Lanaren zatiketa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Lanaren zatiketa ekonomian eta ekoizpen-prozesuetan burutu beharrkeo lan eta atazak bereizi eta horiek ekoizpen-faktore eta, bereziki, langile ezberdinei esleitzeko prozesua da, lan bat burutzeko behar den denbora eta kapitala murriztu eta eraginkortasun handiagoa lortzearren. Kontzeptua nazioarteko harremenatena ere aplikatzen da, herrialde batzuk produktu zenbait ekoizten berezitu egin baitira; kasu horretan lanaren nazioarteko banaketa deritzo. Lanaren zatiketa sakon aztertu zuen lehenengo ekonomialaria Adam Smith izan zen. Lanaren zatiketa mota zenbait daude: lanaren zatiketa teknikoa, ekoizpen-prozesu bateko atazak langile eta gailu ezberdinen artean banatzen dituena, lanbideak eratuz, besteak beste; lanaren gizarte zatiketa, lanpostuak gizarteko egitura politiko, sozial eta ideologiko nagusiak ezarritakoaren arabera banatzen dituena, besteak beste garbiketa-lanak emakumeei esleituz (lanaren zatiketa sexuala) eta nazioarteko lanaren zatiketa, herrialdeen arteko harreman ekonomikoak ezartzen dituena.


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.