Lanaren Konfederazio Orokorra (Frantzia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lanaren Konfederazio Nagusia (Frantzia)» orritik birbideratua)
Lanaren Konfederazio Orokorra (Frantzia)
Datuak
Motanational trade union center (en) Itzuli
Jarduera sektoreaactivities of employee unions (en) Itzuli
HerrialdeaFrantzia
Jarduera
KidetzaMunduko Federazio Sindikala, European Trade Union Confederation (en) Itzuli eta Q115453126 Itzuli
Agintea
Idazkari orokorraSophie Binet
Prentsa-organoaLa Vie Ouvrière (en) Itzuli
Legezko formaemployees' trade union (en) Itzuli
Historia
Sorrera1895
webgune ofiziala
Facebook: ConfederationGeneraleTravail Twitter: lacgtcommunique Mastodon: La_CGT@framapiaf.org Instagram: cgt_confederation Telegram: cgt_medias Youtube: UCXbA6-9E-w1m5SwUVuC9VQw Edit the value on Wikidata
CGTko militanteak zerbitzu publikoen aldeko manifestazio batean Parisen, 2005ean.

Lanaren Konfederazio Orokorra[1] edo CGT (frantsesez: Confédération générale du travail) Frantziako sindikatuen elkarte bat da. Limogesen sortu zen 1895an. Mugimendu sindikalaren erabateko autonomia aldarrikatu bazuen ere Amiensem 1905ean, CGT ezkerreko alderdien eta joera desberdinen arteko tirabiren mendean egon da. 2.000.000 kidek osatzen zuten 1920. urtean. Urte hartarako deitutako grebak arraskatarik izan ez zuela eta, anarkosindikalistek eta komunistek sindikatua utzi eta Conféderation générale du travail unitaire (CGTU) sortu zuten (1921) eta Hirugarren Internazionalean sartu ziren 1923an.

1936ko biltzarrean bat egin zuten berriz, eta CGTk bere egin zuen Frente Popularraren programa. 1940. urtean, Vichyko gobernu alemanen zaleak legez kanpo utzi zuen sindikatua. Gerra bukatu ondoren, komunistak geratu ziren sindikatuaren buru; horren ondorioz, anarkosindikalistek Conféderation National du Travail delakoa (CNT) sortu zuten 1946an, eta erreformistek CGT-FO (Force Ouvrière, 1948. urtean. 600.000 kide ditu gaur egun). CGT Frantziako lehen sindikatua da gaur egun: 1.600.000 kide ditu.

1981. urtean CGT barruko tirabirak areagotu egin ziren. Bi idazkarik dimisioa aurkeztu zuten: sindikatuaren ekimenak PCF alderdiaren interesen mendekoak zirela adierazi zuten. Eta egoera horrek ez zuen onera egin 1981-1984 urteen bitartean gobernuan ministro komunistek parte hartu zuten garaian. 1982an Henri Krasucki Konfederazioko idazkari orokor izendatu zuten. Komunistek Fabiusen gobernuan parte hartzeari uko egin ziotenean, CGTk gogor egin zuen lehendakariaren eta lehen ministroaren politikaren kontra. 1985ean, Konfederazioa lanbide arteko ekimenen jardunaldi nazionalak antolatzen hasi zen berriz ere (1980az geroztik etenak). 1986an ikasleen mugimenduaren alde egin zuen, eta saiatu zen burdinbideko langileen greba sektore publikoetara eramaten. CGTk indar handia egin zuen Gizarte Segurantzaren alde 1987an. 1992an Henri Krasuckik Louis Vianneti utzi zion lekua.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]