Lankide eztabaida:Theklan/III (2006ko urria-2006ko azaroa)

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Irudi:Altsasuko armarria.gif[aldatu iturburu kodea]

Arrastion Theklan. Eskerrik asko euskarazko wikipedian irudiak igotzeagatik baina oraindik gehiago eskertuko genizuke Altsasuko armarria.gif irudiaren deskribapen orria beteko bazenu: zein den lizentzia, irudiaren deskribapena... ahal den guztia. Ez baduzu horrela egiten ezabatu egingo da. Eskerrik asko berriz ere. —Barrie(postontzia) 15:49, 2 Urria 2006 (UTC)

Irudi:Australopithecus anamensis.jpg[aldatu iturburu kodea]

Arrastion Theklan. Eskerrik asko euskarazko wikipedian irudiak igotzeagatik baina oraindik gehiago eskertuko genizuke Australopithecus anamensis.jpg irudiaren deskribapen orria beteko bazenu: zein den lizentzia, irudiaren deskribapena... ahal den guztia. Ez baduzu horrela egiten ezabatu egingo da. Eskerrik asko berriz ere. —Barrie(postontzia) 16:05, 2 Urria 2006 (UTC)

Irudi:Australopithecus garhi.jpg[aldatu iturburu kodea]

Arrastion Theklan. Eskerrik asko euskarazko wikipedian irudiak igotzeagatik baina oraindik gehiago eskertuko genizuke Australopithecus garhi.jpg irudiaren deskribapen orria beteko bazenu: zein den lizentzia, irudiaren deskribapena... ahal den guztia. Ez baduzu horrela egiten ezabatu egingo da. Eskerrik asko berriz ere. —Barrie(postontzia) 16:06, 2 Urria 2006 (UTC)

Irudi:Bargagain.jpg[aldatu iturburu kodea]

Arrastion Theklan. Eskerrik asko euskarazko wikipedian irudiak igotzeagatik baina oraindik gehiago eskertuko genizuke Bargagain.jpg irudiaren deskribapen orria beteko bazenu: zein den lizentzia, irudiaren deskribapena... ahal den guztia. Ez baduzu horrela egiten ezabatu egingo da. Eskerrik asko berriz ere. —Barrie(postontzia) 16:10, 2 Urria 2006 (UTC)

Irudi:Jon Idigoras.jpg[aldatu iturburu kodea]

Arrastion Theklan. Eskerrik asko euskarazko wikipedian irudiak igotzeagatik baina oraindik gehiago eskertuko genizuke Jon Idigoras.jpg irudiaren deskribapen orria beteko bazenu: zein den lizentzia, irudiaren deskribapena... ahal den guztia. Ez baduzu horrela egiten ezabatu egingo da. Eskerrik asko berriz ere. —Barrie(postontzia) 17:55, 2 Urria 2006 (UTC)

Irudi:Maibelo.jpg[aldatu iturburu kodea]

Gauon Theklan. Eskerrik asko euskarazko wikipedian irudiak igotzeagatik baina oraindik gehiago eskertuko genizuke Maibelo.jpg irudiaren deskribapen orria beteko bazenu: zein den lizentzia, irudiaren deskribapena... ahal den guztia. Ez baduzu horrela egiten ezabatu egingo da. Eskerrik asko berriz ere. —Barrie(postontzia) 19:06, 2 Urria 2006 (UTC)

Irudi:OHD.jpg[aldatu iturburu kodea]

Gauon Theklan. Eskerrik asko euskarazko wikipedian irudiak igotzeagatik baina oraindik gehiago eskertuko genizuke OHD.jpg irudiaren deskribapen orria beteko bazenu: zein den lizentzia, irudiaren deskribapena... ahal den guztia. Ez baduzu horrela egiten ezabatu egingo da. Eskerrik asko berriz ere. —Barrie(postontzia) 19:23, 2 Urria 2006 (UTC)

Irudi:OHD.jpg[aldatu iturburu kodea]

Zuk esandako webguneari begirada bat eman diot baina ez dut informaziorik aurkitu, ez gutxienez nahi nuena. Baliteke copyright-ik ez izatea baina ez dakigunez... Hor dago arazoa, eta lizentzia adierazten ez duten guztiek bezala ezabatzeko jarrita dago. Ea sorte apur batekin askorekin bere copyright-aren egoerari buruzko informazioa lortzen dugun ;-). —Barrie(postontzia) 16:01, 3 Urria 2006 (UTC)

Lanean Txantiloia[aldatu iturburu kodea]

Eta nola dakit norbait badagoen artikulua aldatzen edo neri ahastu bazait txantiloia kentzea? udazkena eta biok ez goaz oso ongi batera... ;P Usogorri; (postontzia) 18:18, 5 Urria 2006 (UTC)

XMLa erabiltzen duten botak[aldatu iturburu kodea]

Aupa Theklan. Nik idazleekin erabili nuen metodoa azalduko dizut, baina udalerri eta hiriekin egiteko ez dut erraztasun berbera ikusten. Ea ba, nik iturri bezala Susa Literaturakoek eskainitako bi XML fitxategi hartu nituen: Euskal idazleen bat eta beraiek idatzitako liburuen beste bat. Bi XML fitxategi horiek ongi egituratuta daude, eta elkar lotu daitezke idazlearen identifikatzaileari esker. Bi fitxategi horiek nituela, aplikazio txiki bat prestatu nuen (nik PHP lengoaian egin nuen, horretan ongi moldatzen bainaiz), momentuz bot-arekin zerikusirik ez zuena. Aplikazio txiki honek XMLak irakurri, eta {{-start-}} eta {{-stop-}} etiketekin mugatutako testu-fitxategi berri bat sortzen zuen. Behin fitxategi berri hau sortuta neukala, bot-aren pagefromfile.py script-ari esan bertako artikuluak sortzeko eta lixto! Horretaz aparte eskuz moldaketa txiki batzuk egin behar izan nituen, baina oinarrizkoena hori izan zen.

Orain, udalerri eta hirien kontuari erreparatuz, ez dut hain erraz ikusten. Hasteko, ez daukagu oinarri bezala behar dugun XML fitxategi hori edo horiek, sortu egin beharko litzateke hori, edo zuzenean start eta stop dituen beste fitxategi hori. Kontua da wikiproiektu horretan informazio iturri ezberdinak aipatzen direla, dezente. Bakoitzean datu ezberdinak daude, baten biztanleria, bestean garaiera, bestean alkatea,... gainera batzuetan informazioa ere falta da.

Horrelako kasuetan batzutan egin izan dudana beste Wikipediatatik informazioa jasotzea da. Hau da, aplikazio txiki bat prestatu gaztelerazko Wikipediatik nik esaten dizkiodan orrialdeak irakurtzen dituena, horietatik biztanleria, alkatea, garaiera, mapa irudia, eta abar jaso, eta jasotako datu horiekin euskarazko txantiloia daraman artikulu bat sortu. Egia esan lan hau ez dut udalerriekin egin, baina Interneteko domeinuak sortu nituenean, txantiloietako datu guztiak ingelesezko Wikipediatik automatikoki jasotakoak dira; ondoren, paragrafoak eskuz idatzi nituen. Ez dakit ba, nola ikusten duzu? –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 10:02, 9 Urria 2006 (UTC)

Irudi:Ihauteriak2.jpg[aldatu iturburu kodea]

Gauon Theklan. Igo zenuen Ihauteriak2.jpg irudiaren inguruan idazten dizut. Deskribapen orrian azaltzen duzun bezala askea bada commons-era igotzea gomendatzen dizut. Momentuz ez diot ezer jarri, ez ezabatzeko eta ez Creative Commons txantiloia ere, azken batean commons-era igo beharko delako. Zuk nik baino hobeto beteko duzulakoan deskribapen orria, nahiago dut zuk egitea. Eskerrik asko. —Barrie(postontzia) 20:29, 9 Urria 2006 (UTC)

Ingelesezko wikipedian ere ezabatzera doaz Template:Cc-by-nc-sa eta Template:Cc-by-nc-sa-2.0 txantiloiak. —Barrie(postontzia) 16:54, 10 Urria 2006 (UTC)

Kaixo Theklan, sortzen ari zaren txantiloi guzti horiek sartu kategoriaren batez <noinclude> erabiliz, mesedez, horrela askoz errazagoa egingo zaigu batenbat topatzea. Bestela, kategorizatu gabeko txantiloi batzuk erdi-galduta geratzen dira hortik. Portzierto, zertarako dira Herrialde alias guzti horiek? –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 14:15, 18 Urria 2006 (UTC)

Txantiloi:Leku geografia zirriborro[aldatu iturburu kodea]

Arrastion Theklan. Leku geografia zirriborro txantiloiaren ordez zirriborro oinarria erabiltzearekin nahikoa da. Kodea hau litzateke.

{{zirriborro oinarria
|irudia = 
|2. irudia = 
|kolorea = 
|gaia = 
|gaiari = 
}}

Nik uste zuk sortu duzunaren funtzio berdina betetzen du. Agian ez da horrela? —Barrie(postontzia) 15:54, 21 Urria 2006 (UTC)

Bai ikusten dut. Konparatu beste txantiloi honekin (adibidez), zirriborro oinarritik abiatuta. Horrelako zerbait sortzea nahi zenuen? —Barrie(postontzia) 17:15, 21 Urria 2006 (UTC)

Zirriborro txantiloiak[aldatu iturburu kodea]

Arrastion Theklan. Zirriborro txantiloietan aldaketa batzuk egiten egon naiz (izen zuzenak jarri etab.) baina herrialdeetakoan ez dut momentuz ezer egin. Izan ere, zuk sortutako leku geografia zirriborro horren abantailak jakin nahi nituzke zirriborro denak berdinak izan daitezen.

Orain arte zegoenak herrialde bakoitzerako txantiloi bat sortzea eskatzen zuen (uff!) baina, gezurra dirudien arren, abantaila bat ere badu: bot-ekin aldaketak egitea oso-oso erraza da. Ni, hizkuntzekin pakete bat naizen honek, nahiago dut dena eginda ematen badidate eta deklinazioetan pentsatu behar ez badut. Zirriborro oinarriarekin baten sortzen dira txantiloiak (gorago esan bezala uff) eta gero ahastu egiten zara. Kategoriak berdin-berdin sortu egin behar direnez ez dago desberdintasunik bien artean, nik uste.

Zurea ongi ezagutzen ez dudanez ba ez dakit. Zerbaitegatik sortuko zenuen. —Barrie(postontzia) 18:06, 29 Urria 2006 (UTC)

Txantiloiak sortzeak dakarren lanak ez dit beldurtzen (bueno, apur bat bai ;-) eta horregatik, artikulu batzuen adibideak jarriz ([1] eta [2] edo beste bi) maneiatzeko, ulertzeko eta konpontzeko errazagoa iruditzen zait bigarrena. Batez ere, wikilaria berria bada. —Barrie(postontzia) 18:13, 29 Urria 2006 (UTC)
Egia da bai zirriborro gutxi daudenean erakinkorra dela. Modu horretara, zuk esan bezala, banderak jada eginak daudenez nahikoa da herrialdearen izena jartzearekin. Arazoa wikipedia hasten bada agertzen da (eta espero dut gertatzea). Zirriborro gutxi horiek zirriborro mordo horiek bihurtuko dira. Behin txantiloiak sortuta ahaztu. Gainera, zenbat herrialde daude ba? 200? 300? euskaldunak gara, kaguensos ;-) —Barrie(postontzia) 18:43, 29 Urria 2006 (UTC)

Bai, ziur errazago dela. Zirriborro txantiloiak egiteko modu bi ikusten ditut nik: bata, ingelesekoan bezala (eta guk ditugun zientzia, kultura zirriborroa... bezala), gai bakoitzari txantiloi bat egitea. Bigarrena, gaztelaniakoan bezala (eta zuk sortutako leku geografia zirriborro bezala), oinarri batekin (beraiek esbozo) beste denak aldagaiekin sortu. Nire ustez, bata edo bestea baina metodo bakarra aukeratu beharko genuke. Ez zirriborro txantiloi batzuk sortu eta beste batzuk ez. Eta horretarako zirriborro oinarrian edo aldaketak egin beharko genituzke edozein gairekin erabili ahal izateko, eta ez herrialdeen geografia zirriborroetan bakarrik. Niri berdin zait zein baina gero eta gehiago gustatzen zait txantiloi bakar bat edukitzearen ideia hori (denetan erabiltzen bada). Zuk zer diozu, ingelesa edo espainiarra? Edo euskalduna, edo bretainiarra, edo, edo... ;-) —Barrie(postontzia) 20:57, 30 Urria 2006 (UTC)

Zuk nahi duzuna. Eredu bakar bat aukeratzen badugu berdin zait zein den. Gaztelerazkoa aukeratzen badugu txantiloia nola moldatu pentsatu beharko dugu. —Barrie(postontzia) 14:35, 3 Azaroa 2006 (UTC)
Txokoan ere jarri daiteke baina, nire ustez, garrantzitsuagoak diren gai batzuen inguruan (irudien lizentzia...) ezer esaten ez dela ikusita ez dut asko espero. Kontzientzia garbi geratzen bazaizu txokoan iritzia eskatuz aurrera. Bestela, zer egin behar den pentsatu eta horretan hasiko gara. —Barrie(postontzia) 18:41, 4 Azaroa 2006 (UTC)

Nireak izango dira bai. Hobe ezabatzea ez bainaiz ezertaz oroitzen. Ez dakit mozkortuta nengoen sortu nituenean edo berria nintzelako bakarrik baina orain beste gauza batzuk ditut buruan, garrantzi gehiago izan dezaketenak. Eskerrik asko abisatzearren. —Barrie(postontzia) 22:05, 31 Urria 2006 (UTC)

Denoi ere berriak ginenean alkoholemi proba egin izan baligute... buenoooo! Baina oraindik 12 puntu izaten jarraitzen dugu. —Barrie(postontzia) 22:38, 31 Urria 2006 (UTC)

Kaixo! Gaur bertan ikusi dut Euskaltzaindiak hartutako erabakia exotoponimoei buruz (ikusi hemen: [3]). Bertan Donemiliaga Kukula agertzen da, eta ez Kukullako Donemiliaga. Dokumentua ikusi eta gero, nik uste ados egongo zarela aldaketarekin. Jaiegun ona pasa (wikipedia aurrean, noski) --josugoni (hemen idatzi) 10:16, 1 Azaroa 2006 (UTC)

Asteko herrialdea[aldatu iturburu kodea]

Barkatu, pasa egin zait-eta banderatxoa ipintzea. Honek toke ederrago ematen dio aldaketa berrien orrialdeari ;) Mila esker Kabri, (erantzunak hemen) 20:31, 2 Azaroa 2006 (UTC)

Mila esker euskal musika wikiproiektuarena aldatzeagatik. Ez nabil oso fin txantiloi horiekin. - Uterga, (postontzia)

Askoz hobe antolatuta[aldatu iturburu kodea]

Bai baina zuk ez bazenituzke sortuko nik ez nituzke berrantolatuko, beraz eskerrik asko bioi. —Barrie(postontzia) 13:26, 3 Azaroa 2006 (UTC)

Esoteriko/Exotiko[aldatu iturburu kodea]

Gauon Theklan. Zergatik aldatu zenuen Txantiloi:Esoteriko-ren izenburua? Argi dago esoteriko eta exotiko ez direla berdinak baina zer da txantilio exotiko bat? Esoterikoa ulertzeko saila den zerbait da. Horregatik zuen izena, nik jarria ez den arren. Exotikoa, bertakoa edo arrunta ez den zerbait izan daiteke, baina hitz hau ikustearekin batera beste gauza batzuk datorzkit burura. Mutilen kontuak. —Barrie(postontzia) 20:40, 4 Azaroa 2006 (UTC)

Hemen ere, zirriborroekin bezala, zuk nahi duzuna. Eta ez badakizu hitz bietatik zein aukeratu beste bat bilatu dezakegu. Txantiloi korapilatsua edo Txantiloi zaila beste irtenbide batzuk dira. Honik lurreko hitzak dira gutxienez, eta edonork ezagutzen ditu. —Barrie(postontzia) 11:55, 5 Azaroa 2006 (UTC)
Korapilatsua orduan. Zuzenduko dut bot-aren laguntzarekin. Ados bazaude ez erantzun ;-) —Barrie(postontzia) 12:01, 5 Azaroa 2006 (UTC)

Konpainia profila[aldatu iturburu kodea]

Bai! Burua apurtzen nabil ia zelan konpondu. Etxeorratz(erantzuna hemen) 15:41, 5 Azaroa 2006 (UTC)

Eguneratu ditut izen guztiak, baina ez dakit zelan egin, txantiloia Iberdrolaren ezkerrean agertzeko. Beharbada gauzaren bat aldatu beharko da txantiloiean. Etxeorratz(erantzuna hemen) 16:10, 5 Azaroa 2006 (UTC)
Eskerrik asko! Etxeorratz(erantzuna hemen) 19:37, 5 Azaroa 2006 (UTC)

Asteko herrialdea[aldatu iturburu kodea]

Kaizo! Beste wikietan bozketa bidez aukeratzen dituzte, baina honek ez dit gehiegizko gustua ematen ez dakit. Baina beno, ez dakit bestela nola egin. 2007rako, bozketa ireki beharko dugu, proposamen zerrenda bat sortu herrialde guztiekin, agian lankide bakoitzak adibidez 200 herrialdeetatik 52 (urtearen asteak) aukeratu eta denen artean gehien aukeratu diren herrialdeak boto ordenez edo berdinketa izan ezkero, alfabetikoki zerrendatu. Nahiko pisutxua izan daiteke baina hobe da behingoz egin zerrenda eta ez astero bozkatzen ibiltzea. nahikoa dugu astero herrialde honen informazioa euskaratzea ;) Ez dakit zuk ere proposamenak egin badituzu edo komentatu Aiooz! Kabri, (erantzunak hemen) 15:46, 5 Azaroa 2006 (UTC)

Beno ba ondo, kontinenteka banatuta hobe, zure esku orduan herrialdeak, niri berdin zait sailkaketa eta zein herrialde diren... Ah! Euskal Herria ere sartu zerrendan ;) nahiko xumea da-eta. lehendabizi bertakoa egin beharko genuke eta gero bestea, baina betiko kontuak dira jeje... Kabri, (erantzunak hemen) 15:56, 5 Azaroa 2006 (UTC)

Nik mantenduko nuen horrela. --Patxi lurra 13:07, 6 Azaroa 2006 (UTC)

Beno ba, Theklan. Lehenengo ta behin ezkerrik asko lagundu izana gatik, erregistrau ein naz (EHtikanpora) baino ondino ez dekot ni puta idea zer ein billar dodan zeuri idazteko, beraz hamen idazten dot zuk irakurten dozun esperantzakin. Baino beste aldetikan ez dot uste inor be faltau ein dodanik ta ein badot ez zan hori neure intentzioa, ta barkamenak eskaten dittut. Nere lehenengo xirriborroa zan ta argatik moskeatu ein naz. Yada ikusi ein dot Bizkaitarra zerala, nik bebai, Bilbokua. Pobeña aukerattu ein dot Bilbokue yada eine zeolako (lan kuttuna), ta han lagun batzut hantxe bizi direlako, ta sarritan bazilatzen dittut Pobeña, Muskiz dala esaten). Ez dakit zu hantxe eon baldin bazea baino, ez bazea eon gomendaten dizut, ikaragarri politte dabe baino hori bai euskara gitxi entzungo dozu.

Ta ya amaitzeko ikusi ein dot ingelesa te beste hizkuntza batzuk hitzigiten dituzula, nik agian pixke bet lagundu ein al dot,zeatikan oso gazte nintzala (ondino la ostia gazte naz) Erresuma Batura etorri nintzan ikastera ta ya daramatzat urte batzuk, frantzesera bebai dakit, ez ingelesa bezain ondo baino beno. Italiera bebai amatxik han bizi zalako. Beraz ingeleseko testutan lagundu al badot ederto. Ez dekot denbora askotxo ikasketak direla eta baino saiatuko naz.

Barriro eskerrik asko, ta jarraitu herria altxatzen. Aio!!! Ah! ta zihurrenik akats latxak ein dittut idazterakoan baino ortografia ez dabe nere fuertea ta gazteleran gitxigo (ta ganera ahasten ari dot). Benga agur.

Asteko herrialdea[aldatu iturburu kodea]

Bai, saiatuko naiz laguntzen, oso ideia ona iruditzen zait eta. Kontua da hurrengo asteetan parte hartzeko asti handirik ez dudala izango. Ahal dudan heinean lagunduko dut. Historia ikasi dudanez, herrialdeen historia izango dudan gustokoen, eta horretan arituko naiz, nik uste. Ez dakit nonbait apuntatu behar dudan edo. —Uterga 11:02, 7 Azaroa 2006 (UTC)

Deklinabideekin bueltaka[aldatu iturburu kodea]

Bai, Irango banaketaren ordez Iranen banaketa jarri nuen, nire ustez behintzat horrela da-eta. Ea ba, ni ez naiz hizkuntzalaria, eta ez dakit zer moduzko azalpena eman ahal izango dudan, baina tira; kontua da horrelako akats asko egiten direla erdarakadak direla-eta. Gazteleraz de preposizioa erabiltzen da gauza askotarako, eta euskaraz berdina esateko noren/zeren, nongo eta noizko kasuak existitzen dira. Hori dela-eta egiten dira nahasketak. Kasu askotan ez dago zalantzarik, adibidez, Donostiako kaleak kasua, argi dago nongo esan nahi dela. Baina askotan nahasten dira adibidez liburuaren azala eta liburuko azala, gaztelera dela-eta. Banaketa administratiboaren kasuan zeren eta nongo kasuen arteko eztabaida hori sortu liteke; herrialdeko banaketa da edo herrialdearen banaketa? Nik ez dut ikusten hango zerbait moduan, herrialdeko hiriak edo herrialdeko probintziak moduan, baizik eta harekin egin den zatiketa bat, haren zatiketa bat, eta ez hango zatiketa bat. Ez da oso azalpen ona, baina tira, nik bien artean pentsatuz gero -ren atzizkiarekin hartzen diot zentzua. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 17:17, 7 Azaroa 2006 (UTC)

Atarrabiarra[aldatu iturburu kodea]

Atarrabiarra ez da existitzen konpainia moduan, horregaitik duda izan dut jartzerakoan. Dena den, azalpena jarri dut eta uste dut gutxi gorabehera ondo dagoela orain. Etxeorratz (erantzuna hemen utzi) 18:44, 10 Azaroa 2006 (UTC)

Txantiloi:Idazkera[aldatu iturburu kodea]

Gabon Theklan! Lotsa handiz eman behar dizkizut eskerrak, Txantiloi:Idazkera zuzentzeagatik! Egia esan, ez zen ortografia akatsa, idaztean eginikoa baizik, baina tira... Lotsa-lotsa eginda nago. Hala ere, ez ditut kontuak oso argi, txantiloia sortu ondoren zalantza sortu baitzait. Hainbat artikulu berri (ad: Troia) ortografia, joskera eta sintaxi akatsak dituzte, gehienetan gaztelaniatik eginiko itzulpen azkarrak direla-eta. Horiek zuzentzeko sortu dut txantiloia. Baina, agian ez da modurik egokiena wikilari berriei harrera emateko, haien artikulua akatsez josia dagoela esatea ez baita ongietorria emateko modu onena... Agian, txantiloia ezabatu beharko litzateke. Zer uste duzu? --josugoni (hemen idatzi) 21:51, 12 Azaroa 2006 (UTC)

Hego eta Ipar Euskal Herriak-i buruz[aldatu iturburu kodea]

Iepa Theklan, ez dakit niri dagokidan, baina ezin gorde dezakedan kezkatxo bat daukat. Galdera, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren artikuluan bota dut. Ondokoa hain zuzen:

"Iradokizun bat. Zalantzak ditut, egokia denentz Hego eta Ipar Euskal Herriei buruz hitz egitea. Alegia, Euskal Herria bakarra da eta ez ordea bi. Ez da Ipar Euskal Herririk, ezta Hego Euskal Herririk. Baizik Euskal Herri bakarra, Iparraldea eta Hegoaldeaz osatua. Nik zuzenduko nuke beraz, "Hego Euskal Herriko lurralde guztiak" diozun hori, eta "Hegoaldeko" ala "Euskal Herriko Hegoaldeko" formula erabiliko nuke."

http://eu.wikipedia.org/wiki/Eztabaida:Euskal_Herriko_Arkitektoen_Elkargo_Ofiziala

eskerrik asko!

Please enlighten me[aldatu iturburu kodea]

Greetings,

Could you tell me the differences between the words Aitzinako and Haraitzinako (filosofoak)? There may be some confusion in the interwiki links. Robin des Bois ♘ 02:27, 20 Azaroa 2006 (UTC)

Thank you for your quick reply. The reason for my inquiry is that I created Aitzinako filosofoak category that includes Haraitzinako filosofoak as a sub-category. After a second thought, I think I may have created a useless category. I will by-pass the category and put back the Haraitzinako in the Filosofoak category. If you are an administrator, could you delete the Aitzinako filosofoak category? If not, could you tell me what template to use for a speedy deletion? Thanks again for your help Robin des Bois ♘ 23:27, 20 Azaroa 2006 (UTC)
Nevermind. I finally found Txantiloi:Ezabatu and used it. Thanks anyway. -- Robin des Bois ♘ 15:58, 23 Azaroa 2006 (UTC)

Blokeaketa erregistroa[aldatu iturburu kodea]

Aupa Theklan. Arrazoi duzu IParen kontu horrekin, baina batzutan ez da beste irtenbiderik egoten; bertatik konektatuko zen, baina etengabe ari zen mezu bera artikulu guztietan jartzen, eta ezin zitzaion horrela jarraitzen utzi. ETAren artikuluak azken aldian horrelako asko dituela-eta erregistratutako erabiltzaileentzako mugatzea pentsatu dut, bandalismo gehienak erregistratu gabekoek egiten dituzte-eta. Txantiloi hori jartzean ere pentsatzen ari nintzen, badaukagu zerbait eginda? –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 17:44, 20 Azaroa 2006 (UTC)

-a mugatzaileaz[aldatu iturburu kodea]

ipea theklan galdera bat, nola behar luke izan ondoko artikuluaren izenburua: "arkitektura neoklasiko" ala "arkitektura neoklasikoa"? Artikulua egin dut eta "-a" barik jarri dut. eskerrik asko --zazpi (hemen idatzi) 15:16, 21 Azaroa 2006 (UTC)

bai irakurria nuen eztabaidagai izan zen kontu hori. Txikiri galdetuko diot. Zalantzak ditut ez ote baiten gazteleratik harturiko hitza Neoclasico. Izan ere Iparraldeko euskaldun batek azken o hori ez bailuke hartuko, frantsesez neoclassic delakoan bainaiz. Esker 1000! --zazpi (hemen idatzi) 17:40, 21 Azaroa 2006 (UTC)

interwiki + commons[aldatu iturburu kodea]

bai, egia! daukadan lanpostuak ez dit lasai aritzeko aukerarik ematen eta halako akatsak egiten ditut. Interwikiena askotan beste une batean egiten dut, lasaitasunez, eta commonsena...! buff. Ba hori, copy-paste akatsa. Ea badsa trebatzen naizen eta zuzenago aritzen naizen. Eskerrak laguntzen didazuen!!!!--zazpi (hemen idatzi) 16:06, 23 Azaroa 2006 (UTC)

Gaztelugatxe[aldatu iturburu kodea]

Uharte bat izan bazen ere (itsasgora zenean), zubiak fisikoki lotu du lurrarekin. Lotura artifiziala izan arren, mapa guztietan zubi hori lur moduan ageri da, eta ez zubi moduan. "Euskal Herriko penintsulak" kategoria berria sortu liteke bestela. --etxeorratz (erantzuna hemen idatzi) 16:11, 24 Azaroa 2006 (UTC)

Manhattan uharte bat da, hori argi dago, baina Manhattan eta inguruarekiko lotura pilaredun zubi normalen bitartez egiten da. Gaztelugatxe lurrez dago "kontinentera" lotua. Urgull eta "Getariako Arratoia" ziur berez itsasgora zenean uharte bilakatzen zirela. Baina gizakiak lotu zituen artifizialki. Txikitatik igaro dut uda Bakion, ta ez dut sekula Gaztelugatxe uharte deitzen inor ikusi. --etxeorratz (erantzuna hemen idatzi) 13:03, 25 Azaroa 2006 (UTC)
Gaztelugatxera beti joan daiteke oinez, ez zubi bat eraiki zutelako, Bizkaiarekin lurrez elkartu zutelako baizik. Uhartearen ingeleseko definizioa ikusita honakoa esaten du "An island or isle is any piece of land that is completely surrounded by water." eta Tidal island-en definizioak "A tidal island is a piece of land that is connected to the mainland by a natural or man-made causeway that is exposed at low tide and submerged at high tide." Orduan zer da Gaztelugatxe? Niretzat Gaztelugatxeren kasua Kroaziako penintsula honen antz handiagoa dauka http://en.wikipedia.org/wiki/Image:Peninsula_croatia.jpg--etxeorratz (erantzuna hemen idatzi) 18:20, 25 Azaroa 2006 (UTC)

Gabon Theklan! Lehenik eta behin, eskerrak eman nahi dizkizut eskeini didazun euskaltzaindia dominerengatik. Hunkituta nago oso. Ez dakit baina, ez ote dun txantxa punttua izango, sarri hutsegite handi xamarrak (barregarriak askotan) egiten baititut, nazi bizardunen autoerretratua esterako. Hala ere, esker 1000, nonbait zintzilikatuko dut domina birtuala. Ondo segi wikilari! --josugoni (hemen idatzi) 17:11, 25 Azaroa 2006 (UTC)

Barkatu, baina nahastu egin naiz. Barrie izan zen zuzendu zuena. Hala ere, barre politak egin nituen... :D Ikusi nahi baduzu, hemen duzu.
Ba, ebaki-itsatsi bat egin nuen aurreko eguneko txantiloiekoa (Txantiloi:Azaroa_19) eta bertan Van Goghen Autoerretratua agertzen zen, bizarrik gabe... --josugoni (hemen idatzi) 17:34, 25 Azaroa 2006 (UTC)

EHko mendiak[aldatu iturburu kodea]

Tira, neuk egingo neukeen gauza bat izango zan mendilerroen arabera garatzea artikulua, eta ez probintziaka, mendilerroek probintzia bat baino gehiago hartzen baitabe askotan.

Bestela, aprobetxau nik egindakoa loturak sartzeko. Neuk be segiduko dot mendiei buruzko artikulu solte gehiago egiten. Ondo ibili!

--Patxi lurra 17:41, 25 Azaroa 2006 (UTC)

Zirriborro txantiloia[aldatu iturburu kodea]

Aupa Theklan. Ez dut zure proposamena txokoan aurkitzen... esaidazu nire eztabaida orrialdean proposatzen duzun aldaketa, bai? Mila esker! –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 16:37, 27 Azaroa 2006 (UTC)

Egin dut aldaketa. Arrazoi duzu, bai, horrela ez da hain sendo gelditzen eta zirriborro txantiloiak leku gutxiago hartzen du; gustatzen zait nola gelditzen den. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 16:56, 27 Azaroa 2006 (UTC)

Aupa Theklan. Ikusi berri dut infantzoi Lur Edegiarekin birzuzendu duzula, eta, tira, Bizkaia aldean hala izan zitekeen, baina Nafarroako Erresuman, infantzoiak beste kontu ezberdin bat ziren. Bigarren mailako noblezia izaten zen, zein baroiei (lehen mailako nobleziari alegia) aurre egiteko XIII. mendean batu egin zen. Obanosko infantzoiak ospetsuak izan ziren, eta, egun, herri horretako futbol taldeak Infanzones du izena. Beraz, nire ustez, infantzoi hitzak bere artikulu propioa izan beharko luke. Zer iruditu? —Uterga 14:20, 28 Azaroa 2006 (UTC)

2003ko plataforma abertzale eta ezkertiarrak[aldatu iturburu kodea]

2003an sortutako plataformei buruz artikulak sortu duzula ikusi dut. Guztietan partaidetza debekatuta izan zela jarri duzu eta ez zen horrela izan: http://www.elmundo.es/papel/2003/05/09/espana/1391505.html 16 herritan normalki aurkeztu ziren eta eserlekuak lortu zituzten: Irun Herria, Alegiko Talde Ezkertiar Abertzalea, Bagoaz, Belauntzako Sustraiak, Branka, Errezil Bizirik, Tafalla Berri, Herriarengatik, Anueko Indarra, Mendi (?)galarrekoa, Berriozar Baietz, Izustarri, Mugarra Bilgunea, Urdiandarrak, Zornotza Eginez, Maeztuko aukera (?) aia-maeztun Ahal duzunean horri hauek zuzendu mesedez. Nh3