Lanestosa
|
Lanestosa |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Lanestosa | ||
| Estatua Erkidegoa Lurralde Historikoa Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Bizkaia Enkarterri |
||
| Alkatea | José Angel Ranero Santisteban (Bildu) | ||
| Herritarra | lanestosarra | ||
| Koordenatuak | 43°13′13″N 3°26′16″W / 43.22028°N 3.43778°WKoordenatuak: 43°13′13″N 3°26′16″W / 43.22028°N 3.43778°W | ||
| Eremua | 1,25 km2 | ||
| Garaiera | 300 m | ||
| Distantzia | 66 km Bilbora | ||
| Posta kodea | 48895 |
||
| Biztanleria | 264 bizt. (2012) | ||
| Dentsitatea | 211,2 bizt./km² | ||
| Sorrera | 1287 | ||
| http://www.lanestosa.net | |||
Lanestosa Bizkaiko mendebaldean dagoen udalerri mugakide txikia da, Enkarterrin dagoena. Izan ere, Euskal Herrian mendebaldeen dagoen udalerria da.
2012ko erroldaren arabera, herrian 264 pertsona bizi ziren.
Eduki-taula |
Ingurune naturala eta kokalekua [aldatu]
Lanestosa Enkarterrietako udalerri mendebaldekoena da, Bizkaiko mendebaldeko muturrean. Probintziako udalerririk txikienetakoa da 1,2 kilometro karraturekin. La Mortera eta Peña del moro mendien artean dagoen haran estuan kokatzen da herria, batez beste itsasoaren mailatik 289 metrora. Harana Kalera ibaiak zeharkatzen du.
Lanestosa Bilbotik 65 kilometrora, Gasteizetik 113 kilometrora eta Donostiatik 178 kilometrora dago. Herriak, Karrantzarekin egiten du muga ekialde eta hegoaldean, eta Kantabriako Sobarekin mendebaldean.
Historia [aldatu]
Lanestosak 1287ko ekainaren 6an jaso zuen hiribildu titulua —artean herriak Fenestrosa edo Finestrosa izena zeukan— Bizkaiko jauna zen Diego Lopez Harokoaren eskutik. Bizkaiko jaunaren asmoa, Gaztelatik itsasorako bidean jada existitzen zen biztanlegoa batu eta sendotzea. Los Tornostik zehar doan bidea aspalditik izan zen Burgostik zetorren merkataritzako bidearen zati.
1556. urteko irailaren 26an Carlos V.a Espainiako erregea Laredon zegoen, bere erregetzak berrogei urte irauna zen eta bere erretiroa Yusteko monasterioan egiteko asmoa zeukan. Horretarako bidaia hasi zuen monasteriora iristeko "Ruta de Carlos V" izenaz ezagutuko zen bidaiari ekinez. Bidai hura, Ason ibaiaren urak igoz eta Lanestosa zeharkatuz egin zuen. Erregea monasterioan hil zen 1558. urteko irailaren 21ean.
Lanestosako biztanleriaren jarduera ekonomiko nagusia nekazaritza izan da betidanik, garai bateko merkataritzak pixkanaka garrantzia galdu du eta jarduera berriak agertu dira, landa-turismoa, besteak beste. Lanestosaren erdigunea, Erdi Arotik datozen etxeek osatzen dute, eta bere horretan mantendu da, mendeak igaro diren arren.
Demografia [aldatu]
| Urtea | 1857 | 1877 | 1887 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1980 | 1991 | 2001 | 2006 |
| Biztanleak | 603 | 693 | 658 | 827 | 815 | 874 | 722 | 605 | 428 | 422 | 380 | 312 | 312 | 288 | 279 |
Ondarea [aldatu]
Erdi Aroko hirigunea garai batean zen modukoa mantentzea lortu du Lanestosak. Herriak guztira bost kale ditu, kaleak estuak eta harrizkoak denak. Kaleotan, XVII. mende eta XVIII. mendetako hainbat jauregi eta eraikin daude ikusgai. Bost kaleetatik hiruk ibaiaren ibilbidea mantentzen dute, eta beste biek, txikiagoak direnek, aurreko hirurak ebakitzen dituzte.
San Pedro Eliza [aldatu]
Berez, San Pedro eliza, Kalera ibaiaren eskuinaldean zegoen, baina XVI. mendean herriaren erdigunera ekarri zuten. Errenazimendu estiloko eliza da eta barrualdea hiru atalez osaturik dago. Ataletako batean, sakontasun gutxiko hegalak gurutzatzen dira. Hiru aldeak erdi puntuko arkuez banatuta daude. Arkuek Toscanako pilastrak dituzte.
Elizaren aurrealdeko erretaulak hiru kale eta hiru multzo ditu. Hiru multzoetatik, goikoa txikiagoa da eta nagusia zabalagoa. Erretaularen estiloa klasikoa den arren, irudiek erromanismo garaikoen antza daukate, ia espresiorik gabeko aurpegiak dituzten irudiak direlako.
Plaza Berria eta Zaharra [aldatu]
Plaza zaharra ez da berez plaza bat, baina kaleek eta etxeek sorturiko topaleku bihurtu zen. Plazak bi alderdi ditu, bata iluna eta beste argitsua. Plaza berriko etxeek Erdi Aroko etxeen itxura dute, eta landetxe izena hartzen dute, berez udalerriko nekazarienak izan zirelako. Horrez gain, etxeek zurezko balkoi jarraituak dauzkate.
Plaza Berria modernoagoa da eta ibaia, errepidea eta elizaren aurrealdearen artean kokatzen da. Zurezko arkupe bat eratzen duten haritz-zurez egindako zutabeak daude.
Indianoen etxeak eta jauregiak [aldatu]
- Gaspar Sainz de la Callejaren etxea
- La Casona
- Bizkaia Etxea
- Jose Maria Valerdi Muruaren etxea
- Antonio Etxebarria Ortizen etxea
- Pedro Martínez Gonzalezen etxea
- Francisco Martínes Zalacaínen etxea
- Soberatarren etxea
Administrazioa [aldatu]
2011-2015 legegintzaldia [aldatu]
2011ko maiatzaren 22ko udal hauteskundeetan EAJ alderdiak jaso zituen boto gehien, eta bigarren Bildu alderdia eta hirugarren PSE-EE izan zen.
EAJk alderdiak 3 zinegotzi lortu zituen, Bilduk eta PSE-EEk bina zinegotzi. 2011ko ekainaren 11n egindako inbestidura ekitaldian Bilduko José Angel Ranero hautatu zuten alkate, bere alderdiaren 2 boto eta PSE-EE alderdiko 2 zinegotzien botoari esker.[1]
| Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
| EAJ | 84 | 3 |
| Bildu | 59 | 2 |
| PSE-EE | 44 | 2 |
| PP | 2 | 0 |
Baliogabeko botorik ez zen izan, eta abstentzioa %14,03koa izan zen.
2007-2011 legegintzaldia [aldatu]
Lanestosako alkatea Felipe Ranero Herrero izan zen, Eusko Alderdi Jeltzaleak 2007 udal hauteskundetan alderdirik bozkatuena izan ostean.
Hauteskundeen emaitzak honakoak izan ziren:
| Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
| EAJ | 140 | 5 |
| PSE-EE | 30 | 1 |
| EB-Aralar | 29 | 1 |
| PP | 4 | 0 |
Baliogabeko botoak 6 izan ziren (%2,48), zuri emandako botoak 2 (%0,85) , eta abstentzioa %16,55koa izan zen.
Garraiobide eta azpiegiturak [aldatu]
Lanestosara heltzeko hiru errepide daude. BI-3622 eta BI-3629 errepideak Karrantzatik iristeko, eta N-629 errepidea Kantabria eta Burgosetik.
Garraio publikoari dagokionez, Ansa konpainiak Lanestosa-Bilbao linea ustiatzen du, astelehenetik ostiralera egunean sei autobus, eta larunbat, igande eta jaiegunetan egunean bi autobus eskainiz.
Jaiak eta ospakizunak [aldatu]
- Abuztuak 5: Elurretako ama
- Abuztuak 16: San Roke
Ikus, gainera [aldatu]
Erreferentziak [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Euskaraz) Lanestosako udalaren webgunea.
| Enkarterriko udalerriak | ||
|---|---|---|
|
Alonsotegi · Artzentales · Balmaseda · Galdames · Gordexola · Gueñes · Karrantza · Lanestosa · Sopuerta · Turtzioz · Zalla |
||