txostena.
Urtekari Sozioekonomikoa.
Enplegu-joeren txostena.
Ekintzaz Buletina.
Ekintzaz Merkataritza.
Bilborako proiektu estrategikoen datu-basea.
Bilboko herritarrek enpleguari eta ekintzailetzari buruz dituzten premia eta igurikimenen azterketa.
Bilboren enpresa-erradiografia.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]