Langres (gazta)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Frantziako gaztari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Langres (argipena).

Langres izenekoa Xanpaina-Ardena eskualdeko Marne Garaia departamenduan dagoen Langreseko ordokiko gazta frantziar bat da. Appellation d'origine contrôlée edo jatorri izendapena du 1991tik eta 1107/96 zenbakidun Europar Batasuneko araudiaren bidez Jatorri izendapen babestu europar bezala babestuta dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Langreseko ordokian jatorria duen gazta bat da. XVIII. mendetik ezagutzen da, Langres hiriko domingotarren prioreari esker. Baina gazta hau tokian merovingiar erregeen garaitik egin zela uste da. Bere merkataritza pixkanaka garatu zen: Langreseko merkatariek gazta freskoa erosten zuten eta euren upategi propioetan ontzen zuten, ondoren Paris edo Genovara bidaltzeko. Jatorri izendapena 1991n onartu zen. Livarotaren antzekoa, gehienbat modu lokalean jaten da. Etiketan logotipoa eraman behar du INAO laburdurarekin, eta AOCa duela adierazi behar du, baita gaztaren izena ere.

Elaborazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

5 aste ematen ditu gutxienez heltzen. 1998ko ekoizpena 305 tonakoa izan zen, %1,61eko jaitsiera 1996koarekin alderatuz, %2 etxaldeetatik zetorrelarik.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Langres pasteurizatu gabeko behi esnez eginiko gazta bat da. Zilindro forma eta 180 gramo inguruko pisua du. Bere koipe materia %45ekoa da. Penicillium candidum espezieko lizun zuri bateko azal bat du. Erdiko orea leuna da, krematsua kolorean eta nahiko erraz pirrintzen da. Usai sarkorra dario, bizia, baina ez époisses de Bourgogne gaztarena baino ahulxeagoa. Zaporea nahiko gogorra da, ahosabaia erretzen du, pixkat gazia delarik, baina ez bere lehiakide lokala den époisses de Bourgogne bezain mina.

Hobeto kontsumitzen da maiatza eta abuztua bitartean, bost aste heltzen utzi ondoren, baina bikaina da baita ere martxotik abendurarte. Gazta honi sekula ez zaio bueltarik ematen heltzen ari den bitartean, horregatik pixkat hondoratzen da erdian "iturria" (fontaine, curvette) izeneko hutsune bat eratzen den arte, bere ezaugarririk bereizgariena dena. Ezaugarri honetatik dator gazta hau jateko modu berezi bat, aipaturiko hutsune horretan xanpaina edo marc de Borgoña irauliz dena, ingeles batzuek stilton gaztarekin eta oportoarekin egiten duten bezala dastatzea ahalbidetzen duena. Soilik gaileta gaziekin eta frutarekin ere har daiteke. Marc de Bourgogne, Mercurey eta Nuits-Saint-Georges bezalako ardo zuriekin edo Médoc, Mercurey eta Nuits-Saint-Georges, Bordeleko edo Borgoinakoen gorputza duten ardo beltzak direnak, Andre Jacquart NV Cuvee Grand Cru, Cabernet Melot, Backsberg Estate 1999 ardo beltza, Sancerre, oportoa edo jereza bezalako ardo beltzekin laguntzen da.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]