Lanza del Vasto
Wikipedia(e)tik
Lanza del Vasto, jaiotza-izenez Giuseppe Giovanni Luigi Enrico Lanza di Trabia (San Vito dei Normanni, Apulia, Italia, 1901eko irailaren 29a - Elche de la Sierra, Albazete, Espainia, 1981eko urtarrilaren 5a) italiar jatorriko pentsalari eta idazle frantsesa izan zen.
[aldatu] Biografia
Gandhiren ikasle izan zen; bortizkeriaren eta bizitza modernoak sortzen dituen mendekotasunen aurka agertu zen bere obretan: Le pélerinage aux sources (1944), Vinoba (1954), Le chiffre des choses (poema-bilduma, 1942), "Arima bizien goratzea" (saiakera, 1968) eta "Gizon askea eta basa astoak" (saiakera, 1969).
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.