Lan (fisika)

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea
Lana (fisika)» orritik birbideratua)

Lana eta potentzia ezberdintzen ikasteko azalpena.
Bideo hau Jakindun elkarteak egin du. Gehiago dituzu eskuragarri euren gunean. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen.
Lan (fisika)
Formula
Formulako ikurra, eta
Ohiko ikurra eta
Neurtzeko unitateajoule eta kilogram square metre per square second (en) Itzuli
Dimentsioa

Lana magnitude fisiko bat da, gehien bat mekanikaren arloan erabiltzen dena. Indar batek objektu batean eragitean, honela definitzen da indar horrek objektuan eginiko lana: «indarraren balioaren eta objektuak izandako desplazamenduaren arteko biderkadura eskalarra». Lehenengo aldiz kontzeptu hori izendatu zuena Gaspard-Gustave Coriolis izan zen; berak “travail” deitu zuen 1826an, frantsesez.[1]

Hortaz, lan deritzon magnitude fisikoak “indar batek objektu batean eginiko lana” adierazten du, eta definizioak dioenez, magnitude eskalarra da. Sinbolo bidez idaztean, gaur egun ikurraz adierazten da gure inguruko hizkuntza guztietan  (ingelesezko “work” hitzetik). Objektu batean indarrak eginiko lana energia-unitatetan adierazten da. Nazioarteko SI sistemako lan-unitatea joule izenekoa da ( sinboloa).

Lana, energiaren transmisioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Indar batek objektu batean lana egitean, indarrak energia transmititzen dio objektuari; hau da, lana egitean, indarrak eman edo kendu egiten dio energia objektuari: lana energiaren transmisioa da[2]. Bestela esanda, gorputz baten gainean egindako lana gorputz horri egindako energiaren transferentzia gisa uler daiteke. Transferitutako lan hori energia moduan pilatzen da objektuan; objektuak irabazi egiten du energia, energia zinetiko edo energia potentzial gisa. Era berean, gorputz batek beste bati lana transferitzean, lehenengoak energia galtzen du, zeren, energiaren kontserbazioaren printzipioa tarteko, energia ez baita ez sortzen ez deusezten, kontserbatuz transmititzen baizik.

Nolanahi ere, gorputz baten gainean egindako lana ez da soilik gertatzen gorputzaren desplazamenduzko leku-aldaketa batean. Leku-aldaketarik gabe egindako lan baten adibide modura bi kasu arrunt aipa ditzakegu: batetik, gas baten konpresioa gauzatzean lana egiten da gasaren barne-energia gehituz; bestetik, indar magnetiko batek eraginda ere lana egin daiteke, gorputzaren barneko partikulen mugimendu mikroskopiko ikusezinak gertatzean. Izan ere, energia mekanikoaz gain, mota askotakoa izan daiteke objektuaren energia, hala nola energia elektrikoa, kimikoa, termikoa… Baina, betiere, energia kontserbatu egiten da guztira, objektu batetik beste batera transferitzean.

Lana mekanikan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mekanikaren arloan gabiltzala, jarraian partikula puntual batean eragiten ari den indar batek sorturiko lana zehazteko kontzeptuak aztertuko ditugu, definiziotik hasiz eta ondoren zenbat adibide aipatuz.

Demagun partikula puntual bat dugula, eta partikula hori indar-eremu batean higitzen ari dela, zeinean partikulan kanpotik eragiten ari den indarra posizio-bektorearen funtzioa den: . Indarraren eraginez, partikula higitu egingo da, azeleratuz, eta posizio-bektorea denboraren funtzio modura adierazi ahalko da: . Oro har, partikulak ibilbide kurbatua izango du, eta, zer esanik ez, partikularen abiadurak ibilbidearen tangentearen norabidea izango du puntu bakoitzean, alboko irudian grafikoki azalduta dagoen bezala. Egoera horretan, bi pausotan egingo dugu lan kontzeptuaren definizioa: lehenik, puntu bakoitzean eginiko lan infinitesimala definituko dugu eta, ondoren, ibilbideko bi punturen arteko lana.

Lanaren definizioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Partikularen ibilbideko bi punturen artean F indarrak eginiko lanaren definizioa.

Lehenik, partikula puntutik aurrera eginiko desplazamendu infinitesimala, , kontsideratuko dugu. Honelaxe definituko dugu lan infinitesimala:

non ibilbidearen norabide ukitzailearen eta indarraren norabidearen arteko angelua den eta izanik.

Definizio horretan oinarriturik, honelaxe kalkulatzen da ibilbideko eta puntuen artean indarrak eginiko lana:

Alegia, -tik -ra guztira eginiko lana tarteko lan infinitesimal guztien batura da, hots, lan infinitesimal guztien integral kurbilineoa ibilbideko puntu guztietan zehar.

Definizio orokor hori nola gauzatzen den ikusteko, zenbait kasu berezi aipatuko ditugu

Indar konstanteak ibilbide zuzenean eginiko lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marruskadurarik gabeko plano batean eginiko lana.

Lehenik, indar konstante batek marruskadurarik gabeko gainazal baten gainean dagoen objektu bat horizontalki desplazatzean egindako lana kalkulatuko dugu. Indar konstantea bektoreaz adieraziz eta eta puntuen arteko desplazamendua bektoreaz, indarrak guztira eginiko lana bi bektore horien arteko biderkadura eskalarra da:

non angelua bi bektoreen arteko angelua den. Hain zuzen, angeluaren balioaren arabera, hiru kasu berezi gerta daitezke:

  • denean, da , eta hortaz, da. Hau da, indarrak eginiko lana positiboa da, hots, indarrak energia transmititzen dio objektuari. Indar motrizea dela esaten da, objektua azeleratzen ari delako.  
  • denean, . Beraz, da. Indarrak eginiko lana negatibo da; horrek esan nahi du indarrak energia kentzen diola objektuari. Indar erresistentea dela esaten da, objektua frenatzen ari delako.
  • edo denean, da , eta hortaz, da. Ibilbidearekiko perpendikularra den indarrak ez du lanik egiten.

Marruskadura-indarrak lan negatiboa egiten du[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marruskadura-indarrak lan negatiboa egiten du. F indarraren osagai normalak ez du lanik egiten.

Objektuaren eta gainazalaren artean marruskadura dagoenean, kontuan hartu behar da marruskadura-indarraren eragina. Alboko grafikoan ikus daitekeenez, marruskadura-indarraren norabidea higiduraren norabidearen aurkakoa da; bestela esanda, da, hots, . Horrek esan nahi du desplazamenduan indarrak egingo duen lana izango dela; negatiboa, alegia. Eta lan hori oposatu egingo zaio indarraren osagai tangenteak eginiko balioko lanari. Hortaz, marruskadurarekin objektuak guztira irabaziko duen energia hauxe izango da:

Higidura zirkular uniformean indar zentripetuak ez du lanik egiten.

Bestalde, indarraren osagai normalaren modulua da, eta beraren kasuan izanik denez, da. Alegia, osagai normalak ez du lanik egiten. Arrazoi berberagatik pisuak eta lurraren osagai normalak ere ez dute lanik egiten (bi indar horiek ez daude alboko grafikoan adierazita).

Higidura zirkular uniformean ez da lanik egiten[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Higidura zirkular uniformean partikularen gainean eragiten ari den indar bakarra indar zentripetua da, . Indar zentripetuaren norabidea etengabe aldatzen ari den arren, erradiala da denbora guztian; bestalde, abiaduraren norabidea ibilbidearen ukitzailea da etengabe, eta desplazamendu infinitesimala abiaduraren norabideko berekoa denez, indar zentripetua eta desplazamendu infinitesimala elkarren perpendikularrak dira aldiune guztietan: . Ondorioz, lan infinitesimala nulua da ibilbideko puntu guztietan. Bestela esanda, higidura zirkular uniformean indar zentripetuak ez du lanik egiten.

Lana eta energia mekanikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lana indarrek objektuei transmitituriko energia izanik, erlazio zehatzak daude lanaren eta mota desberdinetako energien artean. Mekanikaren arloan oso garrantzitsuak dira indarrak eginiko lana partikularen energia zinetikoarekin eta energia potentzialarekin lotzen duten adierazpenak.  

Lana eta energia zinetikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Demagun masadun partikulak jasaten dituen indar guztien erresultantea dela. Goiko atalean emaniko lanaren definizio orokorretik abiaturik, ibilbideko eta puntuen artean eginiko lana kalkulatzeko, indar erresultanteak ibilbideko puntu bakoitzean duen osagai tangentziala soilik izan beharko dugu kontuan:

Azelerazio tangentzialaren modulua abiaduraren moduluaren deribatua da: . Era berean, denbora-tarte infinitesimaleko desplazamendu infinitesimalak balio duela kontuan izanik, modu honetan osa dezakegu aurreko integrala:

Emaitza horretan oinarriturik, ibilbideko puntu bakoitzean partikulari dagokion energia zinetikoa deritzon magnitude fisikoa defini dezakegu, sinboloaz adieraziko duguna:

Agerikoa denez, energia zinetikoa magnitude eskalarra da, partikula bakoitzaren kasuan abiaduraren moduluaren karratuaren proportzionala dena. Gauzak horrela, indar erresultanteak partikulari transmitituriko energia partikulan energia zinetikoa pilatzeko erabili dela esan dezakegu. Indarrak partikulan eta puntuen artean egindako lanak handiagotu egin du partikularen energia zinetikoa:

Hau da, indarrak eginiko lana partikularen energia zinetiko bihurtu da; bestela esanda, -tik -ra indarrak eginiko lanak partikulak puntuan zeukan energia zinetikoa handiagotu du puntura iristean. Energiaren gehikuntza hori da.

Indar-eremu kontserbakorretan, lan bera egin behar da partikula puntutik eta puntura eramateko edozein ibilbidetatik.

Lana eta energia potentziala (indar-eremu kontserbakorra)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Indar-eremu berezi batzuetan, partikulan eragiten ari den indarra partikularen posizioaren funtzioa da soilik. Kasu horretan, edozein ibilbidetatik joanda ere, lan berbera egin behar da partikula puntutik eta puntura eramateko. Eta partikularen ibilbidea itxia denean —hasiera puntuan eta amaierako puntua berberak direnean— indarrak eginiko lana nulua da:

Orduan, indar-eremua kontserbakorra dela esaten da; horrelakoa da, adibidez, mekanika newtondarreko eremu grabitatorioa.

Indar-eremu kontserbakorren kasuan, partikulak puntu bakoitzean duen energia potentziala defini daiteke posizio-bektorearen funtzio modura, eta edo sinboloaz adierazten da. Indar-eremu kontserbakorretan eremuko indarrak bi punturen artean partikulari transmititzen dion energia bi puntu horietako energia potentzialen kenduraren berdina da:

Zer esanik ez, indar kontserbakor batek ibilbide itxi batean zehar ( puntutik punturako ibilbidea osatzean) energia potentziala ez da aldatzen nulua izango da:

Energia mekaniko osoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bestalde, lanaren balioa energia zinetikoaren eta energia potentzialaren bidez daukaten aurreko bi adierazpenak batera harturik, energia mekanikoaren kontserbazioaren printzipioa agertuko zaigu:

Hain zuzen, indar-eremu kontserbakorretan partikularen energia mekanikoa, , energia zinetikoaren eta energia potentzialaren batura modura definitzen da. Horrela, indar-eremu kontserbakorretan energia mekanikoaren kontserbazioaren printzipioa betetzen da. Horregatik, deitzen dira “kontserbakorrak”.

Lana eta potentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lanarekin zuzenki erlazionaturiko beste magnitude fisiko bat dago, potentzia izenekoa. Fisikan, potentzia deritzo sistema fisiko batetik bestera energia transmititzeko abiadurari; sinboloarekin adierazi ohi da eta watt izeneko unitatetan neurtzen da ( sinboloa). Watt unitatea honelaxe erlazionatzen da joule unitatearekin:

Aldiuneko potentzia denbora-unitatean transmitituriko lanari dagokio; alegia, era matematikoan honetan definitzen da:

Mekanikan, partikula baten kasuan, denbora-tartean desplazamendu infinitesimala dela kontuan izanik, indarrak tarte horretan eginiko lan infinitesimala denez, eta aldiuneko potentzia honelaxe adieraziko da:

Hortaz, denbora-tarte infinitesimalean partikulari transmitituriko lana honelaxe adieraz daiteke aldiuneko potentziaren funtzioan:

Bestalde, denbora-tarte finitu batean —hasierako aldiunetik aldiunera bitartean— indarrak eginiko lana aldiuneko potentziaren integral kurbilineoa izango da Ibilbidean zehar:

Presio-indarren lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atmosferako presioak pistoian eginiko indarra, , eta zilindroko gasasen presioak eginikoa, . Bi indar horien erresultanteak bultzatzen du pistoia.

Presio-indarrek eginiko lana oso arrunta da termodinamikan, arlo hori asko garatu baitzen lurrun-makinaren erabileran oinarrituriko industria-iraultzaren garaian. Adibide gisa, motor termiko batean zilindro-pistoi multzoaren bidez lorturiko lan mekanikoa aztertuko da jarraian: zehazki esanda, zilindroaren barneko gasaren presioz pistoian sorturiko indarrak kanpoko ingurunearen presioaren aurka egindako lana, baita pistoian eragindako higidura azeleratua ere.


Alboko irudiko grafikoan ageri den sisteman ikus daitekeenez, atmosferako airearen presioaz gainazaleko pistoiari eginiko kanpo-indarrak balio hau izango du:

Zilindroaren barneko gasak presioa duela suposatuko dugu, kasu honetan izanik. Gasaren presioak pistoiari une oro egingo dion indarraren moduluak, , balio hau izango du,

eta aurkako noranzkoa du. Bi indar horien erresultanteak balio hau du:

eta eskuineranzkoa da. Ondorioz, pistoia azeleratu egingo da eskuinerantz, pistoiaren energia zinetikoa handiagotuz. Kasurako, presioaren eraginez pistoia distantzia desplazatzean, indar erresultanteak lan infinitesimal hau egingo du pistoian:

non hori motorreko gasaren bolumenaren aldaketa diferentziala den. Beraz, pistoiari eginiko lan diferentzialaren balioa pistoiaren bi aldeetan dauden presioen kenduraren eta zilindro barruko bolumenaren gehikuntzaren arteko biderkadura da. Zer esanik ez, eta puntuen artean desplazatzean presio-indarrek guztira eginiko lana lan diferentzial horien guztien integrala izango da:

Lana termodinamikan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Energiak ez du beti izaera mekanikoa, zeren elkarrekintza batean trukatutako energia forma desberdinetan ager baitaiteke, adibidez, bero-energia, energia elektriko, energia magnetiko edota energia kimiko modura. Horrelakoak barne-energia izenean biltzen dira testuinguru batzuetan.

Termodinamikaren arloan, halere, arreta berezia jartzen zaio beroaren eta lanaren arteko erlazioari. Izan ere, termodinamikaren lehenengo printzipioak beroaren trukeari buruz dioen moduan, sistema termodinamiko batek lana egiten badu eta aldi berean beste sistema batekin beroa trukatzen badu, sistemaren barne-energia aldatu egingo da. Hain zuzen, prozesuan zehar gertaturiko sistemaren barne-energiaren gehikuntza da, zehazki, sistemari emandako beroaren eta sistemak egindako lanaren arteko kendura:

Adierazpen horretan,  sistemaren barne-energia da; , sistemari emandako beroa eta , sistemak egindako lana. Beste era batera esanda, beroa sistemak lanaren eta barne-energiaren arteko diferentzia konpentsatzeko sistemak trukatu behar duen energia modura jokatzen du.

Lan-unitateak (energia-unitateak)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazioarteko SI sistema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • joule ():
  • kilojoule ():

Unitateen sistema teknikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • kilogrametro, kilogramo-indar×metro edo kilopond-metro ():

Nazioarteko CGS sistema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • erg ():

Unitate anglosaxoiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • thermia ():
  • (British Thermal Unit):

Beste energia-unitate batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • kilowatt-ordu ():
  • atmosfera-litro (): 1 atm·L = 101,3 J = 24,22 cal
  • kaloria ():

Ariketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Gaspard-Gustave Coriolis, Sur une nouvelle dénomination et sur une nouvelle unité à introduire dans la dynamique, Académie des sciences, août 1826.
  2. «energia» Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoa.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • J.M. Agirregabiria, Mekanika klasikoa, UPV/EHU (2004), ISBN 84-8373-631-4
  • Etxebarria Bilbao, Jose Ramon (2003-12-31) Fisika orokorra (2. argitalpena) UEU ISBN 9788484380450. Noiz kontsultatua: 2018-12-07
  • M., Fishbane, Paul (2008) Fisika zientzialari eta ingeniarientzat. 1. bolumena, (1.etik-21.era Gaiak) Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea ISBN 9788490820308 PMC932800438. Noiz kontsultatua: 2018-12-07.
  • Marcelo Alonso, Edward J. Finn (1976). Física. Fondo Educativo Interamericano. ISBN 84-03-20234-

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]