Lankide eztabaida:Aritz

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Ongi etorri, Aritz, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

Ertzaintzaren inguruko irudiak[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Aritz, ikusi dut Ertzaintzari buruzko irudi batzuk igotzen aritu zarela. Azaldu nahi nizuke Wikipedian igotzen diren irudi guztiei lizentzia azalpena gehitu beharra dagoela deskribapen bezala; arrazoi nagusia da ezin direla copyrightdun irudiak erabili. Jakin nahiko nuke, beraz, igo dituzun irudi guzti horiek copyrightik ez ote duten, eta hala balitz, zein lizentzia duten, edo zureak baldin badira, zein lizentzia jarri nahi diezun. Zureak dira irudiak edo nondik atera dituzu? –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 17:56, 2 Azaroa 2006 (UTC)

Oraintxe egon naiz Ertzaintzaren webgunea ikusten, eta bertan ez dute lizentziaren inguruko azalpenik ematen... Lizentzien kontua zera da: webgune gehienetan jartzen dute ba Eskubide guztiak erreserbatuak mezu bat, copyright-arekin batera... horrek esan nahi du webgune horretako testu eta irudi guztiak ezin direla kopiatu, eta ezin direla beste leku batzuetan erabili. Existitzen dira beste lizentzia asko eta asko askeak direnak, hau da, edukia beste leku batzuetan erabiltzen uzten dutenak (GPL, Creative Commons, eta horrelakoak). Ertzaintzaren webgunean, ordea, ez dute lizentziaren inguruko aipamenik egiten, eta beraz, ezin ditugu irudi horiek erabili horretarako baimena daukagula egiaztatu ezean. Sentitzen dut, irudiak oso ondo daude artikulu horretan uniformeez informatzeko, baina momentuz behintzat kendu egin beharko ditugu... Mila esker dena dela zure ekarpenengatik, laguntza behar dugu-eta. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 18:17, 2 Azaroa 2006 (UTC)

Demografia eta beste[aldatu iturburu kodea]

Ez horregatik, horretarako gaude-eta! Beste egunen batean ikusten baduzu Urteurren txantiloia ez dagoela, lasai asko egin. Gero norbaitek txukundu nahi badu, egingo du-eta. Ongi izan... --josugoni (erantzun hemen) 09:39, 12 Uztaila 2007 (UTC)


Aritz: Zer esan nahi du hurrengoak? Ez dut ezer ulertzen! Bigarren deklinabidean, magister, magistri, m ~ irakaslea bezalako izenak agertzen dira, nahiz eta maskulinoa izan Erromatarrentzat hitz egiterako orduan errazago zelako aldaketa batzuk jasan dituztenak.

Aritz:

Zer esan nahi du hurrengo esaldiak? Ez dut deus ere ulertzen!

Bigarren deklinabidean, magister, magistri, m ~ irakaslea bezalako izenak agertzen dira, nahiz eta maskulinoa izan Erromatarrentzat hitz egiterako orduan errazago zelako aldaketa batzuk jasan dituztenak.

Estatu Batuetako Presidenteak[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Aritz, Andersalinas erabiltzailea nauzu. Ameriketako Estatu Batuei buruzko Wikiproiektua sortu dut. Bertan, lurralde horri lotutako artikuluak sortzea da helburua. Politika, finantza, leku eta kirolen inguruko artikuluak gehienbat. Ni, dagoeneko Ameriketako Estatu Batuetako Gobernu Sailak edo Departamentu Federalak hasi naiz sortzen. Ikusi dut zu, presidenteei buruz ari zarela. Animo! Andersalinas 09:08, 8 Uztaila 2008 (UTC)