Lankide eztabaida:Gorka bereziartua
|
Ongi etorri, Gorka bereziartua, euskarazko Wikipediara! Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Lehendabizi, irakur ezazu Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen dizun orria. Geroago, lotura hauek erabilgarriak izan daitezke:
Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak. Gainera, badugu posta-zerrenda bat euskarazko Wikipedian, izena eman dezakezu hor. Wikipedialari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Mintzagaia gehitu» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.
|
[aldatu] Sinadura
Iepa Gorka!
Ikusten dut jada hasi zarela ekarpen gehiago egiten. Ea ba, kontua da, eztabaida orrietan, txokoan, sinatu egin behar dela. Era honetan, jakin dezakegu nork egin komentario hori gero erantzun ahal izateko. Horretarako, idatzitakoaren ostean, nahikoa da ~~~~ idaztea. Gogoratu hau, barne-komunikaziorako dela eta artikuluak ez direla sinatzen. Era honetan, zure komentarioaren ostean zure lankide izena agertuko da, komentarioa egin den orduarekin batera, honen ostean nire izenarekin agertzen den antzekoa. Ondo izan, eta edozertarako, galdetu lasai.--Janfri; bai esan?
11:14, 5 Otsaila 2008 (UTC)
- Hori da! Primeran. Oso erabilgarria da jakiteko nork egin duen zein komentario, bozkatzerako orduan etab.--Janfri; bai esan?
15:55, 5 Otsaila 2008 (UTC)
[aldatu] Euskarazko Wikipedia komunitate gisa Espainiako Wikimedian
Iepa, Euskarazko Wikipedia Espainiako Wikimedia atalean parte hartuko ala ordezkatua egongo den ala ez zehazteko bozketa ireki bat antolatu da. Etorkizunean euskarazko Wikipediako lankideren bat proiektu huran parte hartzea erabakitzen badu, titulu pertsonalera egiten duela argi izan eta inolako komunitaterik ez duela ordezkatzen jakin beharko du. Ezezkoa irtengo balitz, etorkizunean Euskal Herriko Wikimedia atala sortu nahiko bazen, erraztasun bat gehiago egongo litzateke.
+ Nahiko zenuke euskarazko Wikipedia Espainiako Wikimedia Fundazioan komunitate gisa ordezkatua egotea?
Bozketan parte hartzera animatzen zaitut, izan ongi. Espainiako Wikimediaren bozketa
Kabri, (erantzunak hemen)15:18, 5 Ekaina 2008 (UTC)