Larrako mendigunea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 09:59, 20 abuztua 2015
Larrako mendigunea
Belagoako harana

Larrako mendigunea Nafarroa Garaiko ipar-ekialdeko mendigune bat da. Erronkariko ibarraren buruan dago; iparraldean, Frantziarekiko muga egiten du; eta, ekialdean, Huescako probintziarekiko muga.

2000 metrotik gora altxatzen den kareharrizko masa erraldoi bat da, eta, gainaldean laua da. Hartara, garrantzi handiko multzo karstikoa eratzen du. Gainaldeko zatia, lenar handi bat da, ez erregularra eta apurtua, uraren eraginak, osin sakonak ireki dituena, toki hau, espeleologia parke bat bihurtuz. Bertan dago munduko osin sakonenetako bat, San Martingo osina, azterturiko 1360 metrorekin, baina galeria sarea oso handia da, orotara, 125 kilometro baino gehiago dituelarik.

Belaki harritsu guzti honek, espainiar aldera, Belagoa ibaira drainatzen du, Belaguako harana sortuz, oso haran ederra, basoz josia.

Mendiartearen goialdeko tokietan, pinu beltzaren presentzia nabarmentzen da, gutxi gora-behera, handiak izan daitezkeen taldeetan, lenarrak libre uzten duen lur zati urria probestuz, masa garrantzitsuago bat ere egonez, adierazia eta babestua dagoena, Ukerdiko Erreserba Integrala[1]. Toki baxuagoetan, pago eta izeiez osaturiko basoak daude, babesturiko beste toki bat ere egonez, Aztaparretako Erreserba Integrala, sekula ustiatua izan ez dena.

Tokia, faunan oso aberatsa da, eta, bertako animalien artean, hartzak, sarrioak, arrano beltzak, ugatzak eta basoilarrak nabarmen daitezke, beste animalia batzuen artean.

Ikus, gainera

Erreferentziak