Laodize Kapadoziakoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Laodize Kapadoziakoa (grezieraz Λαοδικη (Laodike)), Pontoko Erresumako errege zen Mitridates VI.aren arreba eta Kapadoziako Ariarates VI.a erregearen emaztea. Bere senarra hil ondoren, Gordiok hil zuena, Mitridatesen aginduz, berarentzako eta bere seme-alabentzako patu bera eragozteko, Nikomedes III.a Bitiniakoaren besoetara bota zen, honekin ezkondu zelarik, eta Kapadozia honen esku utzi zuelarik. Bere semea hil ondoren, Nikomedesekin elkartu zen, Kapadoziako tronuan iruzurti bat jartzeko asmoz, are Erromara joan zen, Ariaratesekin hiru seme-alaba izan zituela esatera; hala ere, iruzurtiaren eskakizuna, Senatuak arbuiatu egin zuen. Ariarates VII.a eta Ariarates VIII.aren ama eta Mitridates V.a Evergetesen alaba izan zen.