Langile Abertzaleen Batzordeak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Langile Abertzaleen Batzordeak
LAB-Sindikatua.jpg
Siglak LAB
Sorrera 1974
Eremua Euskal Herria
Nazioarteko afiliatzea Munduko Federazio Sindikala
Estaturik gabeko Nazioetako Sindikatuen Plataforma (PSNSE)
Ideologia politikoa Euskal nazionalismo
Ezker abertzale
Independentismo
Sozialismo

Marxismo-Leninismoa

Jarrera politikoa Ezker iraultzailea
Webgunea LAB Sindikatua
Ainhoa Etxaideri elkarrizketa.

Langile Abertzaleen Batzordeak (LAB) Euskal Herriko sindikatu abertzale bat da, 1974an sortua. Jon Idigoras izan zen sortzaileetako bat. Gaur egun Euskal Herriko hirugarren sindikatua da bazkide kopuruaren aldetik, 45.000 inguru baititu. Idazkari nagusia Ainhoa Etxaide da.

LABek bere burua «proiektu solidario, abertzale eta ezkertiar» gisa definitu du.

LABen proiektua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Autoz 2009.eko maiatzaren 21rako grebara deika.

LABen bere etorkizuna erabakitzeko gai den Euskal Herri burujabea nahi duen klase sindikatu bat da. Euskal Herri hori euskal gizartearen premien arabera eraikia, autodeterminazioaren bidetik, jendarte solidario eta justuaren alde gainerako herriekin batera borrokatuko den Euskal Herria aldarrikatzen dute.

Sindikatu soziopolitikoa eta nazionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere sorreratik LABek eraldaketa soziala eta nazio askapena elkartu ditu bere estrategia sindikalean. Klase esplotazioari eta euskal langileriaren aurkako erasoei egin die aurre politika ezberdinekin eta, era berean, Euskal Herriaren nazio eraikuntzarekin duen konpromisoa eta langileriak prozesu horretan izan behar duen esku-hartze zuzena aldarrikatzen du. LAB sindikatu soziopolitiko gisa jaio zen eta oraindik ere eusten dio printzipio horri.

Bi hamarkadatan zehar LABen antolakuntza esparrua Hego Euskal Herrira mugaturik egon bada ere, 2000tik aurrera Ipar Euskal Herriko langile kopuru gero eta zabalago baten eskutik, LABen Iparraldeko herrialdeetara ere zabaldu da, bide horretatik LABen izaera nazionala finkatuz. Momentu honetan Euskal Herriko sindikatu nazional bakarra da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herrian, 1970eko hamarkadan, frankismoaren aurkako borrokaren indartzearekin batera, euskal langileria antolatzen hasi zen eta paper erabakigarria izan zuen diktaduraren aurkako enfrentamenduan. Testuinguru honetan jaio zen LAB, 1974ko udazkenean, askapen sozial eta nazionala uztartzen zuen masa erakunde moduan, langile abertzale eta ezkertiarrei antolakuntza eta borrokarako esparrua eskaintzeko asmoz. 1977an, Asanblada Nazionalaren erabakiz, mugimendu asanbleario izatetik sindikatu izatera pasatu zen.

Bilakaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

LABek sortu zenetik ez dio hazteari utzi eta bere hazkundearen islada garbiena hauteskunde sindikaletan, Hego Euskal herri mailan, lortutako ordezkaritzaren bilakaeran ikus daiteke:

  • 1980an LABek % 4,58ko ordezkaritza lortu zuen
  • 1982an %5,74koa
  • 1986an %10,62koa
  • 1990an %12,60koa
  • 1994an %14,45ekoa
  • 1998an %14,59koa
  • 2002an %15,11koa
  • 2011an %16,20koa (EAEn %17,25) [1]
  • 2013an %16,72koa (EAEn %17,94) [2][3]

1994ko hauteskunde sindikaletan ordezkaritza handieneko sindikatu izaera eskuratu zuen LABek EAEn %15eko ordezkaritza gainditzearekin batera. Egun, %16tik gorako ordezkaritza du esparru honetan.

Ipar Euskal Herrian lehen aldiz hartu zuen parte bozketetan 2002ko hauteskundeetan. Emaitza bozketen %8,9a izen zen.

2006an, Euskal Herriko lurralde guztietan 35.000 afiliatu baino gehiago ditu.

VII. Biltzar Nagusia BECen ospatu arte, 2008ko maiatzaren 22an, Rafael Diez Usabiaga idazkari nagusia zen, eta idazkari nagusiordea berriz, Ainhoa Etxaide. Biltzar horretan Rafael Diez Usabiagak idazkari nagusia kargua utzi, eta biltzarkideek Ainhoa Etxaide hautagai bakarra hautatu zuten idazkari nagusi datozen 4 urteotarako.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]