Lankide eztabaida:Theklan/2013ko urtarrila

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Wikiztegira zuzendu[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, Theklan.

Enago ados artikulu horien ezabaketarekin eta txantiloi horren de facto indargabetzearekin. Kontuan hartu behar da wikipedia haur eta gaztexo askok erabiltzen dutela askotan, eskolan emandako definizioak osatu behar izaten dituztela eta askotan dezepzioanturik geratzen direla, hitza aurkitzen ez dutelako. Kontuan hartu gainera entziklopedia eta hiztegi baten arteko diferentzia askok ez dutela ulertzen. Jakinaren gainean esaten dut gainera, nere bi seme alabei askotan galdetzen baitiet nola erabiltzen duten wikipedia eskolan. Azkenik, ingelesezko wikipedian badago txantiloi hori: Template:Wiktionary redirect; zerbaitengantik izango da, guk baino esperientzia eta jardun zabalagoa baitute. Zer galtzen da hitz horiei txantiloi hori jarrita? Ezer ez eta nire iritziz irabazi egiten da. Mezu hau txantiloiaren eztabaida orrira eramango dut, beharrezkoa balitz eztabaida han jarraitzeko. - --Joxemai; (erantzunak) 09:56, 8 urtarrila 2013 (UTC)

Theklan, nik uste dut gauzak ez direla bere onetik atera behar. Garbi dago txantiloi horren helburua ez dela hitz guzti guztietarako birzuzenketa egitea (wikipedian ez ditugu lotzen lotu daitezkeen guztiak, baizik eta gaia argitu eta testuinguruan kokatzen lagundu dezaketenak), baizik eta zirkunstantzialki bila daitezkeen hitzen esanahiari buruzko azalpen bat ematea. Ez zait iruditzen txantiloi horrekin dauden hitzak oso arruntak direnik. Adibidez, garrantzi hitzak errelebantziarekin lotu daiteke eta kontzeptu interesgarria izan daiteke, agian pertsona batek entziklopedia batean bila dezakeena. Besteek ere bere artikulua izan lezakete inongo arazorik gabe, baina epe luzera ere badirudi inor ez dela ausartuko horiekin eta horrekin jartzen da birzuzenketa. Berriz ere diot, kalterik ez du egiten, lagundu baizik. - --Joxemai; (erantzunak) 13:19, 8 urtarrila 2013 (UTC)