Larrondoko geltokia

Koordenatuak: 43°17′39″N 2°54′56″W / 43.294211°N 2.915629°W / 43.294211; -2.915629
Wikipedia, Entziklopedia askea
Larrondo-Loiu geltokia» orritik birbideratua)
43°17′39″N 2°54′56″W / 43.294211°N 2.915629°W / 43.294211; -2.915629
Larrondo
Geltokiaren ikuspegia, 2016ko zaharberritze lanak gauzatu ondoren.
Map
Kokapen mapa
Lineak
« Elotxelerri    Sondika »
Kokapena
HelbideaGeltoki kalea, 2; 48180
UdalerriaLoiu,  Bizkaia
Geltokiaren datuak
Gunea2. gunea
Irekiera1908ko urriaren 31
IrisgarriaGeltoki irisgarria 
Nasak2
Trenbideak2
JabeaEuskal Trenbide Sarea
EragileaEusko Trenbideak
Garraio zerbitzuak
EuskoTren  Kukullaga Lezama

Larrondo edo Larrondo-Loiu Euskotrenen E3 lineari dagokion lurgaineko tren geralekua da, Loiu udalerriko Larrondo auzoan kokatuta dagoena. Bilbo-Lezama trenbidearen Olako saihesbidea inauguratzearekin eta Loruri eta Olako geltokiekin batera 1908ko urriaren 31n ireki zen,[1] eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 2. tarifa-gunearen barruan dago.[2]

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trenbide kokapenari erreparatuz, geltokia zabalera metrikoa (1.000 mm) duen Bilbo-Lezama trenbidearen parte da, 5,795. puntu kilometrikoan kokatuta.[3]

Sarbideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geltokiak arrapala zein eskailera bidezko bi sarbide ditu. Nasa aldaketa egiteko pasonibela gurutzatu beharra dago.

  • Arrapala bidezko sarbidea Eskailera bidezko sarbidea Sarbide irisgarria  Geltoki kalea, 2
  • Arrapala bidezko sarbidea Eskailera bidezko sarbidea Sarbide irisgarria  Subiñas bidea, 2

Geltoki berria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017an Bilboko metroaren 3. linea martxan jartzearekin batera, E3 linea Metro sarean integratu zen. Hala, Lezamatik Bilbora doazen trenak Metro sarearen barruan ibiltzen dira, Metro zerbitzua lortzeko maiztasunak tren hauek erabiltzen direla, besteak beste. Trenbide berri honetan ibiltzeko Euskotrenen 950 serieko tren unitateak erabiltzen dira. Tren unitate hauei egokitzeko, eta geltokia irisgarri bihurtzeko, geltokian eraberritze-lanak egin ziren 2016ko amaieran, hiru hilabetez. 400.000 euro inguruko kostuaz mugikortasun urriko pertsonentzako igarobideak irisgarritasun arautegira egokitu ziren, nasak zaharberritu eta altzariak eta argiztapena berriztatu ziren.[4]

Gainera, txartel-salmenta makina automatiko berriek mugikortasun urriko pertsonentzako irisgarritasun materian estandarrak betetzen dituzte, entzuteko desgaitasuna duten pertsonentzako T moduko bukle magnetikoa daukate, Braille serigrafiak interakzio elementu guztietan (botoiak, txarteldegiak, eta abar), eta itsumen eta ikusteko desgaitasun handia duten pertsonei egokitutako salmenta softwarea.[5]

Argazki galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]