Lankide:Aerostarbe

Wikipedia, Entziklopedia askea

Antonino Ibarrondo (1914-1985)

Antonino Ibarrondo, musikari eta konpositore oñatiarra, Oñatiko musika-bandaren zuzendaria izan zen Gerra Zibilaren aurretik. Ondoren, Sestaoko musika-bandaren eta Bilboko musika-bandaren zuzendari-lanetan ibili zen. Antonino Ibarrondo orain dela 100 urte jaio zen, eta urteurrena ospatzeko, hiru kontzertu antolatu dira azaroan Oñatin. Urtero ospatzen diren Musikegunen egitarauan egokitu dira hiru kontzertuok: azaroaren 9an Ensemble Sinkro arituko da; azaroaren 16an Bilboko Bandak joko du, eta azaroaren 23an Ganbara Abesbatza, Oñatiko AbesbatzA, Parrokiako Abesbatza, Udal Txistulariak, Udal Musika Banda jardungo dute.