Lankide eztabaida:Theklan/2008ko martxoa

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Indymediako irudiak[aldatu iturburu kodea]

Aupa, geologo jauna! Galderatxo bat euskalherria-indymediako irudiei buruz: Ikusi dut hemengo irudi bat igo zenuela commonsera, eta ez dizutela ezabatu. Nik hemengo irudi bat igo nahi dut, eta galdetu nahi nizun ea bertako irudiak CC-SA diren. Behean copyright eta copyleft jartzen du (?). --Unai (esaidank) 12:03, 1 Martxoa 2008 (UTC)

Milesker. Igo dut jada. Ea arazorik ez dagoen... Noizko administratzaile euskaldun bat commonsen? --Unai (esaidank) 15:58, 1 Martxoa 2008 (UTC)

Blokeo eskaera[aldatu iturburu kodea]

Aupa Theklan! 213.37.200.116 IPa duenak aldaketa bandaliko pila egiten ari da. Hori dela eta, blokeatzeko eskatzen dizut. Mezu bera gainontzeko administratzaileei bidaliko diet. Ondo segi, --Orereta (erantzunak) 19:22, 11 Martxoa 2008 (UTC)

Txantiloiekin laguntza[aldatu iturburu kodea]

Ei theklas!! Duela hilabete laguntza eskaini zenidan txantiloi munduan...Galdera bat, [1] hemen bezala...aukera ditzakezu egiten dituzun txantiloien luzera? ahal bada esplikatu mesedez mundu honetan galtzen naiz ta...Ondo segi!
--kanutillo (eantzun) 14:29, 16 Martxoa 2008 (UTC)

Bitu, oaintxe sortuet Txantiloi:Tornioko auzoak, ta posible bada Tornion sartu nahiko nuke lekutxo horretan argazkia mugitu gabe.
Gainera, Enontekiö eta Sodankylän zeatik kendu dituzu goiko puntutxok?? euskaraz ezin dira erabili o? nik uste nun euskaltzaindiak saten zula izenak diren bezala uzteko...

I created br:Korrika not long ago. For some reasons Ar Redadeg is not wanted here, as it is not wanted there: fr:Ar Redadeg and [[2]]. fr:Korrika could well disappear for the same reasons. Regards. Zorionak. Bianchi-Bihan 18:01, 16 Martxoa 2008 (UTC)

Ar Redadeg , started in catalan an welsh: ca: Ar Redadeg cy:Ar Redadeg. Eskerrik asko.Bianchi-Bihan 06:19, 20 Martxoa 2008 (UTC)

Banuen B7 bitaminari kategoria jartzeko asmoa, baina aurreratu egin zara!! Eskerrikasko halere, harrituta geratzen naiz nola iristen zareten sortutako artikulu guztiak txukuntzera ikusita!! Laida 19:59, 19 Martxoa 2008 (UTC)

pH-ari buruzko artikulua[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Theklan! Behin baino gehiagotan, pH-ari buruzko artikulua sortzea bururatu zait, baina hasterakoan izenburua PH bezala agertzen zait eta kontua utzi egiten dut. Nola sor dezaket izenburua letra xehez hasten den artikulu bat, berez berez horrela delako? Eta bidebatez beste galdera... nola adierazi azpizenbakiak testuetan eta izenburuetan? Eskerrikasko!Laida 20:22, 22 Martxoa 2008 (UTC)

Gaztelu infotaulak[aldatu iturburu kodea]

Iepa Theklan! I'm back! Ea ba, ahal duanian botako deutsok begirada bat {{EHko gaztelu infotaula}}-ri? Desmadratuta jazek eta nik ez zekiat zelan konpondu ere. Ondo izan!--Janfri; bai esan? 14:38, 25 Martxoa 2008 (UTC)

Itoiz art. azken aldaketa[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Theklan: ikusi dudanez, nik egindako aldaketa leheneratu duzu. Ez dakit horren inguruan Eu wikipedian zeozer adostu duzuen, baina benetan artikulua estekez oso kargatuta dago. Ez zait iruditzen urte batek errelebantziarik duenik horrelako artikulu batean (oso zabala da); aldiz, herriak badu (zehazki nolako giroan sortu zen). Bestalde, bi puntuen atzean minuskula erabiltzen da horrelakoetan; beraz, minuskulaz jarriko nuke. Ondo ibili Iñaki LL 22:23, 25 Martxoa 2008 (UTC)

Nabarmendutako argazkiak eta EuskalWikiatlaseko artikulua[aldatu iturburu kodea]

Aupa Theklan! Zer moduz? Nabarmendutako argazkien atalean, martxoan aukeratutakoak antolatu ditut (nabarmendu ikurra jarri, txantiloia sortu, etab.). Bostekin egin dut hori, astebeteko atzerapenaz baikenbiltzan argazkiekin (orain duguna, Mendibekoa, adibidez, berez apirilerako aukeratzekoa zen). Horrekin batera, bozkaren bat zutenak (bi) bozkagaietan mantendu ditut. Berdin egin dut Wikiatlasean nabarmendutako artikuluarekin: Errenteria, boto bakar batekin :-( izan da aukeratua. Uste dut aldaketak ondo egin ditudala, baina badaezpada ere komentatzen dizut, hori zuk egin izan duzu eta. Besterik gabe, ondo segi! --Orereta (erantzunak) 13:12, 28 Martxoa 2008 (UTC)

Ze IP arraroa[aldatu iturburu kodea]

Aupa Theklan! Youtuben begiratzen egon naiz eta hemen, tipo batek nola hobetu dezakegun artikuluak jartzen du. Tipo horrek Core 2 duo artikuluan egin zuen ekarpen bat, nanometro lotura jartzen. Hau da, tipo honek nola hobetu dezakegun wikipedia azaltzen du, baina gero, begiratzen ba dozu bere ekarpenak ez dira betere onak (batzuk). Ondo pasa!--EnzaiklopediaNire eztabaida 23:57, 28 Martxoa 2008 (UTC)

Bai egia da. Agian institutu bateko ordenagailua zen, eta ez zen izango institutu horretako ordenagailu bakarra, eta gehienetan ikastetxe edo intitutuko ordenagailuak IP berdina dute. Ala ere Mikel Olasagasti lankidea al da? zein? Agur!--EnzaiklopediaNire eztabaida 14:05, 30 Martxoa 2008 (UTC)