Lanak eta egunak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
"Lanak eta egunak" lanaren hasiera, 3Av/4Ar orria

Lanak eta egunak (antzinako grezieraz Ἔργα καὶ Ἡμέραι, batzuetan, bere latinezko izena den Opera et Dies izenburuagatik ezaguna), Hesiodok K. a. 700 inguruan idatzitako 800 bertsoko olerki greziar bat da.

Edukia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Olerkia, bi egi orokorri buruzkoa da: lana da gizakiaren patu unibertsala, baina soilik lan egiteko prest dagoenak ahal izango du horrekin. Adituek, lan hau, greziar kontinenteko nekazal krisialdi baten testuinguruan interpretatu dute, lur berrien bila joateko kolonizazio bat inspiratu zuena.

Lan honek, Gizakiaren bost Aroak erakusten ditu, aholkuak eta jakinduria ere izateaz gain, lan ondratuzko bizi bat aholkatuz eta nagikeria eta epaile bidegabeak erasoz (Persesen alde egin zutenak bezala), baita lukurantzaren praktika ere. Lurretik, noraezean, bidegabekeria eta justizia zaintzen doazen hilezkorrak deskribatzen ditu. Olerkiak, lana, on guztiaren jatorri bezala hartzen du, gizakiek zein jainkoek, nagiak gorroto baitituzte, erlategi batetako erlamandoak diruditenak.