Lankide eztabaida:Theklan/2009ko abendua

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Wikiliburuak[aldatu iturburu kodea]

Egunon, Theklan. Wikiliburuska bat idazten ari naiz. Nola igotzen da? (alegia, nola egin azalean ager dadin? nora igo behar da fitxategia (commonsera?) Liburua pdfan egiten ari naiz, atalka eginez gero, oso nahasia izango litzatekeelako. Derrigor egin behar da nabigazio-bertsio bat? (nire kasuan, lana bikoiztea izango litzateke, matematikako formula asko daude eta). Zure erantzunen zai eta aurretik eskerrak emanez.08:12, 30 Azaroa 2009 (UTC)Joxemai ¨

Kaixo, Theklan. Bai, arrazoia duzu, guztiz logikoa da, wikia izan behar dela. Dena den, badira wikiliburu batzuk, euskal curriculumekoak, pdfn soilik daudenak. Azalari dagokionez, ezin da aldatu, blokeatuta dago ta.07:06, 2 Abendua 2009 (UTC)Joxemai

Berriro wikiztegia[aldatu iturburu kodea]

Barkatu Theklan baina hemen nator berriro zure laguntza eske. Administratzaile egin naute wikiztegian eta zuk esan zenidan artxiboa kopiatu dut ingeleratik, baina hala ere ez dut gezia agertzerik lortu. Leku askotan ibili naiz begira eta ez zait okurritzen non egon daitekeen arazoa. Astia duzunean eskertuko nizuke geziari begirada bat botatzea, oinarrizko gauza bat da eta a ze buruhausteak ari zaidan ematen. Eskerrik asko aldez aurretik. --Ikatz erantzun hemen 21:11, 15 Abendua 2009 (UTC)

Mila esker, azkenean lortu dut gezia ateratzea. --Ikatz erantzun hemen 22:29, 15 Abendua 2009 (UTC)

Wikipediako Azaleko proposamen orrialdearekin arazoak[aldatu iturburu kodea]

Gabon Theklan. Programazioan eta aginduak sartzen aditua baldin bazara, beharbada garatzen ari naizen Euskarazko Wikipediaren Azal Berrirako proposamenan arazo batzuekin lagundu ahal nazakezu. Arazoak: Lehena, Wikipedia atala (gorriz) eta Kategorien atalaren (urdinez) artean Atariak atala (arrosaz) sartu nahiko nuke, baina ezinezkoa zait; bigarrena, Wikimediaren beste proiektuak atala behealdean sartu nhai dut, pantaila osoan ezker-eskubi zabaltzen dela (oraingo azalean bezala) baina orain eskubialdean bakarrik kokatzen da eta ezin dut nahi dudan bezala ipini. Zuk lagundu edo beste norbaitek lagundu al diezadaken esango bazenit asko eskertuko nizuke. Gero arte. Euskalduna (esaidak hemen) 23:14, 2009ko abenduaren 16a (UTC)

Eskerrik asko. Euskalduna (esaidak hemen) 20:34, 2009ko abenduaren 17a (UTC)

Kaixo Theklan, proba egiteko Lankide:An13sa/monobook.css eta Lankide:An13sa/monobook.js sortu nituen baina dagoeneko ez ditut behar. Ezabatuko dituzu mesedez? Milesker.--An13sa 11:02, 19 Abendua 2009 (UTC)

Euskalduna Vs Euskaldunaa[aldatu iturburu kodea]

Bai Theklan, pertsona berberak gara. Lehendik Euskalduna kontua Euskarazko Wikipedian bakarrik nuenez, Commonsen argazkiak igotzeko bateratze saiakera gaizki atera ondoren Euskaldunaa kontu berria ireki beharra izan dut. Horregatik Commonsen argazkiak igo ostean sarritan Euskarazko Wikipedian artikuluak idaztean ezizenez aldatzea ahaztu eta Euskaldunaa bezala agertzen naiz. Ondo segi. --Euskalduna esaidak hemen 22:00, 20 Abendua 2009 (UTC)

Aupa Theklan1 Uro artikulo berriaren infotaulan aspiezpezieak atala sartu nahiko nuke, baina ez dit uzten. Ideiaren bat? Ondo ibili jaietan! Gorritxiki--Gorritxiki 14:22, 26 Abendua 2009 (UTC) Eskerrik asko! --Gorritxiki 14:35, 26 Abendua 2009 (UTC)

Eguberri on Theklan, mesedez irakurri Lankide eztabaida:216.185.29.69 orriko oharra eta blokeatu IP helbidea betiko. Milesker.--An13sa 19:09, 26 Abendua 2009 (UTC)

Logoa aldatu behar da.[aldatu iturburu kodea]

Eta bide batez zorionak 50.000 artikulua idazteagatik. Zariquiegui 22:27, 30 Abendua 2009 (UTC)