Lankide eztabaida:Zumalabe

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Ongi etorri, Zumalabe, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

--TXiKiBoT 02:41, 27 Abendua 2008 (UTC)

Midwayko gudua[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, Bai, nire eztabaida-orria da lekurik onena nirekin harremanetan jartzeko, zuzenean nirekin hitz egin nahi baduzu. Kasu honetan uste dut egokiena izan dela. Zuzenean artikuluaren edukiari buruzko eztabaida bat hasi nahiko bazenu, hobe da artikuluaren eztabaidan bertan egitea.

Egin ditudan aldaketei dagokienez, oraintxe azalduko dizut:

  • Batailaren ordez gudua jarri dut Euskaltzaindiak hitz hori hobetsi duelako. Esteka horretan agertzen den "h." horrek esan nahi du hobe dela bigarrena erabiltzea.
  • Bigarren hitza hitz arrunta denean, beti minuskulaz hasi behar da. Beraz, "Midwayko Gudua"-ren ordez, "Midwayko gudua" idatzi behar da. Euskaltzaindiaren gomendioa da hori ere.
  • "Midwayko" jarri dut, Midway izeneko uhartea gudua gertatu zen tokiaren izena delako, ez guduaren izena bera.
  • Zergatik "Midwayko" eta ez "Midway-ko"? Euskaltzaindiak bi eratara onartzen du, eta wikipedian aspaldi egon zen bozketa batean marratxorik gabe idaztea erabaki zen.

Beno, gauzak argitu izana espero dut. Jarraitu lanean 40.000 artikuluetara iritsi arte! --Assar; (erantzun hemen) 13:57, 27 Abendua 2008 (UTC)

Ados.--Assar; (erantzun hemen) 20:36, 27 Abendua 2008 (UTC)

Pare bat gauza eta gomendio bat[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Zumalabe! Ongietorria euskarazko wikipediara, lehenik eta behin. Artikuluak egiten hasi zara eta pare bat detaile argitu nahi nizkizun, hauek hobeak izan daitezen eta ondoren gomendio bat. Lehenengoa da artikuluek kategoria bat behar dutela. Bestela hauek aurkitzea askoz zailagoa da gero. Kategoria bat jartzeko artikuluaren bukaeran [[Kategoria:Bigarren Mundu Gerra]] (adibidez) jarri behar duzu. Honen inguruan gehiago jakin nahi baduzu goian duzun agur horretan laguntza orrialdeak ere badituzu.

Bigarrena da interwikiak jartzearena. Interwikiek beste wikipediekin lotzen gaituzte. Adibidez zure artikulua Midwayko gudua baldin bada gaztelerazko es:Batalla de Midway artikuluarekin lotu dezakezu. Artikulu horretara lotzeko egiten duzun artikuluaren bukaeran [[es:Batalla de Midway]] jarri beharko zenuke.

Eta gomendioa euskararen zuzentasunaren inguruan da. Sortu dituzun artikuluetan akats ortografiko batzuk baziren. Lasai, denok egiten ditugu. Baina horiek ekiditeko modu on bat badago: Mozilla erabiltzen baduzu Xuxen zuzentzailea jar dezakezu. Honek zuzenean markatzen dizu erabiltzen zauden hitza ondo dagoen edo ez, eta akats gutxiago egiten dira.

Bestela, eta Assarrek jarri dizun bezala, dudarik baduzu galdetu lasai! Aio! -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 14:33, 28 Abendua 2008 (UTC)