Laokoonte
Wikipedia(e)tik
Laokoonte Troiako Apoloren apaiza. Troiako gerran, grekoek egindako zurezko zaldi erraldoia ez zezatela hirian sartu aholkatu zien troiarrei. Atenea jainkosak zigortu egin zuen horregatik, eta bi sugek hil zituzten bera eta bere bi semeak. Pasadizo hau Virgiliok agertu zuen Eneidan (II. liburua); orobat, ospe handia du gertaera hau bera irudikatzen duen eskulturak, Hagesandro, Poliodoro eta Atenodoro eskultoreek egina.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.