Lanaren Bandera Gorriaren Ordena

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lanaren Bandera Gorriaren Ordena
Historia
Sorrera1928ko irailaren 7a

Lanaren Bandera Gorriaren Ordena (errusieraz: Орден Трудового Красного Знамениtranslit.: Orden Trudovogo Krasnogo Znameni) Sobietar Batasunak lanean eta zerbitzu zibilean lortutako lorpenengatik emandako sari bat zen.

1920ko abenduak 28an, Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboak, Lanaren Bandera Gorriaren Ordena ezarri zuen, militarren Bandera Gorriaren Ordenaren baliokide zibil bezala. Bere baliokide sobietarra, 1928ko irailak 7an sortua izan zen.

Ordenak, Herrialde guztietako langileak, batu zaitezte! leloa zeraman hortzdun gurpil batek inguratutako zilarrezko plaka batean zetzan. Erdiko diskoak, igitaia eta mailua zeramatzan, presa baten aurrean, bi galburuk inguratuak. Honen gainean, CCCP (SESB) siglak zituen bandera gorria jartzen zen. Behean, albo banatan galburu bana zuen izar gorri bat zegoen. Saria, bularraren ezkerraldean eramaten zen, hasiera batean inongo lakiorik gabe, beranduago, berriz, alboetan, urdin ilun koloreko bi zerrenda zituen urdin koloreko lakio batekin.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]