Lankide eztabaida:Theklan/2011ko apirila

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Juan Raphael Ocanarza[aldatu iturburu kodea]

Aupa Theklan. Juan Raphael Ocanarza artikuluaz zalantza erakutsi zenuela ikusi dut. Ezabatzeko proposatu dut (begiratu eztabaida orrian). Iritzirik eman nahi baduzu... Ondo segi! --Orereta (erantzunak) 21:26, 7 Apirila 2011 (UTC)

Ederki! Arratsaldean zuzenduko dut. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 12:39, 15 Apirila 2011 (UTC)

Egina. Hori bai, testu zati bat ezin izan dut zuzendu. Artikuluaren bukaeran, «Erreferentziak» atalean, «Eskuratze data: 13/07/2010» jartzen duen tokian, Eskuratze data: 2010-07-13» jarri beharko luke. Lan bikaina, gainerakoan! Artikulu oinarri ederrak izango ditugu, osatuz joateko. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 14:36, 15 Apirila 2011 (UTC)

Azken zuzenketatxo estilistiko bat: «nekazaritzako tresnetako» jarri dudan tokian, hobeto legoke «nekazaritza tresnetako». Dagoen bezala ere ez dago gaizki, baina... hobeto jartzeko modua ikusita, ezin izan naiz isildu, sentitzen dut. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 14:48, 15 Apirila 2011 (UTC)

Ohartxoa utzi dut Politikak atalean: infotaulako "kantonamendua" errenkan Cantó de.. agertzen da.--josugoni (erantzun hemen) 09:07, 16 Apirila 2011 (UTC)

Frantziako udalerri bat da[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Theklan. Lehenbizi, zorionak Bota martxan eta ondo jartzearren... Kontutxo bat besterik ez. Esan ahal diozu Bot-ari XXXX Frantziako udalerri bat da beharrean XXXX Frantziako udalerria da forma egokian (azalpena) sortzeko artikuluak? Askotan lehenengo forma erabiltzen den arren, bigarrena da egokia euskaraz. Bide batez, lehen esaldi horretan dauden akatsak (bat da, -a horregatik aldatzea) automatikoki egitea posible ikusten duzu? Nik pixka bat begiratu dut, baina ezer ez (eskuz egin beharreko zerbait dela uste dut, agian Txokoan jarrita denok kontuan hartzeko)... :-( Ale ba, ondo izan! --Janfri; bai esan? 11:33, 17 Apirila 2011 (UTC)

Beste kontu bat: XXX Frantziako udalerria da, YYY departamentuan dagoena. Bien arteko koma falta zaio Bot-ak sortzen dituen artikuluei. Ez da akats larria, baina beno, konpondu badaiteke, hobeto ;-). Barkatu aurretik, produkzioan jarri izan baino lehen esan ez izana. --Janfri; bai esan? 13:10, 17 Apirila 2011 (UTC)
Ah! Eta konturatu naiz, infotaulan, Barrutiaren eremuan, lotura ez dela egiten barrutiaren artikulura, baizik eta azpiprefektura (barrutiko hiriburua) den udalerrira. Kantonamenduan ez da arazo hau gertatzen. Begira Maupas_(Aube) artikulua adibidez: Kantonamenduak Bouillyko kantonamendura zuzentzen du, baina barrutiko loturak Troyes-era eta ez Troyeseko barrutira--Janfri; bai esan? 13:14, 17 Apirila 2011 (UTC)
OK, primeran, lehen ez naiz horretaz konturatu. Dena den, kontuan izan lehen komentaturiko komarena! Lan bikaina! --Janfri; bai esan? 13:55, 17 Apirila 2011 (UTC)
Izarra Euskarazko Wikipedian artikulugintzan eta artikulu kopurua handitzen burututako lan nekagaitz eta etengabearengatik:
nere aldetik behinik-behin hona hemen Wikilari Langilearen Domina.

Beno, ez nuen Aste Santuko oporretara joan baino lehenagotik Frantziako udalerriak bot bidez sortzeko zure 100.000 artikuluetara ailegatzeko ekimena eta Euskarazko Wikipedian artikulugintzan ari zaren lan erraldoairengatik esker onik eman gabe uztea. Nire ustez, ideia bikaina izan duzu. Gero arte.

--Euskalduna; (esaidak hemen) 21:13, 2010ko martxoaren 24a (UTC)

Bandalismoa?[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, Theklan.

Identifikatu gabeko erabiltzailea (858614430) dabil bihurrikeriak egiten. Kasualitatez konturatu naiz, mutazio izeneko artikuluaren zati bat desegin duelako, eta zegoen moduan utzi dudalako nik gero.

Zuk ere identifikatu duzu eta berak sortutako Errekonbinazio artikulua (edukirik gabekoa) ezabatu duzu.

Erne egon beharko gara txorimalo horrekin. Gainera, ematen du Biologiako gaiak gogoko dituela, hain zuzen ere nik lantzen ditudanak.

Segi ongi.

-Josu 11:35, 21 Apirila 2011 (UTC)

Arratsaldeon, Tekhlan. Ba, bai, motel, martxa honetan Euskarazko Wikipediako Frantziako geografiako aditua izendatuko haugu... :D
Bai, bosgarren departamentua nahitan ez nuen sartu: zuk hor jarri duzun Bretainiako mapa Bretainia Historiakoa eta bere eskualde historikoena da (eskualde historikoen mugek ez dute departamentuekin bat egiten; gainera, Bretainia Historikoa gutxi gorabehera gure Euskal Herria bezalatxuko kontzeptua da, ezberdintasunak ezberdintasun), baina 1960 edo 1970 hamarkada aldera bosgarren departamentua Loire-Atlantique (44) Bretainiatik bereiztu eta orduan sortu berria zen Pays de la Loire eskualdean sartu zuten (eskualde honen ardatz "naturala" Loira ibaia da), lehenagotik ere ez dakit nik Nantes aldean oso-oso "bretainiarrak" ote ziren, ikus Jules Verne idazlea, adibidez.

Nire iritziz edo behintzat Bretainian izandakoan ikusitakoaren arabera, zuk jarritako mapa Bretainia artikuluan jarriko nuke (Bretainia Historikoa), aldiz ez nuke Bretainia (eskualdea) artikuluan jarriko (Euskadiren artikuluan Euskal Herriaren mapa jartzea bezala dela iruditzen zait), edota artikulu horretan jartzekotan, Bretainia Historikoa atala ireki eta bertan

Sakontzeko, irakurri: «Bretainia Historikoa»

txantiloia eta zuk jarritako mapa hori jarriko nuke, baina Bretainia Historikoa dela ongi argituz, eta ez gaur egungo Bretainia eskualdea. Halere, Loire-Atlantique udalerrien artikuluetan bretainiera edo galozko izenak ere jarriko nituzke (izan ezkero), euskararen antzeko egoera duten hizkuntza hauekiko begirunez. Nire iritziak lagunguko zizula espero dut. Gero arte.</bt>

-Euskalduna 15:42, 2011ko apirilaren 23a (UTC)

Nire iritzi pertsonala nahi izan ezkero: Loire-Atlantique departamentuko udalerriei ez nieke Bretainiako udalerriak direla jarriko, gaur egun horrela ez direlako, hortaz ez nieke euren infotaulan Bretainiako banderarik jarriko, halere lehen esan bezala eta zuk esan bezala, bretainierazko edo galozko izenik baldin badu, jarri egingo nuke: ikus euskarazko Nantes artikulua, ingelesezko en:Nantes artikulua, edota frantsesezko fr:Nantes artikulua. Bretainierazkoan br:Naoned, gehienera historikoki Bretainian egon zela dio, eta Bro Naoned eskualdean dagoela. Bestela, ba botaren testuaren hasierako lekuren batean "udalerri hau Bro Naoned eskualde historikoan dago, garai batean Bretainia eskualde historikoaren barnean egon zelarik" edo antzeko esaldi bat itsatsiko nioke. -Euskalduna 15:57, 2011ko apirilaren 23a (UTC)