Langile Abertzale Iraultzaileen Alderdia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Langile Abertzale Iraultzaileen Alderdia
LAIA
Sorrera1974
Desegitea1984
Ideologia politikoaEzkertiar eta abertzalea, sozialista, independentista
AgerkariaSugarra
-1976an LAIA-bai eta LAIA-ez sektoreak bereizi ziren, azken hau ondoren desagertuz.
-1978 eta 1980 artean HBren barruan izan zen.
-1983an Auzolanen sartu zen.

Langile Abertzale Iraultzaileen Alderdia, Hego Euskal Herriko alderdi politikoa, ETAren langile-frontearen barneko zatiketa batetik sortu zen 1974an,[1] benetako langile-politika eramateko zailtasunak ikusten zituen talde batek ETAtik irten eta LAIA alderdi marxista-leninista eratu zuenean. Euskal Herria komunista eta independentea zuen helburu. Horrela sortu zen LAK eta KASeko partaide izan zen hasieratik.

1976an barne-zatiketa bat izan zuen: KAS alternatibaren egokitasuna onartzen zutenek LAIA (bai) osatu zuten; besteak LAIA (ez) osatu eta KASetik irten ziren. LAIA (ez) anarkismorantz hurbildu zen eta berehala desagertu zen, eta kide batzuek Komando Autonomoetara jo zuten. LAIAk Altsasuko Mahaian parte hartu zuen eta Herri Batasunaren sortzaileetakoa izan zen (1978). 1980an KASetik eta HBtik irten egin zen, euskal instituzioetan parte hartzearen alde baitzegoen. Handik gutxira desegin zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Almeida Díez, Adrian. (2020). LAIA (Partido de los Trabajadores Patriotas Revolucionarios). Trayectorias políticas de un partido de izquierda abertzale (1974-1984). Mobilitzacions socials i esquerra radical. Actes del II Congrés Les altres protagonistes de la Transició, 2019, 762-787 or..

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]