Lancia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Lanciaren egungo logotipoa

Lancia Italiako automobil-fabrikatzailea da. Lantegia Vincenzo Lanciak sortu zuen 1906. urtean, Turinen, Claudio Fogolinekin batera.

Hasiera batean sortzaile biak Fiat enpresako langileak ziren (baita pilotuak ere), eta euren lantegia sortu ostean ere Fiaten jarraitu zuten lanean aldi batez. Lehenengo Lancia automobila 1908. urtean aurkeztu zuten: Lancia Alfa 12 HP. Hurrengo hamarkadan serie-fabrikazioari ekin zioten.

1969. urtetik hona Fiat S.p.A. taldean sartuta dago: luxuzko automobilak egiten tradizioa zutenez, Lancia modeloak dira Fiateko maila gorenekoak.

Lehiaketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1 Formulako automobilak egiten hasi ziren 1954. urtean, baina urte gutxitan izan zuten euren taldea, garaipenak lortu arren; izan ere, Ferrari eskuderiara joan zen Lanciako taldea: 1956. urtean Juan Manuel Fangiok 1 Formulako garaipena lortu zuen Lancia-Ferrari autoarekin.

Rallyetan ere emaitza onak izan dituzte Lanciakoek, garaipen handiak lortuta 1970 eta 1980 hamarkadetan; hala ere, 1993. urtean lehiaketak utzi zituzten.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lancia Aldatu lotura Wikidatan