Samiera

Wikipedia(e)tik

(Laponieratik berbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Samiera
Sámegiella
Non mintzatzen den: Norvegia, Suedia, Finlandia eta Errusia 
Eskualdea: Laponia
Guztira hiztunak: 20.000 inguru
Hizkuntza familia: Uraldarra
 Fino-ugriarra
  fino-lapiarra
   Samiera 
Estatus ofiziala
Hizkuntza ofiziala: Norvegiako inguru batzuetan onarpen ofiziala du; Suedia eta Finlandiako udal erakunde batzuetan gutxiengo baten hizkuntza gisa onartua dago
Araugilea: Ez du
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1: se (Iparreko samiera)
ISO 639-2: sma, sme, smi, smj, smn, sms
ISO/FDIS 639-3: sjd, sjk, sjt, smn, sms, sju, sje, sme, smj, sma sia, sjd, sjk, sjt, smn, sms, sju, sje, sme, smj, sma 

Samiera Eskandinaviako iparraldean samitarrek mintzatzen duten uraldar hizkuntza da. 20.000 bat lagunek mintzatzen dute eta beste uraldar hizkuntzekin harremana du (finlandiera, estoniera, kareliera...). Modu askotara izendatzen da: Saami, Samic... Lapoiera forma (Laponia lurraldeari lotua), ez da erabiltzen, samitarrak gutxiesteko erabili izan baita.

Eduki-taula

[aldatu] Historia

1948an, samiera mantentzeko egitasmo bat garatu zuten, Iparraldeko Samiera aldaera hartu eta egonkortu egin zuten, hiztun gehien zituen dialektoa zela ikusi zutenean. Hala ere, Errusia aldeko samitarrek euren hizkuntza alfabeto zirilikoarekin idaztea erabaki zuten. 1979. urtetik Iparraldeko Samiera da Finlandiar, Norvegiar eta Suediar eskola eta zerbitzuetan erabiltzen duten hizkuntza orokorra.

[aldatu] Adibidea

Jarraian, ondoko zenbakiak samiraz idatzita daude:

1 - ok'tâ
2 - guok'te
3 - gol'bma
4 - njæl'lje
5 - viht'tâ
6 - guht'tâ
7 - chiezha
8 - gavcci
9 - ovcci
10 - logi
20 - guok'te logi
30 - 'gol'bma logi

[aldatu] Samiera idatzia eta egoera soziolinguistikoa

Samieraren egoera soziolinguistikoa oso kaskarra da. Hiztun gutxi ditu eta, gainera, hainbat dialekto literariotan banatua dago. Hizkuntzaren aldaeretaz hitz egiten bada ere, forma literario egonkortu desberdin hauek hizkuntzak direla esatea zehatzagoa da, samiera hizkuntza hauen multzoa izanik. Aldaeron tamaina txikia dela eta, hala ere, dialektotaz hitz egiten da normalean, nahiz eta batzutan euren artean ez diren ulertzen. Ondokoak samiera forma desberdinak dira:

Samitar hizkuntzen banaketa geografikoa: 1. Hegoaldeko samiera, 2. Ume samiera, 3. Pite samiera, 4. Lule samiera, 5. Iparraldeko samiera, 6. Skolt samiera, 7. Inari samiera, 8. Kildin samiera, 9. Ter samiera.

- Akkala Samierari dagokionez, azken hiztuna 2003an hil zen. Kemi Samiera, azkenik, XIX. mendean desagertu zen.

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Wikipedia
Hizkuntza honek bere Wikipedia du.
Bisita ezazu.
Tresna pertsonalak