Lankide eztabaida:Theklan/2009ko urria

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Iepe, Theklan! Kontrolatu dezakezu aldaketa hau? Ez dakit bandalismoa den edo ez. Aio!--Unai (esan) 15:17, 1 Urria 2009 (UTC)

Euskal Herriko auzo infotaula[aldatu iturburu kodea]

Aupa Theklan! Oso-oso etorri berria naizenez, ez dakit bide egokia erabiltzen ari naizen zeure mezu-aholkuari erantzuteko, zeuk esan. Oker ez banago "auzo infotaula" erabiltzeko beharrik ez dut izan, dagoeneko ezarrita baitzegoen "auzo" direnen kasuetan: Izartza, Markiz...Taularik gabeak uzten ari naiz (ez baitira "auzo") lantzen ari naizen "lehengo udalerriak", aurretik eginda zeuden kasuen ildotik. Edo agian eskapatu zaidan beste orriren batez ari zara; edozein kasutan honetan ez bada, seguru hanka sartzen ari naizela edo hobeto egin ahal dudala, beraz zeure iradokizunak irakurtzeko prest! Eta egon lasai, edozein unetan zalantzak argitzeko eskatuko dizut!!

Eskerrik asko.

Adrar

Kaixo TheKlan,

gutxinaka-gutxinaka ari naiz Wikipediako artikulu bat eguneratzen (Amaikak-Bat) egunotan eta Bandalismoa egiten ari naizela esanarazi zait. Bakarrik komentatu nahi dut ez dela nire asmoa bandaloarenak egitea eta sentitzen dudala nahasteren bat sortu badut.

Lan gogorra da zuek egiten duzuen, hots, bakar batzuek hainbeste artikuluren "osasun" ona begiratu beharra, eta nire mirespen osoa duzuela esan behar dut.

--Oaramberri Wikipediako laguntzailea.

Erantzuna: Bandalismoa[aldatu iturburu kodea]

Mila esker zure erantzun azkarrarengatik, Theklan. Bai, mila bider eskatuko dizut laguntza eta gauza bera egingo dut zuregatik, edozerren beharrean baldin bazaude.

--Oaramberri Wikipediako laguntzailea.

Euskal Herriko auzo-infotaula[aldatu iturburu kodea]

Aupa Theklan! Biek arrazoi; "lehengo udalerriak" osatzearen atzetik ari banaiz ere, konturatu naiz zeuk esan bezala "bisitatutako" kontzeju guztiek (udalerri izanak ala ez) ez dutela auzo-infotaula. Aurrerantzean saiatuko naiz taula eransten, betiere neure jakinduria eskasak oztopatu ezean. Lehen saiakeretan koordenatu zehatzak lortzeko arazo batzuk izan ditut, irakurri nituen aholkuak baina leku batzuenak ondo topatu ezin. Bada lotura erreferentzialik EHko herriska, mendi...eta abarren koordenatu osoak era errazean topatzeko? Mila esker.

--Adrar 13:30, 8 Urria 2009 (UTC)

kaixo, Theklan, adiskide. barkatu, may bee this is not the place, where I should to write this letter, but ...: - I`m Otsoa-Z. I forgot my pasahitza :( :)) and I can`t remind it. mesedez, would you help me?! eskerrik asko. Georgiakoa naiz eta ene euskara pobre da!

Kontzeju infotaula[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, Jonva00 naiz. Berria naiz wikipedian, baina saiatzen ari nitzena zen kontzejuendako infotaula berri bat sortzen. Arazoa da, auzoetako ifotaula eskasa geratzen dela, eta gainera, Nafarroako Gobernuko kolore kodea ez duela jarraitzen (kontzejuak: morea).

Eskasa geratzen dela esaten dudanean, esan nahi dudana da hainbat datu falta direla infotulan: Armarria, ikurrina, alkatea, azalera, bizt. dentsitatea, izen ofiziala, hizkuntza zonaldea, garaiera, etab.

Mesedez, utz nazazu egiten infotaula, edo hobe iruditzen bazaizu, zu zeuk egin.

Esker mila. Zure aholkuen esperoan gelditzen naiz.

Nola jarri Txinako mapa infotaulan[aldatu iturburu kodea]

Gabon Theklan. Txantiloi:Txinako hiri infotaulan zuk jarritako Txinako kokapena mapa barrutien infotaulan jartzen saiatzen ari naiz, baina berrikuspenetan ez zait ondo geratzen. Hau da, nahi dudana da, hiriekin egin bezala, barruti, konderri eta abarrekin kordenatua jarri eta Txinako mapa orokorrean agertzea. Zariquiegui 21:56, 17 Urria 2009 (UTC)

Kordenatuen mapa ondo agertzen da, baina orain "kokapena" ataleko mapa desagertu da, hau da, barrutia udalerriko mapan kokatzen duen irudia. Zariquiegui 07:42, 18 Urria 2009 (UTC)
Gabon Theklan, ba dirudienez orain akatsa hirien infotaulan agertzen da Hefei <-- hor esaterako. Zariquiegui 18:14, 18 Urria 2009 (UTC)
Orain ondo dabil. Eskerrik asko egindako lanagatik. Zariquiegui 18:48, 18 Urria 2009 (UTC)

Eps Thek! Lankide izenak aldatu daitezke? kanzale 21:01, 22 Urria 2009 (UTC)

Galeserazko Wikipediak 25.000 artikulu[aldatu iturburu kodea]

Arratsaldeon Theklan. Galerazko Wikipediak 25.000 artikuluen kopurua oraintxe bete berri du... baina bitxikeri modura begira euren azalaren goikaldean zein logotipoarekin ospatzen duten, ezaguna egiten al zaizu? Ba zorionak zuri ere, zure logotipo diseinuak nazioartekoak bilakatu direlako. Aio. Euskalduna 16:55, 2009ko urriaren 27a (UTC)

Leonera babestua[aldatu iturburu kodea]

Aupa Theklan. Edizio gerra bat zela eta, leonera artikulua babestua dago. Ondo deritzot babestua egoteari, baina lankideok informazioa gehitzeko aukera ireki bahar da orain, nire ustez (eta arazoak badaude, ba berriz babestu). Gauza da kontu pare bat gehitu nahi nituela... Besterik gabe, ondo izan! --Orereta (erantzunak) 18:49, 27 Urria 2009 (UTC)

Eskerrik asko! --Orereta (erantzunak) 18:59, 27 Urria 2009 (UTC)

Abertzaletasun txantiloia[aldatu iturburu kodea]

Txantiloia pare bat orrialdeetatik kendu dut (ETA eta Independentzia artikuluetatik) ETAren artikuluan infotaularekin gaizki geratzen zelako eta infotaula eta txantiloiaren artean leku gehiegi hartzen zutelako, ia orri osoa betez. Independentzia artikulutik kendu dut independentzia, euskal abertzaletasuna baino orokorragoa delako eta independentzia ez baitu bakarrik lotura Euskal Herriarekin, baita munduko nazio askorekin ere, horregatik kendu dut.--An13sa 19:01, 27 Urria 2009 (UTC)

Buenas noches de la Italia, amigo. Desculpas, yo no escribo nada de Euskara Y muy mal Castellano. Tiengo hecho esta nueva pagina, porque gosto que el Rei Momo sea conocido en todo el mundo!

Tu poderias ajudar-me, en traduzirla? Muchas gracias y desculpas todo el incomode

Rei Momo Wiki.IT

193.58.223.72 20:01, 27 Urria 2009 (UTC)

Errepide txantiloia[aldatu iturburu kodea]

Ba zure eztabaida orrian txantiloi bat eskatzekotan egon nintzen lehengo egunean. :) Zariquiegui 22:52, 30 Urria 2009 (UTC)

NA-5161 oso ondo geratzen da! Zariquiegui 22:57, 30 Urria 2009 (UTC)

Errepide txantiloia[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, izugarri gustatu zait egin duzun errepideen txantiloia Euskal Herrirako. Bestalde, arazo bat aurkitu diot: Abiadurarako unitatea km/o jarri duzu, eta badakit, euskaraz ordu h-rik gabe idazten dela, baina neurrien sistema internazionalak dioenez, ingelesaz idatzi behar dira neurriak, hau da, km/h izan beharko zen. Zer uste duzu? Esker mila. Jonba00 23:13, 30 Urria 2009 (UTC)

Zure esku uzten dut unitatea, baina insistitzen dut, eta egiten dut gaia pil-pilean daukadalako (fisika ikasten ari naizelako), km/o, km/ordu, km/orduko edo horrelako adierazpenak gaizki egongo ziren zientifokoki, horregatik aholkatzen ditut km/h jartzea. Baina beno, esan dudan bezala, zure esku. Eta insistitzen dut, asko gustatu zait txantiloia. Eskerrik asko. Jonba00 23:31, 30 Urria 2009 (UTC)

Eskerrik asko botei buruzko informazioarengatik. Jonba00 23:51, 30 Urria 2009 (UTC)