Laserraren bidezko ebaketa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Laserraren bidezko ebaketa industrian erabilitakoen artean, laserra da kontzentrazio ahalmenik handiena duen bero indarra. Argia denez gero eta eramateko nahiz erabiltzeko oso erraza izatean, guztiz interesgarria da industriaren ikuspegitik.

Berariazko makinak dira, baina antzekotasun handiak dituzte ebaketa termikoko makina guztiekin, horiek ere ez baitute esfortzurik egiten prozesuetan.

Aplikazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laserraren bidezko ebaketak ezaugarri berezia dauka. Aplikaziorik gehienetan, urturiko aldea oso estua da eta prezisio itzela lortzen da formetan; beraz, piezak geroko fabrikazioetarako prestatzeko prozedura barik, akaberako prozedura da. Metalezko txapa mehean, material plastikoetan, metrakilatoan, etb, egindako ebaketak, inguraketa mota guztietan: horixe da ebaketa mota honen lan eremua, eta berorren muga bakarra oraingo kostu handiak dira.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]