Hurdes

Koordenatuak: 40°22′44″N 6°16′48″W / 40.379°N 6.28°W / 40.379; -6.28
Wikipedia, Entziklopedia askea
Las Hurdes» orritik birbideratua)
Hurdes
Motaeskualde
Geografia
Map
Koordenatuak40°22′44″N 6°16′48″W / 40.379°N 6.28°W / 40.379; -6.28
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Extremadura
ProbintziaCáceresko probintzia

Hurdes[1][2] (gaztelaniaz: Las Hurdes; extremadureraz: Las Hurdis) Extremadurako (Espainia) eskualdea da. Caceresko probintziaren iparraldean dago kokatuta, Salamancako probintziaren mugan. Gatako mendilerroak eta Frantziako mendilerroak eskualdea zeharkatzen dute.

499.37 km²-ko azalera dauka, guztira 6.250 biztanlerekin (12.52 biz/km²). Herriburua Nuñomoralen dago (Vegas de Coria herrian), eta udalerririk populatuena Pinofranqueado da. 6 udalerrik osatzen dute eskualde hau, eta bertan 41 populazio gune, 150 biztanle 9k bakarrik gainditzen dutelarik.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gatako mendilerroa eta Frantziako mendilerroaren mugetan dago. Bestela, zazpi ibaik zeharkatzen dituzte hango ibarrak: Malo edo Ladrillar, Batuecas, Hurdano, Malvellido, Esperabán, Ovejuela eta Los Ángeles.

Udalerriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Pinofranqueado: 1.838 biztanle (2016). Aldehuela, Avellanar, Castillo, Erías, Horcajo, Mesegal, Muela, Ovejuela, Robledo eta Sauceda.
  • Nuñomoral: 1.362 biz. Aceitunilla, Asegur, Batuequilla, Cerezal, La Fragosa, El Gasco, La Horcajada, Martilandrán, Rubiaco eta Vegas de Coria.
  • Caminomorisco‎: 1.228 biz. Aceña, Arrocerezo, Arrofranco, Arrolobos, Cambrón, Cambroncino, Dehesilla, Huerta eta Riomalo de Abajo.
  • Casar de Palomero: 1.192 biz. Azabal, Ribera Oveja eta Pedro Muñoz (Perote).
  • Casares de las Hurdes: 413 biz. Carabusino, Casarrubia, Heras, Huetre eta Robledo.
  • Ladrillar‎: 217 biz. Cabezo, Las Mestas eta Riomalo de Arriba.

Atzerapen historikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso lurralde pobrea izan ohi da XIX. eta XX. mendearen artean, bere baldintza geografiko eta fisikoak oso gogorrak direlako. Zonalde menditsu honetako biztanleek pobrezia gorria jasan zuten eta hango biztanleen isolamenduak eta osasun baldintza eta egoera sozioekonomiko eskasek hainbat pertsona ezagunen arreta erakarri zuten, besteak beste Miguel de Unamuno idazle eta filosofoarena, Gregorio Marañón medikuarena edo Alfonso XIII.a erregearena berarena. Izan ere orduko Espainiako erregeak eskualdea bisitatu zuen 1922an, bertatik bertara bozio eta kretinismoaren arazoak antzemateko. Luis Buñuel zinemagileak, 1932. urtean "Tierra sin pan" izenburuarekin mundu osora zabaldu zuen eskualde honen egoera dramatikoa.[3]

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Carnaval Jurdanu".

Cacereseko ipar-mendebaldean dauden beste eskualdeetan bezala, astur-leones hizkuntzaren aztarnak gelditzen dira hemengo goi-extremadurera aldaeran.

Inauteria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nabarmentzekoa da "Carnaval Jurdanu" inauteria udaberri aldean,pertsonajeen artean hauek daudelarik: el burru antrueju, el machu lanú, el obispu jurdanu, los mozus del guinaldu...

Petroglifoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Labar-artearen hainbat agerpen daude eskualdean, bereziki petroglifoak harrietan, marrazki geometrikoekin edo marrekin. Kasu bakan batzuk daude irudi antropomorfoekin.[4]

Landa-arkitektura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Alquería" edo herri askotan Hurdesetako etxe tradizionalak agertzen dira, arbelezko teilatuekin eta arbel harriarekin egindakoak. Arkitektura mota hau antzekoa da Galizia eta León aldeko "palloza" haiekin. Erromatarren garaiaren aurrekoak dira, zeltiarra itxura guztien arabera.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]