Lanaren Frantses Konfederazio Demokratikoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Lanaren Frantses Konfederazio Demokratikoa (frantsesez Confédération française démocratique du travail), CFDT siglez ere ezaguna, Frantziako soldatapekoen sindikatuen lanbide arteko konfederazio bat da. Kide gehien dituena, 800.000 baino gehiago baititu.[1] Enpresen autogestioaren aldekoa da.

Izen horrekin 1964an sortu zen arren, kontuan izan behar da Langile Kristauen Frantses Konfederazioan (CFTC) dituela sustraiak, eta hura 1919an sortu zen.

1964az geroztiko biltzarren zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1964. Parisko Biltzarra (34.a)
  • 1970. Issy-Les-Moulineauxeko Biltzarra (35.a)
  • 1973. Nantesko Biltzarra (36.a)
  • 1976. Annecyko Biltzarra (37.a)
  • 1979. Bresteko Biltzarra (38.a)
  • 1982. Metzeko Biltzarra (39.a)
  • 1985. Bordeleko Biltzarra (40.a)
  • 1988. Estrasburgoko Biltzarra (41.a)
  • 1992. Parisko Biltzarra (42.a)
  • 1995. Montpellierko Biltzarra (43.a)
  • 1998. Lilleko Biltzarra (44.a)
  • 2002. Nantesko Biltzarra (45.a)
  • 2006. Grenobleko Biltzarra (46.a)
  • 2010. Toursko Biltzarra (47.a)

Konfederazioko lehendakariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Jules Zirnheld: 1919-1940
  • Georges Torcq: 1946-1948
  • Gaston Tessier: 1948-1953
  • Maurice Bouladoux: 1953-1961
  • Georges Levard: 1961-1967
  • André Jeanson: 1967-1970
  • Laurent Lucas: 1971-1973

Konfederazioko idazkari nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

CFDTko idazkari nagusien zerrenda:
1919-1948 Gaston Tessier
1948-1953 Maurice Bouladoux
1953-1961 Georges Levard
1961-1971 Eugène Descamps
1971-1988 Edmond Maire
1988-1992 Jean Kaspar
1992-2002 Nicole Notat
2002- François Chérèque


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]