Landare intsektujale

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Venus eulijalea (Dionaea muscipula), landare intsektiboro ezaguna

Landare intsektujalea edo landare intsektiboroalandare haragijalea edo landare karniboroa ere deitua— intsektuak edo bestelako ornogabe txikiak harrapatzeko moldaerak dituen landarea da.[1] Era horretan bere elikatze-beharren zati bat lortzen du. Landare hauek gehienetan lurra pobrea den tokietan -padura, zohikaztegi eta eremu harritsuetan- hazten dira. 1875ean Charles Darwinek landare hauei buruzko lehen tratatua idatzi zuen.

Mota honetako landareen artean 625 espezie daude. Hauek, bakteriak eta entzimak hurrupatzen dituzte gero beraien elikagarriak ateratzeko. Bestetik, 300 espezie protoharagijale daude.

Landare intsektujaleen motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Landare intsektujaleen mota asko daude naturan, intsektuak harrapatzeko darabilten mekanismoari erreparatuz gero. Esate baterako:

Pintzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Venus eulijalea eta Aldrovanda vesiculosa landareen mekanismo garrantzitsuenetako bat dira. Aipatutako bi landare horiek dira pintzak dituzten bakarrak. Landareek animalia edo zomorroa lorezti gozo baten bidez jaten dute, beren hostoetan pausatzen direnean.

Ile itsaskorrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mekanismo mota hau Drosera, Byblis eta Drosophylium landareek erabiltzen dute. Drosera landarea hosto borobil batzuk ditu eta hauek ezti usaina dute. Honi esker, intsektu bat hostoan pausatzen denean hari itsatsita geratzen omen da. Ostean, landare honen erroak barrurantz tolesten dira eta horrela intsektua jaten du. Azken prozesu hau egiteko minutu bat eta hainbat ordu bitartean iraun dezake. Azkenik, erroak berriz ere ireki arte 7 edo 14 egun pasa behar dira.

Tronpetak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mekanismo mota hau bakar-bakarrik Serracenia, Darlingtonia, Heliamphora landareek erabiltzen dute. Aipatutako landare hauek talamo bat dute beraien barnean eta honi esker, intsektuak horra eroriz gero ezin dute kanpora irten iruntzizko ile batzuk direla eta. Azkenik, intsektuek ezin dute kanpora irten eta landarearen barnean itota hiltzen dira.

Tapadun atabakak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hau Nepenthes eta Cephalotus landareek daukate beraien mekanismoaren barnean. Loreztia bilatzen, ehizakiak hormetatik labaintzen dira eta ondoren landarearen hondora erortzen dira. Hara erortzean ezin direnez kanpora atera hor barruan itota hiltzen dira.

Laborantza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Landare intsektujale gehienek euri ura behar dute hazteko. Aldiz, etxeko iturriko ura erabiliz gero landare mota hauek hilko lirateke. Landare hauek urtegiak dauden lekuetan bizi dira, eta gehienek ezin dute lehortasun lekuetan bizi edo hazi. Beraz, udan landareen loreontziaren azpian urez betetako plater bat jarri behar da.

Landare mota hauetako batzuk urte osoan zehar lorategi kanpoan bizi al dira. Hain zuzen ere, Sarracenia motakoak 0 °C-tik beherako tenperaturak jasan ditzakete; Estatu Batuetako ekialdean bizi dira. Aitzitik, Nepenthes motako landare haragijaleek ezin dute halako tenperatura baxurik jasan, 20 °C eta 30 °C arteko tenperaturara egokituta baitaude.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Landare intsektujale Aldatu lotura Wikidatan