Laser sintonizagarri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rodamina 6G konposatu kimikoan oinarritutako uhin etengabeko laser koloratzailea. Laser koloratzailea lehendabiziko laser sintonizarritzat hartzen baita.

Laser sintonizagarria laser mota bat da, zeinetan uhin-luzera era kontrolatu batean alda daitekeen.

Laser sintonizagarri mota ugari daude eta hainbat kategoriatan sailkatu daitezke. Hauek, gas, likido eta egoera solidoan existitzen baitira. Laser sintonizagarri motei dagokienez honako hauek aurki daitezke: exzimero laserrak, CO2 laserrak, laser koloratzaileak (likido eta egoera solidoan), trantsizio-metalezko egoera solidoko laser, erdieroale kristal eta laser diodoak, eta azkenik elektroi askeko laserrak. Laser sintonizagarriak espektroskopia, fotokimika, isotopoen bereizketa lurrun atomikozko laser bidez eta komunikazio optikoan erabiltzen dira.