Lankide eztabaida:Theklan/IV 2006ko abendua

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Zirriborro txantiloia[aldatu iturburu kodea]

Aupa Theklan! Beno, komentatu didazun arazoa konpondu dudalakoan nago... hutsunearen kontua zen,   aldagai barruan jarriz ez zuen ongi egiten, eta aldagaitik kanpora atera eta hutsune arrunt bat jarri dut horren ordez.

Horrelako txantiloiekin orain gertatzen den arazotxo bat-edo konpondu nahiko nuke. Leku geografia zirriborro txantiloiarekin uste dut gertatzen dela; leku bateko geografia zirriborroa egin nahi den bakoitzean kode guztia jartzen da dagokion artikuluan, aldagai eta guzti. Hobeto egongo litzateke kasu honetan adibidez, Paraguaiko zirriborro artikuluetan jartzeko metodo hau erabiliz Txantiloi:Paraguai geografia zirriborroa sortzea, Leku geografia zirriborro horretan oinarrituz, eta ondoren artikulu guztietan sortutako berri hori erabili, eta ez kode guztia... –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 22:45, 3 Abendua 2006 (UTC)

Siriako eskualdeak[aldatu iturburu kodea]

Gabon Theklan! Non lortu duzu Governorate euskaraz Gobernantzia dela? Niretzako Gobernantzia beste gauza bat baita, Governance hain zuzen. Siriako eskualdeak izendatzeko ez al da errezagoa eskualde erabiltzea, beste hainbat herrialdetan bezala? Ados bazaude, nik egingo ditut aldaketak :) Aio... --josugoni (hemen idatzi) 20:39, 4 Abendua 2006 (UTC)

Kitto. --josugoni (hemen idatzi) 22:47, 7 Abendua 2006 (UTC)

Asteko herrialdea[aldatu iturburu kodea]

Aurrera motel! Nere adostasun guztia zure proposamenarekin. :P Kabri, (erantzunak hemen) 16:16, 10 Abendua 2006 (UTC)

Gabon! Ene uste apalean, Europako herrialdeak gehiago agertu beharko lirateke zerrandan, euskal hiztunak europan gaudelako eta interesak (ikasketak, lana, bidaiak, etab) inguruko herrialdeetatik hurbilago ditugulako. Adibidez, Afrikako estatuak mundu mailan gehiago izanda ere, gure interesgunetik urrunago daude. Gainera, Europako estatu garrantzitsuek (Alemania, Erresuma Batua, Espainia, Frantzia, Italia), oraindik ere, artikulu kaxkarra dute gehienek... --josugoni (hemen idatzi) 20:53, 11 Abendua 2006 (UTC)
Beno... --josugoni (hemen idatzi) 21:45, 11 Abendua 2006 (UTC)

Re: User page copied[aldatu iturburu kodea]

I'm pleased that you like it :) If you have any questions about how I did anything, feel free to ask. – ClockworkSoul 17:09, 19 Abendua 2006 (UTC) (as 129.49.144.230)

OSI mugitu OSI ereduara[aldatu iturburu kodea]

OSI artikuluan ez dago wikitua.

Nire asmoa da hauen atalak (osi mailak) "OSI ereduko" artikuluko esteketara mugitu eta handitu, OSI artikulua berbideratuz. zer iruditzen?

Erabiltzaile txantiloiak[aldatu iturburu kodea]

Epa theklan! Pozten naiz nire txantiloiak gustuko izan dituzulako eta gustura konpartituko nituzke beste lankideekin, kontua da ez dakidala nola bihurtu nire txantiloiak Txantiloi:... motako txantiloian, laguntzarik edo hori nola egiten den azaltzen duen orria? --Janfri; idatzi lasai 15:34, 29 Abendua 2006 (UTC)

Primeran geratu da, eta gustatu zait emaitza, halere, gustatuko litzaidake jakitea nola bihurtzen diren kutxatxoak txantiloi, geroago ere nik sorturikoak beste lankideen eskura jarri ahal izateko zuri eskatu gabe. --Janfri; idatzi lasai 18:21, 29 Abendua 2006 (UTC)
Egin dut jada nire lehen txantiloia, ikasi dut nola egiten diren. eskerrik asko zure laguntzagatik Janfri; idatzi lasai 20:24, 29 Abendua 2006 (UTC)


Kooperatiba/Lankidetza edo Kooperatibagintza[aldatu iturburu kodea]

Theklan: Bat nator zurekin "Kooperatiba" hitza egokiagoa izan daitekela sarrera gisa. Bainan, holan bada, bi orri ezberdin zabaldu behar dira:

- Kooperatibak

- Lankidetza edo Kooperatibagintza

Zabaldu dudan orriaren kontzeptu gehienak (Historia, eraketa, etab.) -baina ez guztiak- Lankidetza/Kooperatibismoaren historia, eraketarekin, etab. daude loturik, eta ez "Kooperatibaren" eraketarekin edo.

Beraz, ondo ikusten badozu, ahalegin bat egingo dut egunotan informazio gehiago sartzeko eta bi orri horiek lantzeko.

Eskerrik asko zure ekarpenagatik.

MediaWiki euskaratzea... proposamentxo bat[aldatu iturburu kodea]

Aupa Theklan, ba niregatik ondo, ez dakit zehatz-mehatz zer den aipatzen duzun bilatzaile hori, baina ahal dudan neurrian laguntzeko prest nago. Zuk esan. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 11:13, 30 Abendua 2006 (UTC)

Baditu ba gauza interesgarri batzuk Monobook-Suite honek, gustatu zait. Edizio azkarrarena eta irudiaren gainean informazioa eskaintzearena nahiko interesgarriak dira, adibidez. Joango gara poliki-poliki itzultzen. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 11:29, 30 Abendua 2006 (UTC)