Lander Aperribai

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Lander Aperribai
Lander Aperribai
Datu pertsonalak
Jaio 1982ko Ekainaren 15a
Donostia (Gipuzkoa)

Lander Aperribai (Donostia, Gipuzkoa, 1982ko Ekainaren 15a - ) Euskal txirrindularia da. 2007. urtetik Euskaltel-Euskadi txirrindulari taldean dabil.

Afizionatu modura, Oñatiko Ulma-Cegasa taldean ibili zen 2001 eta 2003 urte artean. 2004 eta 2006 urte artean berriz, Bidelan taldean ibili zen. Tlade honekin, elite mailako Euskadiko azpi-txapelduna bihurtu zen 2005 urtean. 2004an Goierriko Birako etapa bat irabazi zuen eta Lombardiako Giroan ere ibili zen 23 urtez azpiko kategorian.

Profesional modura, Mallorcako Challengean debutatu zuen 2007ko Otsailaren 12an, Cala Millor txapelketan.

Taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Taldea
2001-2003 Ulma Cegasa
2004-2006 Olarra Erkoreka
2007- Euskaltel-Euskadi