Larry Rivers

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:43, 26 apirila 2015

Larry Rivers (Jaiotza-izena: Yitzroch Loiza Grossberg). Estatu Batuetako pintorea (New York, 1923 - 2002). Espresionismo abstraktua eta Pop Art mugimenduari loturiko moldeak bateratu ditu bere lanetan. Hans Hofmann pintorearekin egin zituen ikasketak, eta 1951. urtean eman zuen bere lehen lan handia, The Burial (Ehorzketa), Gustave Courbet pintore frantsesaren L´Enterrement à Ornans (1850, Ornanseko ehorzketa) lanean oinarrituriko koadroa. Aurrekoen pintura aztertzen jarraitu zuen eta Emmanuel Leutze Estatu Batuetako pintorearen obran oinarritu zen Washington Crossing the Delaware lana egiterakoan (1953, Whasington Delaware igarotzen). Kritika handiak jaso zituen Riversek bere joera eklektikoarengatik. Erretratu ugari egin zuen 1951-1957 urteetan, Double Portrait of Berdie ezagunena (1955, Berdieren erretratu bikoitza). Ikuspegien erabilera etena eta anitza, eta kolore finen erabilera dira Riversen lanen ezaugarri nagusiak. 1961etik aurrera hasi zen publizitateko irudiak erabiltzen, eta 1963an egin zien sarrera collage, eskultura eta eraikuntza moldeko elementuei. Joera horren erakusgarri dira The History of the Russian Revolution From Marx to Mayakovsky (1965, Errusiako iraultzaren historia Marxengandik Maiakovskiganaino) lanean eginiko 30 pinturak. 1968. urtean Rivers Afrikara bidaiatu zuen Africa and I dokumentala amaitzera. 1970eko hamarkadan Diana Molinari eta Michel Auderrekin bideo ugari egin zituen. Riversek bere heriotza arte (2002) jarraitu zuen lanean eta erakusketak egiten.

Erreferentziak