Larraineko mendatea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Larraineko mendatea (zubereraz: Uthurzehetako Lepoa[1]; frantsesez: Port de Larrau; gaztelaniaz: Puerto de Larrau) Larraine (Zuberoa) eta Otsagabi (Nafarroa) udalerriak lotzen dituen mendatea da. 1.573 metrotara dago itsas mailatik.

Mendatearen tontorra.
Mendatea abuztuko egunsentian.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ohiko abiapuntua da Orhi (2.018 m.) mendira igotzeko, bai eta ekialdean duen Otsogorrigainara ere. Ekialdean ere Holtzarteko arroilak ditu. Olhadoko erreka bertan du iturria.

Toponimia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantsesezko Larrau toponimoak[2] itxura hauek izan ditu historian: Sanctus Johannes de Larraun eta l'ospitau de Larraun (1174an eta 1385ean, Duchesne bilduma CXIV[3]).

Igoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuberoako aldetik Larraineko Laugibar aterpetik igo daiteke RD-26 errepidetik, mendatearen ipar-ekialdean kokaturikoa. Igoerak 15,3 kilometroko luzera du. Bertatik 1.205 metro igotzen dira (batez besteko %7,9a). Tarte batzuetan %10 gradiente du, gehiengoa %13a izanda. Larrainetik tontorreraino ailegatzeko 1.362 metroko altueran dagoen Erroimendiko mendatea igaro behar da.

Otsagabitik hasita, mendateak 19,3 kilometroko luzera eta 100 metroko tunela ditu tontorretik gertu. Alde horretatik, NA-2011 errepidetik, 815 metro igotzen dira (batez besteko %4,2a), gehiengoa %8a izanda.

Frantziako Tourra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Igoera bitan egin dute txirrindulariek Frantziako Tourrean, 1996an eta 2007an[4]. Lehendabizikoz igo zutenean, Miguel Indurainek denbora asko galdu zuen Iruñera zihoan etapa batean. 2007an, lasterketa osoko mendaterik gogorrenetariko bat izan zen, Orthezetik Aubisquera zihoan etapan egindakoa.

Datuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Etapa Kategoria Hasiera Bukaera Lehendabizikoa tontorrean
2007 16 Hors Categorie Ortheze Gourette-Aubisque José Vicente García Acosta
1996 17 Hors Categorie Argelès-Gazost Iruñea Richard Virenque

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Hemen erabilia eta baita Frantziako Institut Géographique Nationalak esana
  2. Paul Raymond: "Dictionnaire topographique Béarn-Pays Basque"
  3. Duchesne Bilduma, 99-114. Liburukiak, Oihenarten paperak - Frantziako Liburutegi Nazionala
  4. Larraineko mendatea Frantziako Tourrean

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Larraineko mendatea

Koordenatuak: 42°58′26.4″N 0°59′38.4″W / 42.974000°N 0.994000°W / 42.974000; -0.994000