Langraiz Oka

Koordenatuak: 42°49′04″N 2°48′29″W / 42.81783°N 2.80814°W / 42.81783; -2.80814
Wikipedia, Entziklopedia askea
{{{izena}}}
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaIruña Oka
Administrazioa
Posta kodea01230
Geografia
Koordenatuak42°49′04″N 2°48′29″W / 42.81783°N 2.80814°W / 42.81783; -2.80814
Azalera21,03 km²
Garaiera501
Demografia

Langraiz Oka (ofizialki Nanclares de la Oca / Langraiz Oka) Arabako Añanako Kuadrillan dagoen Iruña Oka udalerriko herriburua da. 2013ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, herriak 2278 biztanle ditu. Arabako Lautadaren mendebaldean kokatzen da, Gasteiztik 10 kilometrora (N-1 errepidetik abiatuz gero), Miranda de Ebrorako norabidean.

Udalerri ohia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1976ra arte, Langraiz Okak, Mandaita eta Olabarrirekin batera, izen bereko udalerria osatzen zuen, baina irailaren 2an, Iruñako udalerriarekin batu zen eta Iruña Oka izenekoa sortu zen.

Gaur egun Iruña Oka 5 herrik osatzen dute, herri bakoitzak bere administrazio batzarra izanik. Langraiz Oka da herriburua.

  • Langraiz Oka (Nanclares de la Oca/Langraiz Oka): udaletxearen egoitza
  • Mandaita (Mandaita/Montevite)
  • Olabarri (Ollávarre/Olabarri)
  • Tresponde (Tresponde/Trespuentes)
  • Billoda (Billoda/Víllodas)

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriaren ikuspegia Badaiako mendilerrotik.

Lehenengo kokalekuak eta erromatarren garaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Langraiz herria aipatzen duen lehenengo erreferentzia zeltiberiar hilarri batean aurkitu zen. Horri esker, garaiko herrixkak Langrares izena zeukala ondorioztatu daiteke. Estelaren aurkikuntzaren ondorioz, eremu honetan kokaleku aurrerromatarrak egon zirela baieztatu da, segur aski Badaiako mendilerroak eta Zadorra ibaiak jaki ugari eskaintzen zituztelako.

Erromatarrekin aldaketa asko heldu ziren. Hala erakusten dute Iruña-Veleian eta Langraizen bertan aurkitutako erromatar aztarnek. Langraizkoek erakusten dute zaldiei atsedena eta jana emateko ostatuak izan zirela erromatarren garaian.

Erdi Aroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdi Aroan, Langraiz ondoko lurraldeetan tenplarioak ezarri ziren eta, ondorioz, de la Oca abizena jarri zioten lehendik Langrares edo Lanclares izena zuen herriari. Dirudienez, Oca atzizkia hauekin erlazionatzen zen, inguruko herrien izenetan nabaritzen denez; adibidez: Okondo, Villanueva de la Oca edota Villafranca Montes de Oca (Burgosen). Langraiz hiribildu bilakatu ziren 1523. urtearen inguruan, edo behintzat titulu horrekin ageri da 1523ko abenduaren 21ean idatzitako agiri batean.

Nanclares de la Oca toponimo osoa, 1417. urtean agertu zen lehen aldiz Juan II.aren Ordenantzetan jasota.

Bai Langraiz, bai Olabarri eta Mandaita, Orgazko kondearen jaurerrikoak izan ziren, XV. mendetik behintzat. Konde horren behar nagusia auzokideen zergak jasotzea zen. Langraizen Hurtado de Mendoza familiak (Orgazko kondeak) etxe noble bat zuen, eta familia horretako Fernanek, San Frantziskoren Hirugarren Ordenakoek zuzenduriko baseliza fundatu zuen.

XX. mendera arte[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiako Independentzia Gerran, Iruña Okan ingeles militarren presentzia nabaria izan zen, batez ere Gasteizko guduan. Militar haiek Wellingtonen agindupean zeuden, eta dibisio arina eta 4. dibisiokoak ziren. Haien helburua Hillek Argantzungo muinoak hartzen zuen bitartean Langraizen itxaron, eta gero, Zadorra zeharkatuz, armada inperialaren erdigunea erasotzea zen. Billodako eta Trespondeko erromatar zubiek protagonismoa izan zuten gerra horretan ere: ingelesek gune estrategiko horiek hartu zituzten, frantsesek Zadorra ibaia pasa ez zezaten.

Karlistaldietan ere izan ziren mugimendu militarrak eremu horretan. Langraizen, zehazki, hiru dorre eraiki ziren herria defendatzeko eta komunikatzeko. Gaur egun ere zutik diraute dorre horiek.

XIX. mendean Langraizen kanpoaldean Bolem izeneko bainuetxe nahiko ospetsu bat zegoen, baina mende amaieran gainbehera izan zuen; hala, bada, 1914. urtean Menesiano anaiek erosi zuten eta eraikina komentu bihurtu zuten lehenik, eta geroago, eskola. Gaur institutu pribatua da, non bigarren hezkuntza eta lanbide heziketa irakasten duten.

Gaur egun arte[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiako Gerra Zibilean faxismoaren aldekoek kontzentrazio-esparru bat eraiki zuten Langraiz eta Billoda artean dagoen eremu batean, Zadorra ibaiaren ondoan. Hor frankismoaren aurkakoak atxilotuta izan zituzten 1940 eta 1947 bitartean, eta 1981. urtean eraikina berriztatu zuten espetxe izan zedin. San Migel mendiaren magalean (Gasteizko mendietan), 2011. urtean, Arabako espetxe berria inauguratu zen (Zaballako espetxeko izenaz ezagutua), antzinakoa ixteko asmoz, oraindik lortu ez dena. Momentuz, Langraizko espetxe antzina, hirugarren graduko presoak atxiloturik edukitzeko erabiltzen da.

1976an Langraiz Okako udalak (Mandaita, Olabarri eta Langraiz Oka) Iruñakoarekin (Biloda eta Trasponde) bat egin zuen eta Iruña Okako udala sortu zen.

Gaur egun, Langraiz zerbitzuz beteriko herria da, oso ondo komunikatuta dagoena, bai errepidez, bai autobusez edota trenez ere.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Langraiz Okako biztanleria
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009
1.292 1.350 1.419 1.456 1.500 1.593 1.718 1.807 1.999 2.093

Udalerri osoko biztanleria 2.783 pertsonakoa da, hau da, gainerako lau herrien biztanleriaren batuera ia 700 jendekoa da.

Monumentuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hamabi txorrotako iturria
  • Hamabi txorrotako iturria: herriko enparantzan kokatzen da eta 1901. urtean eraiki zen. Honen ondoan latsarri zahar bat aurkitzen da eta bere atzealdean 'Torka' errekatxoa dago.
  • Menesiano anaien komentua: herriko irteeran dagoen inguru polit bat da. Hasieran, 1880ko hamarkadan, eremu hauetan gaur egun ageri den eraikina egin zen, bertan bainuetxe batzuk irekitzeko asmoarekin. Urte batzuetan zehar ospe handia lortu zuen baina mende amaieran itxi behar izan zuten. Honen ondoren Menesiano anaiek ingurua erosi zuten eta komentu bezala erabili zuten, gaur egun arte. Biztanle berri hauek, institutu pribatu bat ireki zuten eraikinean eta oraindik ere mantentzen da hau. Bertan, bigarren hezkuntza eta zikloak egiteko aukera ematen da, eta gainera barnetegi bezala funtzionatzen du.
  • Langraizko hiru dorreak: Langraiz inguruetan XIX.mendeko hiru gaztelutxo ageri dira. Gerra karlistetan erabili ziren herria defendatzeko. Hauen izenak hurrengoak dira: Armoreta (Almoreta), Entzinala (El encinal) eta Vayagüen. Azken urteetan erreformatu dira eta haien inguruetara joan daiteke paisaia disfrutatzeko.
  • Karobia: XIX. mendean eraikita, kaltzinazio labea da, kareharria kiskaltzeko eraikia. Bere ezaugarri bitxiak direla eta, Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen 2011. urtean.
  • Jasokundearen eliza. XVI. mendean berritu bazuten ere, abside erromaniko bat dauka.

Garraioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Araba Bus sareko  lineak zerbitzua ematen dio herri honi:

 Araba Bus
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
13 Gasteiz
(geltokia)
Gasteiz (Bastiturri)Gasteiz (epaitegiak)Gasteiz (Gaztelako Atea)SubillabideTrespondeBillodaBilloda (Plaza)Langraiz Oka (udaletxea)Langraiz Oka (bar-posta)Langraiz Oka (Bikuña)OlabarriMandaitaPobesPadulGesaltza Añana (museoa)Gesaltza AñanaTuestaEspejoVillanañeUribarri GaubeaGurendesSan Millan de San ZadornilKorroTobillas Bobeda

Festak eta tradizio nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"El Brujo" elizatik jeisten

Urtean zehar herrian hainbat ekitaldi eta jai ospatzen dira baina zaindariaren jaiak dira. Hauek, Abuztuaren 12tik 16ra ospatzen dira San Roke eta Jasokundearen ohorez. Urtero 1969.urtetik egiten den tradizio batekin hasten eta bukatzen dira; elizaren dorretik "el brujo" izeneko pertsonaia jaisten da kable batetik irristatzen. Bitartean goxokiak botatzen ditu eta hitz batzuk esaten die bertan daudenei.

Azpiegiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Langraiz Okako espetxea: Espainiako Gerra Zibilaren ostean eraiki zen kontzentrazio-esparru gisa. 1947tik aurrera kartzela moduan erabili da, 2011an Zaballako Espetxea zabaldu zen arte. Gaur egun, azken espetxe honetako hirugarren graduaren onuradunek lo egin dezaten erabiltzen ari da.
  • Arabako espetxea (Zaballako espetxea izenez ere ezagutua): espetxe hau, 2008an eraikitzen hasi eta 2011an bukatu zena, Langraizko kontzejuaren barnean ere badago, lurzoru urbanizaezinean dagoen Gasteizko Mendietako 50 hektareako partzela batean konkretuki. Lurzoru mota horretan Araban inoiz eraiki den eraikin handiena izan da[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa