Laos
| Laosko Herri Errepublika Demokratikoa ສາທາລະນະລັດປະຊາທິປະໄຕປະຊາຊົນລາວ (Sathalanalat Pasathipatai Pasason Lao) |
|||
|---|---|---|---|
|
|||
| Goiburua: Bakea, Independentzia, Demokrazia, Batasuna eta Oparotasuna | |||
| Nazio ereserkia: Pheng Xat Lao |
|||
| Hiriburua (eta hiri handiena) |
Vientian 17°58′N 102°36′E |
||
| Hizkuntza ofiziala(k) | Laosera | ||
| Gobernua
Presidentea
Lehen Ministroa |
Estatu komunista Khamtai Siphandon Boungnang Vorachith |
||
| Independentzia Frantziatik |
1949 uztailaren 19 |
||
| Eremua
• Guztira
• Ura |
236.800 km² (81.) % 2% |
||
| Biztanleria
Herritarra |
5.924.000 (103.) 4.574.848 25 biztanle/km² (146.) laostar |
||
| Dirua | Kip (LAK) |
||
| Ordu eremua • Udan (DST) |
Ez (UTC +7) |
||
| Interneteko domeinua | .la | ||
| Telefono aurrezenbakia | +856 |
||
Laos, ofizialki Laosko Herri Errepublika Demokratikoa, Hego-ekialdeko Asiako estatu itsasgabea da, Indotxina penintsulan kokatua. Mugakide ditu Birmania eta Txina ipar-mendebaldean, Vietnam ekialdean, Kanbodia hegoaldean eta Thailandia mendebaldean. Hiriburua Vientian da.
Laosko historia Lan Xang edo Milioi Elefanteko Lurralderaino (XIV. eta XVIII. mendeen arteko erresuma) atzera daiteke. Frantziako kolonia izan ondoren, independentzia 1949an eskuratu zuen. Gerra zibil luze baten ostean, Pathet Laoko komunistak boterera iritsia amaitu zen 1975ean.
Ekonomia eta politika-askatasuna arloetan, munduko herrialdeen arteko sailkapenean postu baxuenetan kokatzen dute nazioarteko estatistikek. Herrialdeko %80k nekazaritzan egiten du lan. Hala ere, 2006an Laosko ekonomiak %7.2 egin zuen gora.
Laos oso anitza da etniei dagokienez, nahiz eta herrialdearen %70 lao da, etnia-talde nagusia.
Eduki-taula |
Geografia[aldatu]
Laos Asia hego-ekialdeko estatu itsasgabea da, gehien bat baso trinkoz estalitako lurralde malkartsua, nahiz eta zenbait ordoki eta goi-ordoki ere izan. Mendi garaiena Phou Bia da (2.817 m). Mekong ibaiak mendebaleko muga osatzen du Thailandiarekin eta Annamgo mendikateak ekialdeko mugaren gehiengoa Vietnamekin.
Klima tropikala da eta ezaugarritzat montzoiak ditu. Euri garaia maiatzetik azarora da eta honi garai lehorra darraio abendutik apirilera. Heroina ekoizten den Urrezko Hirukia eskualdea osatzen duten lau herrialdeetako bat da.
Laos munduko animalia espezie ikusgarrienen bizilekua ere bada. Esanguratsuenak Indotxinako tigrea, gaur erraldoia eta Asiako elefantea dira. Azken urteotan, zenbait espezie aurkitu edo berriz aurkitu dira, desagertutzat jotzen baitziren. Hauen artean daude Annam untxia, saola eta kha-nyou edo Laosko haitz arratoia.
Laosko historia[aldatu]
Laosko historia Lan Xangeko erresumaraino atzera daiteke. XIV. mendean sortua, XVIII. mendera arte iraun zuen, Siamek herrialdea inbaditu eta geratu ziren lurraldeen gaineko kontrola hartu zuenean. Siamgo erregeak, Frantziaren aurkako borroka zakarra ekidin nahian, egungo Laos osatzen zuten lurraldeak Frantziari eman zizkion 1893an.
Bigarren Mundu Gerran Japoniak konkistatu zuen. Baina gerra galdutakoan, Laosek independentzia aldarrikatu zuen 1945an bertan. Nolanahi ere, Frantziak agintea ezarri zuen berriro, eta 1950ean erdi mailako autonomia erdietsi zuen, Frantziako Batasunaren elkartutako estatu gisa. Are gehiago, Frantziak de facto boterea gorde zuen 1954ra arte. Orduan, konstituzio-monarkia eratu zen, independentzia osoa bereganatuta. Genevako Konbentzioaren salbuespen berezian, Frantziako misio militar batek herrialdean jarraitu zuen komunisten kontra erregearen armada babesteko. Hurrengo urtean, AEBek Frantzia ordezkatu zuen.
Aldameneko Vietnamgo ezegonkortasuna Laosera hedatu zen. Anabasa horretan gerra zibila eta hainbat estatu-kolpe gertatu ziren. Ipar Vietnamgo armadak ekialdeko Laos inbaditu eta okupatu zuen. Armada hori zen Pathet Lao alderdi komunistaren benetako boterea Laosen. AEBek Laos ere bonbardatu zuten Vietnamgo Gerran, hornitzeko bideak mozteko aitzakian. 1968an, Ipar Vietnamgo armadak burututako erasoaren ondorioz, Laosko Erret Armada desegin zen. Gatazka AEBek eta Thailandiak antolatutako tropa irregularrek jarraitu zuten. Sobiet Batasunak eta Ipar Vietnamek babestuta, 1975ean, Pathet Lao komunistek boterea eskuratu zuten Laosen.
Banaketa administratiboa[aldatu]
Laos 16 probintziatan (kang), udal batean (kumpang nakon) eta gune berezi batean (khetphiset) banatua dago:
1.Attapu 2.Bokeo 3.Bolikhamxai 4.Champasak 5.Houaphan 6.Khammouan 7.Loung Namtha 8.Louangphabang 9.Oudomxai 10.Phongsali 11.Salavan 12.Savannakhet 13.Vientian * 14.Vientian 15.Xaignabouli 16.Xaisomboun ** 17.Xekong 18.Xiangkhoang
* udalerria ** toki-administrazio berezia
Probintzia hauek barrutitan (muang) azpibanatzen dira.
Kanpo loturak[aldatu]
- (Euskaraz) Jalgi.com atlasa datuak, mapak eta irudiak
- (Ingelesez) CIA - World Factbook Geografia, biztanleria, politika eta ekonomia datuak.
| Asiako herrialde eta lurraldeak (Nazio Batuen azpi-eskualdeka) | |||
|
Afganistan • Errusia • Kazakhstan • Kirgizistan • Uzbekistan • Tadjikistan • Turkmenistan |
Hego Korea • Ipar Korea • Japonia • Mongolia • Txina | ||
|
Arabiar Emirerri Batuak • Armenia • Azerbaijan • Bahrain • Egipto • Georgia • Iran • Irak • Israel • Jordania • Kuwait • Libano • Oman • Qatar • Saudi Arabia • Siria • Turkia • Yemen |
Brunei • Ekialdeko Timor • Filipinak • Indonesia • Kanbodia • Laos • Malaysia • Myanmar • Singapur • Thailandia • Vietnam |
||
|
Bangladesh • Bhutan • India • Maldivak • Nepal • Pakistan • Sri Lanka |
Beste entitate |
||
