Lankide eztabaida:Duendeverde
|
Ongi etorri, Duendeverde, euskarazko Wikipediara! Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Lehendabizi, irakur ezazu Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen dizun orria. Geroago, lotura hauek erabilgarriak izan daitezke:
Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak. Gainera, badugu posta-zerrenda bat euskarazko Wikipedian, izena eman dezakezu hor. Wikipedialari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Mintzagaia gehitu» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.
|
[aldatu] Artikulu oso laburrak
Kaixo Duendeverde... komeniko litzateke artikulu oso laburrak egin nahi badituzu (ez dago ezer galerazten duenik) gutxienez zirriborro bat direla jartzea, kasu honetan {{kirol zirriborroa}} txantiloia jarriz. Gainera irudiren bat edo jartzen baduzu askoz hobe! - Theklan eztabaida ekarpenak eposta
14:06, 27 Urtarrila 2008 (UTC)
[aldatu] Infobox deportista
Aupa Duendeverde! ikusi dut Txantiloi berri bi sortu dituzula (uso de la plantilla eta infobox deportista), gazteleraz daude eta beraz, wikipedia honetan ez dute lekurik. Ez badituzu euskaratuko, ezabatuak izango dira. Bide batez, wikipedia honetan ez uso de la plantilla erabiltzen, <nowiki> etiketak erabiliz egiten da lan hori. Ondo izan.--Janfri; bai esan?
16:56, 27 Urtarrila 2008 (UTC)
- Artikulu baten lekuan saiatzen zaude sortzen Infobox deportista. Beraz ez da ibiliko. "Txantiloi:" leku batean sortu behar duzu. Euskaraz sortu ezazu edo (berriz) ezabatua izango da.--Janfri; bai esan?
17:07, 27 Urtarrila 2008 (UTC)
-
- Ezabatuak izan dira gaztelaniaz daudelako. Txantiloiak noski sor daitezkeela, baina ezin duzu jarri artikulu bat balitz moduan (aurretik Txantiloi: jarri behar zaio, gazteleraz Plantilla: jartzen den moduan.). Frogak egin nahi izatekotan, baduzu Proba orri bat, eta mesedez hori erabili. Azkenik, eztabaida orrietan hitz egiterakoan sinatu ezazu jakiteko zuk idatzi duzula (honen ostean nire izena eta eztabaida orria agertzen den moduan). Horretarako jarri ~~~~ bukaeran. Ondo izan, eta beste galderarik izanez gero, galdetu lasai.--Janfri; bai esan?
13:43, 28 Urtarrila 2008 (UTC)
- Ezabatuak izan dira gaztelaniaz daudelako. Txantiloiak noski sor daitezkeela, baina ezin duzu jarri artikulu bat balitz moduan (aurretik Txantiloi: jarri behar zaio, gazteleraz Plantilla: jartzen den moduan.). Frogak egin nahi izatekotan, baduzu Proba orri bat, eta mesedez hori erabili. Azkenik, eztabaida orrietan hitz egiterakoan sinatu ezazu jakiteko zuk idatzi duzula (honen ostean nire izena eta eztabaida orria agertzen den moduan). Horretarako jarri ~~~~ bukaeran. Ondo izan, eta beste galderarik izanez gero, galdetu lasai.--Janfri; bai esan?
[aldatu] EEBB
Kaixo Duendeverde. Kontuan izan, mesedez, Ameriketako Estatu Batuak-en euskarazko laburdura AEB dela, eta ez EEBB. Ongi izan. --josugoni (erantzun hemen) 19:00, 27 Urtarrila 2008 (UTC)
- Kaixo berriz. Egi berri duzun txantiloian aldaketatxoa egin dut: altuera >> garaiera. --josugoni (erantzun hemen) 14:49, 28 Urtarrila 2008 (UTC)