Lankide eztabaida:Andossus

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Ongi etorri, Andossus, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

--Unai (esan) 20:32, 7 Urtarrila 2010 (UTC)

Laguntzarik behar al duzu? ¿Necesitas ayuda?--Unai (esan) 21:27, 7 Urtarrila 2010 (UTC)

Ikusi dut Commons-en izena eman duzula, baina oraindik ez duzula irudirik igo. Erraza da irudiak igotzea; Euskal Wikipedian egin zenuen jada. Ezkerrean dagoen "fitxategia igo" botoia sakatu, eskatzen zaizkizun datuak bete, eta ondoren, nahi duzun artikulutik lotura jarri. Zer arazo duzu?--Unai (esan) 15:32, 10 Urtarrila 2010 (UTC)

Ikusi dut, eta kategorizatu egin dut. Orain, nahi duzun artikuluan lotura jarri behar duzu. Azalpenak hemen dituzu. Ez baduzu lortzen, galdetu lasai.--Unai (esan) 17:19, 10 Urtarrila 2010 (UTC)

Mila esker--Andossus 18:45, 4 Urria 2010 (UTC)

Commons-etik argazkia ezabatzekotan[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, Andoitz. Zuk Commons-era igotako argazki hau (Joxe Mari Kortarena) argitaratzeko egile eskubideak badituzula erakusten ez baduzu, argazkia ezabatu egingo dute. Orri horretan bertan esplikatuta dago zer egin behar duzun. Laguntza behar baduzu, gustura lagunduko dizut. Ondo izan. --Xabier Armendaritz Xabierri galderak edo oharrak egiteko, klikatu hemen 13:44, 11 Urria 2011 (UTC)enezake

Kaixo, Xabier. Mila esker zure laguntzagatk bai honekin eta bai zuzenketekin. Eskubideak Bidetik Fundazioak ditu, nola egin genezake ematen dizkigula erakusteko?--Andossus 20:31, 12 Urria 2011 (UTC)

Bi modu daude:
1. Bidetik Fundazioaren webguneko orri batean argazki hori argitaratzea, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 lizentziarekin. Horrela, jatorria hori dela jarri ahal izango genuke.
Adibidez, Jaurlaritzakoek Martxel Tillous eskiulatar apaizaren argazki batzuk argitaratu zituzten web orri batean, eta orriaren azpialdean lizentzia hori jarri zuten. Horri esker, nik argazkiak Commonsera igo ahal izan ditut, arazorik gabe.
Lizentzia hori emateko, argazkia duen web orriaren azpian, kode hau jarri behar da:

<a rel="license" href="http://creativecommons.org/licenses/by/3.0/"><img alt="Creative Commons baimena" style="border-width:0" src="http://i.creativecommons.org/l/by/3.0/88x31.png" /></a><br />Lau hau <a rel="license" href="http://creativecommons.org/licenses/by/3.0/">Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 lizentziarekin</a> argitaratu da.

2.- Beste modu bat da Bidetik Fundazioak Wikimediakoei mezu elektroniko bat idaztea, ingelesez, helbide honetara: permissions-commons@wikimedia.org
Mezu horretan, adierazi behar da fundazioak dituela eskubideak, eta lizentzia honekin ematen duela: Attribution 3.0 Unported (CC BY 3.0)


Uste dut lehenengo aukera hori erabiltzea komeni zaizuela, baina bi modu horietako edozeinek balioko du lizentzia egokia emateko eta argazkia ez ezabatzeko. --Xabier Armendaritz Xabierri galderak edo oharrak egiteko, klikatu hemen 21:07, 12 Urria 2011 (UTC)


Blog batek edo facebook horriak balioko luke?--Andossus 18:06, 13 Urria 2011 (UTC)

Ez, ez luke balioko. Argazkiaren eskubideak Bidetik Fundazioarenak baldin badira, fundazio horren helbide elektronikotik bidalitako mezu batean edo fundazio horren webgunean eman behar da erabilera librerako lizentzia hori...
Urriaren 18an argazki horrek lizentzia egokia ez baldin badu, Commonsetik ezabatuko dute (eta, beraz, Wikipediako artikulutik ere bai). Dena dela, geroago argazkia lizentzia egokiarekin argitaratzen bada, berriz igo ahal izango da Commonsera, lizentzia libre hori erakusten duen iturria zehaztuta.
Egin berriak diren edo pertsonenak ez diren argazkiekin ez dira hain zorrotzak (argazkia igotzen duenak berak egin duela adierazten badu eta argazkiari lizentzia librea jartzen badio, ontzat ematen dute), baina argazki hau duela urte batzuk egina denez eta pertsona batena denez, zorrotzago begiratu dituzte baldintzak.
Espero dut laster lizentzia egokia laster eman ahal izango zaiola, argazkiarekin indar handiagoa du artikuluak. --Xabier Armendaritz Xabierri galderak edo oharrak egiteko, klikatu hemen 18:27, 13 Urria 2011 (UTC)

Lortu dugula uste dut, Mila esker berriro ere.--Andossus 17:34, 15 Urria 2011 (UTC)