Landgrave

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Landgravea noblezia titulu bat izan zen, nagusiki Germaniako Erromatar Inperio Santuan erabilia, eta, ondoren, estatu honengandik eratorritako lurraldeetan, kondearen pareko, zuzenean enperadorearekin behar feudal bat zuelarik. Bere jurisdikzioa, batzuetan, oso lurralde handietara hedatzen zen, tarteko kargu baten mende egon gabe, dukea, apezpkikua edo konde palatinoa. Landgraveak subirautza eskubideak gauzatzen zituen, bere erabakitze boterea dukearenaren parekoa zen.

Hitza, lehen aldiz, behe Lotaringian agertu zen, 1086an eta Lehen Mundu Gerraren ondoren erabiltzeari utzi zitzaion arte erabili zen.

Bere forma femeninoa landgravina da; landgraveak gobernaturiko lurralde edo kargua, landgraviatoa da. Hauetatik, bi dira ezagunak: Hesseko Landgravitoa eta Turingiako Landgravitoa.