Lapurtarren Biltzarra

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 15:31, 16 apirila 2015

Lapurtarren Biltzarra Erdi Arotik Frantziako Iraultzara arte Lapurdi gobernatu zuen batzarra izan zen. Euskal Herriko beste herrialdeek bere Batzar Nagusiak edo Gorteak zituzten bezala, Lapurdik bere botere legegile eta zerga ezartzailea zuen Biltzarra.

Ustaritzeko Motteko gaztelua, egun udaletxea eta lehen Biltzarraren egoitza zena.

Etimologia

Biltzar hitzak Bil(-era) eta Zahar hitzen lotunea du arroa eta 'agureen bilera' esan nahi omen du[1].

Historian zehar idazkera ezberdinak izan ditu:

Ezaugarriak

Biltzarra Lapurdiko elizate guztiek aukeratutako baldam-apheza edo alkate-abadeen bilera izan zen. Hauek etxe-frankoen jabeek aukeratuak izan ziren (hau da, ez ziren beste etxeen menpe), arazo amankomunak konpontzeko. Biltzarra bere bilerak igandeko meza eta gero egun oraindik kapitaleku izena zuten lekuetan eta kapito-harri inguruan egiten zituen. Ustaritzeko Motteko gazteluan egoitza orokor bihurtu zen. Biltzarrak hirugarren estatuarentzat besterik ez ziren, hau da nobleteria eta apaizeria ezin ziren sartu[3].

Osaera

Biltzarrean parte hartutako elizateen zenbakia denbora pasa ahala aldatu dira. 1567ko urtarrilaren 24ren bilkuran 29 ordezkari izan ziren.

1567an eginiko bilkura baten parte-hartzaileak[4] 31 izan ziren. Hona hemen:

XVII. mendeko hasieran, Ziburu eta Hendaiako elizateak Biltzarrera lotu ziren[4]. 1789an, ordezkariak zituzten elizateak aipatutakoak gehi Hendaia eta Urkoi gabe izan ziren.

Gixune, Ahurti eta Bardoze, Agramondeko dukerrian zeudenak, 1763 arte ezin zuten Biltzarrera joan. Historialari batzuen arabera, Frantziako Iraultzara arte, Gixuneko ordezkariek eskatu zioten Biltzarrei kontuak euskaraz eman zitezela.

Funtzionamendua

Biltzarrak bi alditan hartzen zituen erabakiak. Lehendabizikoan, sindikoak (Biltzarreko idazkari eta diruzaina, bi urteko agintea zituena) alkate-abadeei eztabaidatzeko gaiei buruzko txostena ematen zuenn. Gero, bakoitzak bere elizatean kontsultatu eta eztabaidatu ondoren, zortzi egun geroago berriro biltzen ziren bere herrikideen erantzunak emateko[5]. Ordezkariak ezin zuen erantzuna aldatu, aldiz, bere herrikideen bozeramalea izateko agindua zuen. Elizate bakoitzak ahots bakarra zuen, biztanle edo etxeen zenbakia zeinahi ere zen. Behin elizate guztiek bozkatu azkenengo emaitza "demokratikoa" izan zen.

Artxiboak eta historia

Ustaritzeko Biltzarraren bilera antzinena 1567ko urtarrilaren 24an egindakoa izan zen[6], presidentea Lapurdiko baileren teniente-jenerala zen Micheau Sosiondokoa zuena. Ezagutzen dugun bigarrena 1593. urtekoa da[7].

Biltzarraren azken bilera 1789ko azaroaren 18an egin zen. Biltzarraren agiriak Estatu Nagusiek sortutako Asanblada Nazionalari eskatu zion egungo funtzionamendua mantentzea (...) edo behintzat hiru euskal herrialdeentzako departamendua sortzea.

Biltzarraren eskubideak

Biltzarraren eskubide nagusia, herrialdeko beste batzarrak ziren Bizkaiko Batzar Nagusiak edo Nafarroako Gorteen moduan, finantza-autonomia izan zen. Bere funtzionamendurako zergak bildu ez ezik, erregearen altxorraren kontribuzioa negoziatu ere egiten zituen. Egun, Hego Euskal Herrian kupoarekin egiten zuten bezala, behin kontribuzioa onartuta biltzarrak bilketaz eta banaketaz arduratzen zen.

Biltzarraren sindiko orokorraren eginkizuna erabakiak betetzea zen, lapurtarren autonomia erregearen funtzionarioen gehiegikerietatik at mantenduz. Bera erregearen zergen atzerapenaren arduraduna zenez batzuk preso hartu zituzten, herrialdearen finantza-independentzia galzorian ez jartzeko.

Erregeak Nafarroa Beherean eta Lapurdin funtzionarioak izendatzeko herrialdeko erakundeei galdetu behar izan zien: Lapurdin Biltzarra izanda. Horrexegatik 1567an Biltzarrak erregeari hiru hautagaiak Ustaritzeko Gortean bailliageren teniente jenerala izateko proposatu zizkionean, euskararen ezaguera baldintza ukatuezin bihurtu zen, "bere menpean izango zuen herriak beste hizkuntzarik ulertuko ez zuelako".

1660ean, 1659ko azaroaren 7an Pirinioetako Ituna sinatu eta berehala,Luis XIV.a Frantziakoak Espainiako infanta ezkondu zuenean[8], Biltzarrak herrialdearen izenean 20.000 libraren borondatezko ekarpena egin zuen Donibane Lohizuneri gertakizunaren antolakuntzan laguntzeko.

Hain zen inportantea sindikoaren eginkizuna eta hain mingarria erregearentzat, ezen honek bere sindiko berezko izendatu baitzuen. Erregearena Urtubi zuen izena, biltzarrarena, aldiz, Xurio. Honek eskatima sortu zuen xabel xuri (Xurioren aldekoak) eta Xael gorri (Urtubiren aldekoak) artean. Xurio garaile atera bazen, hil egin zuten. Erregeak, orduan, bailli izendatu eta honek Biltzarraren gai-zerrenda finkatu zuen.

Biltzarraren ordezkari ezagunak

Dominique-Joseph Garat, 1789an Estatu Nagusietan Biltzarraren ordezkaria.

Garat anaiak (Dominique-Joseph eta Dominique) Biltzarrak aukeratuak izan ziren 1789ko Estatu Nagusietan bere ordezkariak izateko. Hauke Hirugarren Estatuaren ordezkariak izanda, Makeako bizkondea nobleteriarena eta Doneztebeko jauna, Ziburuko apaiza, apaizteriarena izan ziren.
Dominique-Joseph Garatek, Konbentzioan Danton ordezkatuz Justizia Ministroa izan zena, Luis XVI.aren heriotz-zigorra irakurri zuen.

Lapurdiko sindikoen zerrenda

Lapurdiko sindikoen zerrenda[1]
Hasiera Bukaera Izena Elizatea Lanbidea
1513 Dabarosne
1545 Martin Mondutegi
1551 Antoine Iturbide
1557 Petry Duhalde Kanbo
1558 1559 Miguel/Michau Etxalartekoa Urruña
1584 Petry Duhalde Kanbo
1590 1593 Saubat Darmore Senpere Notarioa
1597 Jean Latsage
1599 1603 Charles Etxegoien Ustaritze Abokatua
1624 1626 Guyon Bidarrai Ustaritze Erret-notarioa
1632 1634 Martin Mondutegi Ustaritze Erret-notarioa
1636 Pierre Urruti Ustaritze Abokatua
1641 Pierre Bidartekoa Ustaritze
1653 Martin Txurio Azkaine Notarioa
1657 Pierre Urruti Ustaritze Abokatua
1659 Bernard Latsage Ustaritze
1667 Pierre Haritzmendi-Lamothe Milafranga
1670 Pierre Duvergier Ustaritze Olaberrietako jauna
1671 1672 Pierre Lamasse
1673 Martin Molères Ustaritze Notarioa
1674 Pierre Duvergier Ustaritze, Holaberriette
1675 Martin Molères Ustaritze Notarioa
1678 Martin Mondutegi Ustaritze Erret-notarioa
1679 Jean Urruti Ustaritze
1680 Dominique Habans Ustaritze Abokatua
1683 1684 Bernard Iriarte Ustaritze Aronako jauna
1685 1686 Jean Artaguielle Lekorne Ironako jauna
1687 1688 Jean Uhulke Urruña Notarioa
1689 Louis Ducasalar Hazparne Notarioa
1690 1691 Martin Molerers
1692 1694 Bernard Latiage
1694 1696 Jean Artaguielle Lekorne Ironako jauna
1696 1698 Jean Iriarte
1698 1708 Duhalde Ibarren
1708 1714 Jean Planthion[9] Biarritz Notarioa
1714 1721 Martin Duhalde-Daguerre[10] Milafranga Notarioa
1721 1725 Martin Dolhabide[11] Ainhoa
1725 1730 Salvet Iriarte[12] Hazparne Notarioa
1730 1734 Pierre Segure[13] Larresoro Notarioa
1734 1740 Laurent Elizalde[14] Milafranga
1740 1743 Doyhenard[[15]
1743 1751 Bertrand Planthion Arrangoitze
1751 1758 Pierre Darancette[16] Kanbo Notarioa
1758 1770 P. L. Elizalde-Lahet[17] Ezpeleta Notarioa
1770 1777 Pierre Amestoi[18] Bardoze Notarioa
1777 1781 Louis Dominique Aranbilage[19] Hazparne Notarioa
1781 1789 Pierre Aranburu[20] Sara Notarioa
1789 1789 Pierre Eustache Iriarte[21] Donibane Lohizune Notarioa

Egungo Lapurtarren Biltzarra

Bibliografia

  • Philippe Veyrin (1975) "Les Basques de Labourd, de Soule et de Basse-Navarre, leur histoire et leurs traditions" Arthaud ISBN 2-7003-0038-6 [25]
  • Léon Boussard (1975) "Jeiki, Jeiki, etxenkoak ou le défi des Basques" Albatros
  • Étienne Dravasa[26] (1950) "Les privilèges des Basques du Labourd sous l'Ancien Régime" San Sebastiàn

Erreferentziak

  1. a b c Étienne Dravasa, "Les privilèges des Basques du Labourd sous l'Ancien Régime", Donostia, 1950, 124. orr.
  2. Jatorrizko hitzak frantsesez: aujourd'hui vingt quatrième jour du mois de Janvier mil cinq cens quatre vingt quinze ... estans illec assemblés en plain Bilsarre à la manière accoustumée, les abbés et députés du dit païs de Labourd, tractans et communiquans des affaires communes des paroisses du dict bailliage - Archives communales de Bayonne, E.E. 17 F° 46
  3. Auñamendi: Historia de Lapurdi. Estratificación social en el antiguo régimen
  4. a b Manex Goihenetxe, "Histoire générale du Pays basque" 2. Liburukia, Elkarlanean, 1999, ISBN 2-913156-24-X, 161. orr.
  5. Kazeta.info: Maite Lafourcade: «Demokrazia zuzena zegoen Lapurdin 1789ko iraultza heldu arte»
  6. Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques, C 1620 (1711-1737 urteak), C 1621 (1758-1792 urteak).
  7. Agiri E. Goienetxek argitaratua, "Gure Herria", 1955, 4. alea, 195-200. orr.
  8. Infanta Maria Teresa Austriakoa izan zen, Espainiako erregea zen Filipe IV.a eta Ixabel Frantziakoaren alaba
  9. Planthion izeneko batek, agian sindikoak berak baina Arbonako erret-notarioa zena, "Inventaire et description des Privilèges et Franchises du Labourd" (Baiona, 1713) argitaratu zuen
  10. 1714ko uztailaren 14an hautatua
  11. 1721eko abuztuaren 21ean hautatua
  12. 1725eko urriaren 10ean hautatua
  13. 1730eko urtarrilaren 11n hautatua
  14. 1734ko abenduaren 10ean hautatua
  15. Pierre Iturbideren zerrendan Étienne Dravasak gehitua
  16. 1751ko maiatzaren 10ean hautatua
  17. 1758ko azaroaren 17an hautatua
  18. 1770eko abenduaren 24an hautatua
  19. 1777ko otsailaren 5ean hautatua
  20. 1781eko otsailaren 13an hautatua
  21. 1789ko irailaren 28an hautatua
  22. Diario Vasco: Los archivos del País Vasco francés volverán a Bayona en dos años
  23. Berria: Lapurtarren Biltzarra ospatuko dute gaur egun osoan Uztaritzen
  24. Kazeta.info: Lapurtarren Biltzarreko 29. edizioak bestaz bustiko du Uztaritze
  25. Berrargitaratua, lehendabiziko argitalpena 1947 urtekoa izanda
  26. Zuzenbidean doktorea

Ikus, gainera