Lanperna

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau animalia generoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Lanperna (argipen)».
Lanperna
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Animalia
Filuma: Arthropoda
Azpifiluma: Crustacea
Klasea: Maxillopoda
Ordena: Scalpelliformes
Familia: Scalpellidae
Generoa: Pollicipes
Leach, 1817

Lanperna Pollicipes generoko animaliak dira, itsas ertzeko marearteko haitzetan atxikita bizi diren oskoldunak. Oso aintzat hartzen dira sukaldaritzan.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lanpernek bi larba-aldi dituzte.

  • Lehenak nauplius izena du, planktona osatzen duena eta itsas-lasterrek, itsasaldiek eta olatuek alde batetik bestera daramana. Egoera aske honetan garatu eta elikatu egiten da. Egoera honek bi aste inguru irauten ditu.
  • Bigarrenak ziprido izena du eta igerian egiteko egokitua dago. Egoera honetan, larbek ingurune seguru eta emankorra aukeratzen dute. Ez bada hala, larbak hil egingo dira. Ingurune egoki hau aurkitzean, ziprido larba haitzera atxikitzen da eta lanperna bihurtuko duen metamorfosia hasten.

Lanperna arruntak jarraikako sei oskol garatuko ditu, gorputza inguratu eta babesteko. Bizitza osorako haitzera itsatsia izango da, garroak erabiliz planktona harrapatzeko eta gametoa erruteko.

Ornogabe asko bezala, lanpernak hermafroditak dira eta aldizkatu egiten dute ar eta eme egoera. Lanpernen zakila luzeena da gorputzarekin erkatuta, animaliaren luzera baino 20 aldiz luzeagoa baita.

Espezieak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lanpernak arrokari atxikiak

Lanperna hitzarekin Pollicipes generoko espezieak izendatzen dira, hala nola:

  • Pollicipes cornucopia (Leach, 1824)
  • Pollicipes elegans
  • Pollicipes mitella (Gmelin, 1790)
  • Pollicipes pollicipes (Gmelin, 1789)
  • Pollicipes polymerus

Gastronomian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sukaldaritzan, oso aintzat hartzen dira lanpernak Euskal Herrian. Hemendik kanpo, Espainiako iparraldeko kostako eskualdetan, Galizian batez ere, eta Portugalen ere guztiz gustukoa dute.

Perretxikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lanperna hitza Amanita generoko perretxiko batzuk izendatzeko ere erabiltzen da:

  • Lanperna txar (Amanita pantherina DC. ex Fr.)
  • Galdakao lanperna (Amanita rubescens Pers. ex Fr.)
  • Lanperna ezkatazorrotz (Amanita echinocephala Vitt.)
  • Lanperna irintsu (Amanita solitaria Bull. ex Fr.)
  • Gilbert lanperna (Amanita gilberti Beauseigneur)
  • Lanperna zuri (Amanita citrina var. alba (Gillet) G.T.)
  • Lanperna ezkatahori (Amanita aspera Fr.)
  • Lanperna ilun (Amanita gr. Spissa)
  • Lanperna hori (Amanita gemmata Fr.)
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lanperna