Lankide:Istarí Imhotep/Euskal Herriko Wikimedia Atalbururako estatutuak

Wikipedia, Entziklopedia askea

Argentinako Wikimedia Atalburuko Gizarte Estatutuen oinarrituak egongo dira estatu hauek:

I. atala: Izaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1. artikulua - Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2008ko uztailak ___ean izaera zibil eta irabazinahirik gabeko erakundea osatzen da, Euskal Herriko Wikimedia izenpean, bere egoitza _____n duelarik.

2. artikulua - Erakundearen gizarte helburua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erakundearen helburuak honakoak dira:

  • Ezagutza eta honen aurrerakuntza euskal gizartean bultzatzea, entziklopedia, aipu bildumak, hezkuntza-luburuak eta bestelakoak garatuz euskaraz eta zabalduz, beti ere:
- Sarean eskuragarri badaude, euren iturrien informazioa eskuragarri badago, lizentzia askepean badaude eta neurri teknikoak direla eta mugaturik ez badaude eta publikoarentzat eskuragarri.
- Lizentzia askea izateak honakoa esan nahi du:
  • Obra horien erabilera eta horietatik eskuratutako onuretatik probetxua ateratzeko askatasuna izatea.
  • Obra horietaz ikasteko eta hauetatik lortutako ezagutza erabiltzeko askatasuna
  • Obra horien kopiak egin eta banatzeko askatasuna, ataletan edo bere osotasunean.
  • Obra hauetan aldaketak eta hobekuntzak egiteko aldaketak eta hauetatik sortutako aldaketak banatzeko askatasuna.
  • Floridako Estatuan (Ameriketako Estatu Batuak) izena eman duen Wikimedia Foundation, Inc. irabazinahirik gabeko erakundeak Euskal Herrian dituen proiektu, aplikazio, transposizio eta itzulpenak bultzatu eta zuzenki edo zeharka laguntzea. http://www.wikimedia.org/ gune ofizialean (edo etorkizunean ordezkatzen duen gunean) zerrendaturik agertzen diren proiektuak hartuko dira Wikimedia Foundation Inc.-ren proiektu gisa. Jarraian zehazturiko erabiletarako Wikimedia Foundation Inc.-ren markaren erabilpena, kasu bakoitzean kontratu bidez zehaztuko da Euskal Herriko Wikimedia eta Wikimedia Foundation Inc.-ren artean:
- Fondo bilketetan lehen zehazturiko helburuetarako.
- Estatuko edo estatuz besteko beste elkarte publiko zein pribatuekin harremanak izaterakoan.
- Autoritateekin harremanak izaterakoan.

3. artikulua - Ordezkaritzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herriko edozein herrialdetan ordezkaritzak ireki ahal izango ditu. Herrialde horretan erroldaturik dauden wikilari aktiboek eskatu beharko dute ordezkaritza honen irekiera, lan-plangintza eta helburu partikularrak zehaztuz. Eskaera hau Zuzendaritza-Batzordeak onartu ahal izango du behin-behinekoz, urrengio Ohiko Batzar Nagusian bozketa bidez onartu edo arbuiatuko delarik behin-betikoz.