Langeland

Koordenatuak: 54°55′47″N 10°46′41″E / 54.92972°N 10.77806°E / 54.92972; 10.77806
Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 10:05, 22 urtarrila 2016
Langeland

Langelandeko paisaia tipikoa.
Geografia
KokapenaBelt Handia
Azalera284 km2
Politika
Herrialdea Danimarka
EskualdeaHegoaldeko Danimarka
Hiri populatuenaRudkøbing
Hiri populatuenaren biztanleria4.658 bizt.
Gizartea
Biztanleria13.277
Dentsitatea46.7 bizt./km²


Langeland Danimarkako uharte bat da Fioniaren hegoalean kokaturik dagoena. Belt Handia itsasartean dago eta luzea eta laua da. Uharteak Langeland udalerria osatzen du eta 13.277 biztanle zituen 2011eko urtarrilean. 284 km²-ko azalera dauka.

Herriak

Langelandeko herri handiena Rudkøbing da eta bertan bizi da populazio guztiaren herena. 4.658 biztanle ditu eta 63 km²-ko azalera. Uharteko kairik handiena du, mekataritzarako eta kirolerako egokitua. Hona hemen herri handienen zerrenda:

  1. Rudkøbing (4.658 bizt.)
  2. Tullebølle (781)
  3. Humble (631)
  4. Bagenkop (519)

Garraioa

Zubi batek elkartzen du Langeland Fioniarekin eta tartean dagoen Tåsinge uhartearekin. Bestetik ferry zerbitzuak ere baditu Lolland eta Ærø uharteetara.

Iruditegia

Herritar ezagunak

Ikus, gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Langeland Aldatu lotura Wikidatan