Lankide eztabaida:Aingeru
|
Ongi etorri, Aingeru, euskarazko Wikipediara! Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Lehendabizi, irakur ezazu Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen dizun orria. Geroago, lotura hauek erabilgarriak izan daitezke:
Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak. Gainera, badugu posta-zerrenda bat euskarazko Wikipedian, izena eman dezakezu hor. Wikipedialari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Mintzagaia gehitu» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.
|
[aldatu] Hernaniko auzoak
Kaixo! Begiratu Larrabetzun egindako auzoen artikuluak eta erabil dezakezu txantiloi berdina zureetarako. Laguntzarik behar baduzu eskatu. - Theklan eztabaida ekarpenak eposta
15:47, 24 Urria 2007 (UTC)
- Ez nuen aurkibidea esaten, baizik eta infotaula. Ondo dago koordenatuak jartzerakoan eta mapa batekin zuzenean jartzen duelako auzoa herriko zein lekutan dagoen. - Theklan eztabaida ekarpenak eposta
15:57, 24 Urria 2007 (UTC)
Aupa Aingeru!
Ikusi dut zelako lana egin duzun Hernaniko auzoekin, eta egia esan, ezin dut ekidin kuriositate apur bat sentitzea nola egin duzun jakiteko (gero beste udalerri batzuetan erabili ahal izateko, esate baterako, Baztan moduko udalerri handietan oso erabilgarria litzateke). Galdera batzuk ditut beraz zuretzat: Nondik atera duzu mapa? Esan didate, kokapena egiteko, mapa horretako mugak adierazi egin behar direla (koordenatuekin), beraz, nola lortu dituzu auzoen koordenatuak eta mugakoak? Mugako koordenatuak zenbat puntutan neurtu behar dira?
Espero dut, astunegia ez egitea nire galderok jeje. Eskerrik asko aldez aurretik --Janfri; ze?
08:23, 19 Azaroa 2007 (UTC)