Lars Onsager

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Lars Onsager (Kristiania, egun Oslo, Norvegia, 1903 - Miami, 1976) estatubatuar kimikaria izan zen, sortzez norvegiarra. Kimika-ingeniaritzako eta kimikako ikasketak egin zituen, Trondheimen (Norvegia) eta Zurichen (Suitza), hurrenez hurren. 1928an, Estatu Batuetara joan zen, eta eskolak eman zituen Johns Hopkins Unibertsitatean, Baltimoren, eta Brown Unibertsitatean, Providencen. 1945ean, Yale Unibertsitatera deitu zuten Kimikaren Teoria irakastera, eta Estatu Batuetako herritartasuna hartu zuen urte hartan bertan. 1968an, Kimikako Nobel saria jaso zuen, termodinamikaren alorrean egindako lanarengatik. 1972an, Yaleko Unibertsitatea utzita, Miamiko Unibertsitatean hasi zen lanean. Lars Onsagerren lanik ospetsuenak atzera ezinezko prozesuen termodinamikari buruz egindakoak dira (gorputz bero batetik hotz batera igarotzen den berotasuna, adibidez). Bestalde, koloideak eta metalak aztertu zituen, eta hidrodinamikako ikerketak egin zituen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lars Onsager Aldatu lotura Wikidatan