Laodamante

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Laodamante edo Laodamas, greziar mitologiaren arabera, Tebaseko azken erregea izan zen, bere aita Altzinoo hil ondoren. Tebaseko bigarren gerran parte hartu zuen, non Epigonoen aurka borrokatu zuen eta Egialeo euren buruzagia garaitu zuen, baina Alkmeonek hil zuen Laodamante bera. Ondoren, hiriko biztanle guztiek utzi zuten hiria, Tiresias igarleak aholkatu zuen bezala, eta garaileek, bertara sartu zirenean, hiria inortxo gabe ikusi zuten.