Landsker Line

Wikipedia, Entziklopedia askea
Landsker Line muga 1901ean.

Landsker Line Galesko hego-mendebaldean hizkuntza lurralde bi historikoki banatzen duen muga da, mendeetan zehar galeseradunak iparraldean eta ingelesdunak hegoaldean uzten dituena.

Historian zehar aldatu egin da, eta horren lekuko ingurunean dauden 50 gaztelu eta gotorlekuak dira, Normandia eta Flandriatik joandakoek eraikiak euren buruak galestarrengandik babesteko.

Muga hau kultura-muga adibide aparta da, hamar mendetan zehar iraun egin zuena lege-estatusik gabe. Gaur egungo Sir Benfro/Pembrokeshire konterrian kokatuta zegoen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]