Lasse Virén

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Lasse Artturi Virén 1976an.

Lasse Artturi Virén (Myrskyla, Finlandia, 1949 -) finlandiar atleta da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Paavo Nurmi bide luzeko lasterkariak 1920 ondoko urteetan hasitako tradizioaren azkeneko oinordekoa da. 10.000 eta 5.000 metroetako txapelduna izan zen 1972ko Municheko Olinpiar Jokoetan eta 1976ko Montrealgo Jokoetan. Bi lasterketa horiek olinpiar joko banatan irabazi dituen atleta bakarra da oraingoz.

1969ko Finlandiako Gazte Txapelketan nabarmendu zen lehen aldiz, 5.000 metroko lasterketa aise irabazi eta errekorra hautsi ondoren: 14 minutu, 17 segundo. Municheko 1972ko Olinpiar Jokoetan ere, 10.000 metroko lasterketa irabazteaz gainera, munduko errekor berria ezarri zuen: 27 minutu, 38 segundo. Handik egun gutxira, 5.000 metroko lasterketan, olinpiar errekorra hautsi zuen: 13 minutu, 26 segundo.

1976ko Olinpiar Jokoetan, Montrealen, aise irabazi zituen bi lasterketok. Bi garaipenak aski iruditu ez nonbait, eta Zátopeken 1952ko balentria errepikatu nahi izan zuen maratoia ere korrituz. Proba horretan parte hartzen zuen lehen aldia zen, eta boskarren geratu zen. 1980ko Olinpiar Jokoetan, berriro lehiatu zen, baina ez zuen dominarik lortu, eta erretiratu egin zen joko horien ondotik.

Gaur egun, ezaguna da Finlandian; izan ere, Finlandiako Parlamentuan jardun zuen koalizio-alderdiko kide gisa 1999tik 2007ra eta 2010ean eta 2011n.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lasse Virén Aldatu lotura Wikidatan


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]